W 21 – Euskal herriko saindu ixilak

Chantons les humbles saints de chez nous
 
Euskal Herriko saindu ixilak
Gorarik aipa ditzagun,
Aipa zeruan ditugun hilak,
Harat hel gaiten, hek lagun. (bis)
 
1 – Osteka zeruratu herritar sainduak
Izan ditela egun denez aipatuak,
Zerurat hel-araziz zorion-kantuak.
 
2 – Ama ezti maiteak, orroit zuen haurrez :
Zerurako bidean laguntza beharrez
Zueri oihuz daude zerurat nigarrez.
 
3 – Aita zintzoak, entzun semeen galdea :
Azkar dagola beti herrian fedea,
Zuen gana dadien Euskaldun jendea.
 
4 – Anai-arrebak eta lehengo lagunak,
Ez ahantz mundu huntan guduka daudenak,
Batera gaitzan noizbat hango zorionak.
 
5 – Begira gain hartarik, erretor sainduak,
Nehoiz ez ditzan, otoi, zuek Kristotuak
Irakaspen maltzurrez irets ifernuak.
 
6 – Denez gabetu seror, misionest, fraideak,
Beude zuek bezala geroko gazteak
Kristoren amodioz eta suz beteak.
 
7 – Nihor ohartu gabe saindutu guziak,
Noiz ditu argituko zaudezten Argiak
Atsegin eta diruz itsutu begiak.