-
W 02 – Sainduekin
Que le Christ nous réunisse dans la véritable Patrie1 – Sainduekin otoitz eta lanDugun egin bizi huntan.Zeruraino gaiten denak joan,Zerukoek, esku eman !Egiazko denen HerrianKristok denak han bil gaitzan,Gu lurrean, zuek zeruan,Oraitik bat gaiten izan. (2)2 – Apostolu eta Martirak,Baginitu zuen karrak :Fedearen goiko dirdirakArgi ditzan herritarrak.3 – Apezpiku, apez sainduakArdientzat higatuak,Zuen baitan bizi zen suakPitz ditzala epelduak.4 – Zeruleak eta BirjinakBihotz osoz Jaunarenak,Zuek izan garbitasunakGaitzala gu salba denak.5 – Kristau kartsu eta zuzenak,Ait-et-ama fededunak,Lur berean orai daudenakAtxik zuek bezein onak.6 – Jainkoaren Ama maitea,Gu ganat, otoi, beha.Argi zazu gure bideaEman Kristoz gozatzea. -
W 03 – Fededunen deiak (Jondoni Martine)
Saint Martin, priez pour nous !Gu fedean atxik erne,Zuk Jondoni Martine :Biriatun, elgar lagun,gauden beti fededun.AheztarrakAiziritzenAltzürükünEzpeiztarrakLakartarrakLandibarrenLarresoronLasa huntanLekunberrinMendiarrakMiarriztarrakSaratarrakZalgiztarrakArrosatarrakDonamartirinGerezietanOrtxankotarrak1 – Fededunen deiak entzun,oi Jondoni Martine !Gu nork izi, gutartean,sutan jartzen bazine.2 – Fedeari jazartzen dagaurko mende berria.Zain bihotzak, zain etxeaketa Eskual-Herria.3 – Errumesa bezti duzunSaindu bihotz zabala,Gaur erakuts behartsuenmaitatzen zuk bezala.4 – Herri huntan elgar maitezguziak bat gaudela :Dugun izan, ilunberinausitzeko ahala.5 – Ezagutu baititutzuarmadan gal-bideak,Azkar atxik sinesteanurrun diren gazteak.6 – Bazter zatzu gure ganikgezur-erakaspenak ;Bazter gerlak, zorigaitzaketa eritasunak.7 – Apezpiku eta fraidezeruetan baitzaude,Apezeri eman argi,munduari pitz fede. -
W 04 – Hil zare barkatzean
St Étienne est mort en pardonnantHil zare barkatzean, Jondoni Estebe,Bakea bihotzean eta beldur gabe :Jesus baino munduan ez baita deus hobe.1 – Jesu Kristoren Izpirituakhoinbertze zaitu zu bete,Nun fedegabek zuk erran hitzaezin garraitu baitute.Ai ! Zuk bezala bihotz guziazbaginu Jauna guk maite ! (ber)2 – Beldurrik gabe deneri gogor,mintzo baitzinen goraki,Zerurat beha tanpez diozu,begitartea iduzki :“ Hara zerua zabalik, etaJesus han xutik egoki ! “ (ber)3 – Herra gorrian denak orduanzuri jazarriz dabilzka :Garrasiaka joaten zaituzteeta xehatzen harrika.Zuk zeru alde : “Oi Jesus Jauna,Hiltzaileeri, zuk barka ! “ (ber)4 – Jesus Jaunari lehen lehenazuk eman duzu odola.Nork erran ote nolakoa denzeruan zure ahala ?Herrian eta herritik kanpozu laguntzaile goazila ! (ber) -
W 05 – Gu bat egin (San Benoat)
Cantique à St BenoîtGu bat egin Kristo baitanBai lan eta otoitzean :Zuk, San Benoat, indar emanSinestean xut gabiltzan. (2)1 – Jaunari zinen gaztetik eman,Harentzat denak utzirik ;Hil arte zira errotik izanJainkoarena bakarrik.2 – Egoiki zinen zerurat deikaSalbatu nahiz mundua,Denetan zadin sar eta finkaAitaren nahi saindua.3 – Zu ganat ziren kartsuki biltzenGazteak elgarrekilan,Zu argitzaile saindutu zitenEginez otoitz eta lan.4 – Herrian orai pitz dakigulaSinestedunen bakea,Kristori beha dezagun bilaZorionaren betea.5 – Europan sortu herrien aita,San Benoat kantuz gaur aipa ;Guziek molda, bat egin eta,Elgarren maitez Europa. -
