Prière à St Laurent
(Kanboarren)* patroin handi, * edo : Arbonarren…
Jondoni Laurendi ! Izpurarren…
Gure zaintzetik ez geldi, Mehaindarren...
Gure deiak adi, Larzabaldarren…
Jondoni Laurendi Arberaztarren…
Suhuskundarren…
1 – Gure herria zure da, Jondoni Laurendi :
Fededun jende guzia zerurat hel bedi :
Behar-ordu guzietan gure deiak adi.
2 – Erromako Elizaren diakre saindua,
Guzien gatik ez duzu Jauna ukatua.
Hura maitez, bozik duzu oinkatu mundua.
3 – Orduko Aita-Saindua hiltzerat joan zuten,
Eta zu, meza laguna beti baitzintuen,
Har zaitzan azken Mezako zinuen otoizten.
4 – Elizak zauzkan guziak ditutzu emanak.
Errumes eta beharrak bilduz gero denak,
“ Huna, huna – erran duzu – gure ontasunak ”.
5 – Jaunaren herraz orduan surat aurtikia,
Ez duzu halere galdu betiko irria :
“ Alderdi bat errea dut, itzul errakia ”.
6 – Bihotzean ezar guri zure sinestea :
Beti Aita Sainduaren erraneri beha,
Ez dezagun sekulan utz zeruko bidea.
7 – Bertzeri emaiten dena Jaunari emana.
Dirugoseak bihotza ez dugula jana.
Gure ontasun maitena izan bedi : Jauna.
8 – Zerbeit kurutze bazaiku bidean gertatzen,
Zu bezala beldur gabe Jaunari so goazen.
Ai ! Zure irria balitz gutan ere jauzten…
9 – Munduko itzaletarik zerurat heltzean,
Laurendik zuen kantua dugun denek eman :
“ Eskerrak Zuri, Jainkoa, menderen mendetan ” !
