W 08 – Jondoni Bixintxo

Prière à St Vincent, martyr
 
Jondoni Bixintxo,
Gure Patroin handia,
Beira gure Herria.
Deneri eman fede,
Joan gaiten zeru alde,
Jondoni Bixintxo.
 
1 – Denen Jainko den Jesusi
Hiltzeraino zaio josi.
Bere hiltzaileri nausi,
Zerua du ihardetsi.
 
2 – Eman du bere odola
Aitortuz fededun zela.
Guziak, hura bezala,
Fededun ager ditela.
 
3 – Haren gaitzeko fedeak
Argitu ditu jendeak.
Eskualdunen sinesteak
Xutik dauzkala etxeak.
 
4 – Dena zauri, etsaieri
Egiten zioten irri :
“ Sofritzea, zer da hori,
So eginez zeruari ” ?
 
5 – Jainkoari josiz geroz,
Nor daite beldur ala hotz ?
Sofritzeko amodioz
Nork ez luke aski bihotz ?
 
6 – Gure Jondoni Bixintxo,
Egon eskualduneri so.
Lur, mendi ala itsaso,
Orotan gabiltzan oso.
 
7 – Beharko dugunean hil,
Debrua gu-ganik ohil.
Jujamenduan ez ixil,
Denak gaiten zu-ganat bil.