W 06 – Jondoni Laurendi
Prière à St Laurent(Kanboarren)* patroin handi, * edo : Arbonarren…Jondoni Laurendi ! Izpurarren…Gure zaintzetik ez geldi, Mehaindarren...Gure deiak adi, Larzabaldarren…Jondoni Laurendi Arberaztarren…Suhuskundarren…1 – Gure herria zure da, Jondoni Laurendi :Fededun jende guzia zerurat hel bedi :Behar-ordu guzietan gure deiak adi.2 – Erromako Elizaren diakre saindua,Guzien gatik ez duzu Jauna ukatua.Hura maitez, bozik duzu oinkatu mundua.3 – Orduko Aita-Saindua hiltzerat joan zuten,Eta zu, meza laguna beti baitzintuen,Har zaitzan azken Mezako zinuen otoizten.4 – Elizak zauzkan guziak ditutzu emanak.Errumes eta beharrak bilduz gero denak,“ Huna, huna – erran duzu – gure ontasunak ”.5 – Jaunaren herraz orduan surat aurtikia,Ez duzu halere galdu betiko irria :“ Alderdi bat errea dut, itzul errakia ”.6 – Bihotzean ezar guri zure sinestea :Beti Aita Sainduaren erraneri beha,Ez dezagun sekulan utz zeruko bidea.7 – Bertzeri emaiten dena Jaunari emana.Dirugoseak bihotza ez dugula jana.Gure ontasun maitena izan bedi : Jauna.8 – Zerbeit kurutze bazaiku bidean gertatzen,Zu bezala beldur gabe Jaunari so goazen.Ai ! Zure irria balitz gutan ere jauzten…9 – Munduko itzaletarik zerurat heltzean,Laurendik zuen kantua dugun denek eman :“ Eskerrak Zuri, Jainkoa, menderen mendetan ” ! -
W 08 – Jondoni Bixintxo
Prière à St Vincent, martyrJondoni Bixintxo,Gure Patroin handia,Beira gure Herria.Deneri eman fede,Joan gaiten zeru alde,Jondoni Bixintxo.1 – Denen Jainko den JesusiHiltzeraino zaio josi.Bere hiltzaileri nausi,Zerua du ihardetsi.2 – Eman du bere odolaAitortuz fededun zela.Guziak, hura bezala,Fededun ager ditela.3 – Haren gaitzeko fedeakArgitu ditu jendeak.Eskualdunen sinesteakXutik dauzkala etxeak.4 – Dena zauri, etsaieriEgiten zioten irri :“ Sofritzea, zer da hori,So eginez zeruari ” ?5 – Jainkoari josiz geroz,Nor daite beldur ala hotz ?Sofritzeko amodiozNork ez luke aski bihotz ?6 – Gure Jondoni Bixintxo,Egon eskualduneri so.Lur, mendi ala itsaso,Orotan gabiltzan oso.7 – Beharko dugunean hil,Debrua gu-ganik ohil.Jujamenduan ez ixil,Denak gaiten zu-ganat bil. -
W 09 – San Frantses Jatsukoa
St François Xavier, priez pour nous !San Frantses Jatsukoa,Otoitz egizu guretzat.San Frantses Jatsukoa,Otoitz egizu guretzat.1 – San Frantses, eskualdun semea,Eskual herriko lorea,Utzi duzulakotz mundua,Jaunak benedikatua.2 – Amodioz JainkoarentzatUtzi ditutzu bertzentzatMundu huntako atseginak,Zuretzat hautatu penak. -
W 10 – Oi san Frantses Jatsukoa
