W 16 – Jondoni Joanes Batista

Jean-Baptiste le précurseur
 
Jondoni Joanes Batista,
Kristori buruz dei mundua.
Gezurrak oro ken eta
Pitz bihotzetan zure sua.
 
1 – Ekartzen dauku zure egunak
Urte guziez bozkario.
Bazter orotan lurrari suak
Zeru alderat doazkio.
Ilunbetako gezurrak oro
Ditzagun izan guk hastio.
 
2 – Basa -mortutik entzun dautzute
Mintzoa eta larderia ;
Fededuneri piztu zaiote
Zure Kristoren egarria.
Duela beti Jaun Zerukoak
Gu-baitan ongi etorria.
 
3 – Aberastasun gurikeriek
Ez gaitzatela nehoiz ito.
Makur bidean lo gaudenetan
Iratzartzerat otoi ! zato !
Jaidura tzarrer nausituz goazen,
Handi dadien gutan Kristo.
 
4 – Atxiki duzu burua gora,
Jaun bakarraren zerbitzari.
Zuk Herodesi erran diozu
Nahi ez zuen solas hori.
Handi-mandien beldurrik gabe,
Gauden josiak egiari.
 
5 – Atsegin eta diru sukarrak
Dena leizerat baiterama,
Zure suaren gar-dirdiretan
Kristoren buruz gaiten berma.
Zu ararteko, etor dadila
Argi-semeen erresuma !