W 12 – Ibar-Garakotxeko Mixel

St Michel Garikoitz, obtiens-nous une foi plus vive
 
Ibar Garakotxeko Mixel,
Gure Saindua,
Ezar denen pizteko
Gutan indar eta kar.
Ibar-Garakotxeko Mixel,
Argi mundua.
 
1 – Jainko Jaunaren graziak badu bere betiko indarra :
Pitz-azu beraz euskal-etxetan Garakotxean zen karra,
Beti geihago baitute gaztek sinestearen beharra.
 
2 – Euskal-Herriko gazte gehienak etxetik urrun doatzi.
Amek deneri behar lukete zure karra pitz-arazi :
Zuk bezalako fedearekin nor gal munduan ? nor izi ?
 
3 – Herritik urrun joanen beharrak zuk badakizu zoin diren…
Ameriketan euskal-semeak apezik gabe baitzauden,
Itsasoz harat zuhau joatea galdegin omen zinuen.
 
4 – Mundu guziko euskal-semeak denak fededun daudela.
Eman heieri zure indarra, zure sineste zabala :
Heien argiak Jainkoa-ganat mundua susta dezala.
 
5 – Garakotxeko Mixelen sua orai zoin urrun dabilan !
Afrikan, Xinan, Ameriketan, ezin geldituz sekulan,
Betharram-eko zure apezek dabilate lan eta lan.
 
6 – Gure gaztentzat geroa zoin beltz eta zerua zoin goibel !
Euskal-lurreko seme zarela ez ahantz, otoi, zuk, Mixel :
Lagun gaitzazu, argi gaitzazu zerurat gaiten denak hel.