St François Xavier, montre-nous comment aimer le PèreOi San Frantses Jatsukoa,Zuk bezala dugun maitaGure Aita zerukoa,Zuk bezala dugun maitaJaun Goikoa.1 – Eskual seme, gazte odol bero,Nola zinen kanbiatu gero !Jesusentzat utzi tutzu oro,Amodioz zinelakotz erho.2 – Joan zira herria utzirik,Elizaren deia aditurik,Bihotzean duzula bakarrikNola salba arimak galtzetik.3 – Zonbat mila ditutzu salbatu ?Berri Ona nola zuk hedatu !Zure karra baituzu frogatu,Hoin gazterik Jaunak zaitu hartu.4 – Itsas gizon itsas gizonekin,Arraintzari arraintzariekin,Oi ! Zer lanak ditutzun egin !Zerukotzat hor zintuen mozkin.5 – Oi San Frantses begira gazteak,Ez ditzala lotsa bizitzeak,Mundu hits hau argituz fedeakXora ditzan zerurat heltzeak !6 – Erientzat, oi ! zer bihotz ona,Zer indarra agertu duzuna !Orai ere beha heien gana,Emozute zuri galdegina.7 – Eskualdunak mundu zabaleanZonbat dira Etxea gogoan ! …Zuk bildurik, artalde berean,Gaiten kausi zurekin zeruan ! -
W 11 – Herriz-herri
François-Xavier, donne-nous ton zèleGutan Xabier Saindua,eman zure sua ;Izan dadin munduaKristok salbatua.1 – Herriz Herri ditzalaaintzinaraz JaunakGoiko Berri Onarenhedatzailen oinak.2 – Jainkoaren mintzoanolaz jendek adi,Predikari kartsurikager ez baladi ?3 – Bi besoak zabalikgauaz otoitzean,Deika zagon Jaunaridenak salba zitzan.4 – Uzta zoin den handia,zoin langile guti !Eskual lurrak sainduakeman bitza beti ! -
W 12 – Ibar-Garakotxeko Mixel
St Michel Garikoitz, obtiens-nous une foi plus viveIbar Garakotxeko Mixel,Gure Saindua,Ezar denen piztekoGutan indar eta kar.Ibar-Garakotxeko Mixel,Argi mundua.1 – Jainko Jaunaren graziak badu bere betiko indarra :Pitz-azu beraz euskal-etxetan Garakotxean zen karra,Beti geihago baitute gaztek sinestearen beharra.2 – Euskal-Herriko gazte gehienak etxetik urrun doatzi.Amek deneri behar lukete zure karra pitz-arazi :Zuk bezalako fedearekin nor gal munduan ? nor izi ?3 – Herritik urrun joanen beharrak zuk badakizu zoin diren…Ameriketan euskal-semeak apezik gabe baitzauden,Itsasoz harat zuhau joatea galdegin omen zinuen.4 – Mundu guziko euskal-semeak denak fededun daudela.Eman heieri zure indarra, zure sineste zabala :Heien argiak Jainkoa-ganat mundua susta dezala.5 – Garakotxeko Mixelen sua orai zoin urrun dabilan !Afrikan, Xinan, Ameriketan, ezin geldituz sekulan,Betharram-eko zure apezek dabilate lan eta lan.6 – Gure gaztentzat geroa zoin beltz eta zerua zoin goibel !Euskal-lurreko seme zarela ez ahantz, otoi, zuk, Mixel :Lagun gaitzazu, argi gaitzazu zerurat gaiten denak hel. -
W 13 – Mixel saindu handia
St Michel Garicoitz, priez pour nousMixel saindu handia, zuri oihuz gaude :Eman zaite zeruan herritarren alde,Eman zaite zeruan eskualdunen alde.1 – Gure bihotza egun da bozkariatu,Mundu guzian ere berria hedatu :Oztibarre xokotik haur bat da agertu,Apaldanik Jainkoak gora du altxatu.2 – Sainduen egoitzatik jar zaite begira,Eskualdunen artean, epelak baitira,Jauts ez dadin fedea sobera behera,Bihotzetan pitz-azu lehengo gar bera. -
W 16 – Jondoni Joanes Batista
