W 22 – Gauden Jainkoa baitan

Unis à tous les saints, rendons grâce à Dieu
 
Gauden Jainkoa baitan, bozkarioz kantuz,
Diren saindu guziak bihotzez aipatuz
Eta heiekin betan eskerrak bihurtuz.
 
1 – Zerutiar guziak ahuspez kantari…
Andredena Maria, emozu Aitari
Guretzat hil Jesusen bihotz saindu hori.
 
2 – Jesus Jaunak hautatu lehen Hamabiak,
Eskain zuek argitu fededun herriak,
Eskain arimak eta zeru-lur guziak.
 
3 – Denen gatik aitortuz Jesus Jainko dela,
Martirek amodioz ixuri odola
Jainkoari goreska igan dakiola.
 
4 – lzarrak bezein nasai zeruan zauztenak,
Jainkoari uhainka zohazkote denak
Bihotzez eskaintzeko zuen goresmenak.
 
5 – Zeruratuko gare gu ere hil-eta,
Kanta zeru-lurretan, betiere kanta :
Gora Jainko-Semea. Gora Jainko Aita.