W 02 – Sainduekin

Que le Christ nous réunisse dans la véritable Patrie
 
1 – Sainduekin otoitz eta lan
Dugun egin bizi huntan.
Zeruraino gaiten denak joan,
Zerukoek, esku eman !
 
Egiazko denen Herrian
Kristok denak han bil gaitzan,
Gu lurrean, zuek zeruan,
Oraitik bat gaiten izan. (2)
 
2 – Apostolu eta Martirak,
Baginitu zuen karrak :
Fedearen goiko dirdirak
Argi ditzan herritarrak.
 
3 – Apezpiku, apez sainduak
Ardientzat higatuak,
Zuen baitan bizi zen suak
Pitz ditzala epelduak.
 
4 – Zeruleak eta Birjinak
Bihotz osoz Jaunarenak,
Zuek izan garbitasunak
Gaitzala gu salba denak.
 
5 – Kristau kartsu eta zuzenak,
Ait-et-ama fededunak,
Lur berean orai daudenak
Atxik zuek bezein onak.
 
6 – Jainkoaren Ama maitea,
Gu ganat, otoi, beha.
Argi zazu gure bidea
Eman Kristoz gozatzea.