Jean-Baptiste le précurseurJondoni Joanes Batista,Kristori buruz dei mundua.Gezurrak oro ken etaPitz bihotzetan zure sua.1 – Ekartzen dauku zure egunakUrte guziez bozkario.Bazter orotan lurrari suakZeru alderat doazkio.Ilunbetako gezurrak oroDitzagun izan guk hastio.2 – Basa -mortutik entzun dautzuteMintzoa eta larderia ;Fededuneri piztu zaioteZure Kristoren egarria.Duela beti Jaun ZerukoakGu-baitan ongi etorria.3 – Aberastasun gurikeriekEz gaitzatela nehoiz ito.Makur bidean lo gaudenetanIratzartzerat otoi ! zato !Jaidura tzarrer nausituz goazen,Handi dadien gutan Kristo.4 – Atxiki duzu burua gora,Jaun bakarraren zerbitzari.Zuk Herodesi erran diozuNahi ez zuen solas hori.Handi-mandien beldurrik gabe,Gauden josiak egiari.5 – Atsegin eta diru sukarrakDena leizerat baiterama,Zure suaren gar-dirdiretanKristoren buruz gaiten berma.Zu ararteko, etor dadilaArgi-semeen erresuma ! -
W 17 – Iñaki
Hymne à St Ignace de LoyolaIñaki, Jainkoak igorriaLurrean izaiteraJesusen gudarien burua,Biltzarrak hartu zaituBegirale saindutzat.Zu zira nausi lehenHoberena guretzat.Iñaki, otoi, entzun gaitzazuEta beira gaitzazu.Bai, denek, Euskaldunek,Hari gure bihotzak.Harena da herria,Ibai, oihan, mendi gora.Zerutikan, Saindu ona,Atxik bat Zazpiak.Atxik azu JaungoikoaEta Lege lehengoa.Etsaien garraitzekoZuk mana Euskalduna.Guduan sarturik,Ezpata eskuan,Euskaldunen alde,Etsaia kendurik,Zeruko indarraz,Zuk begiraturik,Euskal-HerriaDohatsu izanen da,Zuk, Iñaki zaindua. -
W 18 – Jondoni Petri Apostolua
Prière à St PierreJondoni Petri Apostolua,Herriko patroin saindua :Etxetan fedePitz mendez mende :Zain zazu gure mundua.1 – Jaunari zaio Jondoni PetriDeitu orduko etorri,Eta Elizan azpiko harriPetri du Jaunak ezarri.2 – Jesusekin da joan berehala,Salbatzailea han zela.Harekin joan da gizonen bila,Lehen arraintzan bezala.3 – Tabor mendian, zer zoriona :Lorian baitzen han Jauna !Hil-aintzin gauan, zer bihotzmina :Hor Jaunak egin auhena.4 – Jesusi baitzen gordez jarraiki,Ukatua du itsuski.Hura ikusiz beha egoiki,Izan du Petrik urriki.5 – Petriri Jaunak : “ Maite nauk ote ” ?“ Bai, maite zaitut nik maite ”.Jaunak orduan : “ Izan sineste :Ardiak zain-zkik, hil arte ”.6 – Guziak nolaz bil ErresumanZer sua zaukan ariman !Jaunak bezala eman du emanBere odola Erroman.7 – Jondoni Petrik sustaraz bezaGirixtinoen bihotzaGuziak ote norat dabiltza ?Azkar dohala Eliza ! -
W 19 – Ohore san Joseperi
Louons Joseph, l’époux de MarieOhore san Joseperi,Patroin boteretsuari.1 – Josep, zare Jesusen aita lekukoaBai eta Mariaren espos hautatua.2 – Zeruan gora zare, oi saindu handia,Eliza guziaren patroin berezia.3 – Zure garbitasuna gizonek balute,Bertutetan maitena preza lezateke.4 – Zure umiltasuna zoin miragarria.Zure ixiltasuna zoin laudagarria.5 – Zure urratser beti gare jarraikiko ;Ongia zoin den ezti dugu frogatuko.6 – Guziz gaitzazu lagun azken orenean ;Etsaiak zaitzu urrun gu-ganik orduan. -
W 20 – San Josepe lagun
