W 03 – Fededunen deiak (Jondoni Martine)

Saint Martin, priez pour nous !
 
Gu fedean atxik  erne,
Zuk  Jondoni Martine :
Biriatun, elgar lagun,
gauden beti fededun.
 
Aheztarrak
Aiziritzen
Altzürükün
Ezpeiztarrak
Lakartarrak
Landibarren
Larresoron
Lasa huntan
Lekunberrin
Mendiarrak
Miarriztarrak
Saratarrak
Zalgiztarrak
Arrosatarrak
Donamartirin
Gerezietan
Ortxankotarrak
 
1 – Fededunen deiak entzun,
oi Jondoni Martine !
Gu nork izi, gutartean,
sutan jartzen bazine.
 
2 – Fedeari jazartzen da
gaurko mende berria.
Zain bihotzak, zain etxeak
eta Eskual-Herria.
 
3 – Errumesa bezti duzun
Saindu bihotz zabala,
Gaur erakuts behartsuen
maitatzen zuk bezala.
 
4 – Herri huntan elgar maitez
guziak bat gaudela :
Dugun izan, ilunberi
nausitzeko ahala.
 
5 – Ezagutu baititutzu
armadan gal-bideak,
Azkar atxik sinestean
urrun diren gazteak.
 
6 – Bazter zatzu gure ganik
gezur-erakaspenak ;
Bazter gerlak, zorigaitzak
eta eritasunak.
 
7 – Apezpiku eta fraide
zeruetan baitzaude,
Apezeri eman argi,
munduari pitz fede.