W 10 – Oi san Frantses Jatsukoa

St François Xavier, montre-nous comment aimer le Père
 
Oi San Frantses Jatsukoa,
Zuk bezala dugun maita
Gure Aita zerukoa,
Zuk bezala dugun maita
Jaun Goikoa.
 
1 – Eskual seme, gazte odol bero,
Nola zinen kanbiatu gero !
Jesusentzat utzi tutzu oro,
Amodioz zinelakotz erho.
 
2 – Joan zira herria utzirik,
Elizaren deia aditurik,
Bihotzean duzula bakarrik
Nola salba arimak galtzetik.
 
3 – Zonbat mila ditutzu salbatu ?
Berri Ona nola zuk hedatu !
Zure karra baituzu frogatu,
Hoin gazterik Jaunak zaitu hartu.
 
4 – Itsas gizon itsas gizonekin,
Arraintzari arraintzariekin,
Oi ! Zer lanak ditutzun egin !
Zerukotzat hor zintuen mozkin.
 
5 – Oi San Frantses begira gazteak,
Ez ditzala lotsa bizitzeak,
Mundu hits hau argituz fedeak
Xora ditzan zerurat heltzeak !
 
6 – Erientzat, oi ! zer bihotz ona,
Zer indarra agertu duzuna !
Orai ere beha heien gana,
Emozute zuri galdegina.
 
7 – Eskualdunak mundu zabalean
Zonbat dira Etxea gogoan ! …
Zuk bildurik, artalde berean,
Gaiten kausi zurekin zeruan !