Que St Joseph nous aide à aimer le SeigneurSan Josepe lagun, oi Jesus,Bihotzez maita zaitzagunEta hil ondoan, zeruetan ikus.1 – San Josepen etxean zoin zitaken gozo :Jainkoari noiz nahi baitzitzaion mintzo.Oi guk ere so egin ahal baginezo !2 – Jaungoikoaren hautuz Josep izan baitaBegiratu, goxatu, hazi duen aita.Harek bezenbat Jesus nork dezake maita ?3 – Noiz zaiku amodioz sutuko bihotza ?Noiz dugu adituko San Josepen boza ?Zatozte, Jesus dugun elgarrekin goza. -
W 21 – Euskal herriko saindu ixilak
Chantons les humbles saints de chez nousEuskal Herriko saindu ixilakGorarik aipa ditzagun,Aipa zeruan ditugun hilak,Harat hel gaiten, hek lagun. (bis)1 – Osteka zeruratu herritar sainduakIzan ditela egun denez aipatuak,Zerurat hel-araziz zorion-kantuak.2 – Ama ezti maiteak, orroit zuen haurrez :Zerurako bidean laguntza beharrezZueri oihuz daude zerurat nigarrez.3 – Aita zintzoak, entzun semeen galdea :Azkar dagola beti herrian fedea,Zuen gana dadien Euskaldun jendea.4 – Anai-arrebak eta lehengo lagunak,Ez ahantz mundu huntan guduka daudenak,Batera gaitzan noizbat hango zorionak.5 – Begira gain hartarik, erretor sainduak,Nehoiz ez ditzan, otoi, zuek KristotuakIrakaspen maltzurrez irets ifernuak.6 – Denez gabetu seror, misionest, fraideak,Beude zuek bezala geroko gazteakKristoren amodioz eta suz beteak.7 – Nihor ohartu gabe saindutu guziak,Noiz ditu argituko zaudezten ArgiakAtsegin eta diruz itsutu begiak. -
W 22 – Gauden Jainkoa baitan
Unis à tous les saints, rendons grâce à DieuGauden Jainkoa baitan, bozkarioz kantuz,Diren saindu guziak bihotzez aipatuzEta heiekin betan eskerrak bihurtuz.1 – Zerutiar guziak ahuspez kantari…Andredena Maria, emozu AitariGuretzat hil Jesusen bihotz saindu hori.2 – Jesus Jaunak hautatu lehen Hamabiak,Eskain zuek argitu fededun herriak,Eskain arimak eta zeru-lur guziak.3 – Denen gatik aitortuz Jesus Jainko dela,Martirek amodioz ixuri odolaJainkoari goreska igan dakiola.4 – lzarrak bezein nasai zeruan zauztenak,Jainkoari uhainka zohazkote denakBihotzez eskaintzeko zuen goresmenak.5 – Zeruratuko gare gu ere hil-eta,Kanta zeru-lurretan, betiere kanta :Gora Jainko-Semea. Gora Jainko Aita. -
W 23 – San Bladiren beila
St Blaise, évêque et martyrOtsartiko patroin, Bladi handia,Sainduetan guziz maitagarriaZuri oihuz dago, laboraria,Zerutik zitzaio, otoi, balia.1 – Armeniar seme zen Bladi sortu,Jite oneko haur goizik agertu.Handitzearekin ez zen makurtu ;Saindutzeko zuen bidea hartu.2 – Sebasten ez zagon apezpikurik.Nor zuketen Bladi baino hoberikEtzioten beraz eman bakerikBera jarri arte kargaz onturik.3 – Apezpiku handi oraino gazteBainan ohoreak Bladik ez maiteKurutzea hobe … mendian duke ;Borturat igan zen eta han gorde.4 – Jauregitzat orai, harpe ilun batBladi abian da Jainkoa ganat.Etsaia haratu zen ihizirat,Saindua ereman presundegirat.5 – Jainkoaren gizon bere bizian ;Jainkoaren gizon azken auzian.San Bladi martir zen heriotzeanJainkoak bere du zorionean.
