W 20 – San Josepe lagun

Que St Joseph nous aide à aimer le Seigneur
 
San Josepe lagun, oi Jesus,
Bihotzez maita zaitzagun
Eta hil ondoan, zeruetan ikus.
 
1 – San Josepen etxean zoin zitaken gozo :
Jainkoari noiz nahi baitzitzaion mintzo.
Oi guk ere so egin ahal baginezo !
 
2 – Jaungoikoaren hautuz Josep izan baita
Begiratu, goxatu, hazi duen aita.
Harek bezenbat Jesus nork dezake maita ?
 
3 – Noiz zaiku amodioz sutuko bihotza ?
Noiz dugu adituko San Josepen boza ?
Zatozte, Jesus dugun elgarrekin goza.