-
I 01 – Oi gau Saindua
Nuit Sainte, nuit lumineuse, nuit de PâquesOi gau Saindua, dohatsua,Bazko-Argiak argitua !Garraitua da bekatua !Oi Gau saindua, pitz mundua !1 – Oi Gau saindua, pizgarria,Dohakabeak bozkaria !Gaur Bazko dugu, hau loria !Hil-harri petik zer argia !2 – Bazko-gauan da libratuaDena lokarri zen mundua.Jesusek, piztuz, hau loria !Errautsia du ifernua.3 – Bazko-gauan da eskainiaJaunaren Bildots hain garbia !Haren Odolak, hau loria !Garbitua du lur guzia.4 – Oi Bazko-Argi gaur piztua,Mundutik haiza bekatua.Zeru-lurretan, hau loria !Gaur izan zaite agurtua.5 – Oi Bazko-Argi distiranta,Jainkoa-ganat denak susta,Mundu guzian, hau loria !Orok dezaten elgar maita. -
I 02 – Bazkotako Bildotsari (Victimae paschali)
Le Christ, mon espérance, est ressuscitéBazkotako Bildotsarikantuz has, fededunak.Ardientzat Bildotsa,bekatorentzat Kristohil da gu baketuz Aitarekin.Hiltze ta biziarengudu miresgarria :Bizien nausia hilik bizi.“Errazu, Maria,nun zer duzun ikusi ?”“Bizi denaren hobia,eta piztu Kristoren loria.Aingeruak etahil-oihalak lekuko.Piztu da Kristo, pitz gaiten :Galilean zuen beha dago.”Zinez Kristo piztu zaiku,Hiletarik piztu :Nausitu Errege,Guri barka.Amen. Alleluia. -
I 03 – Kristo Jauna piztu da !
Christ est ressuscité !1) “A”, “C” urtetanKristo Jauna piztu da,Gu ere pitz gaitzan.Bihotz barnez gaur alda :Hor da Kristo Mezan.1 – Norbeit zagon hor beha argi-urratzean,Harek : “Bota sarea” baitzioten erran,Ausarkian zituzten arrainak atxeman…Kristo Jauna zuten hor itsas-bazterrean.2 – “Jauna da bai, Jauna da ! “ aditzearekin,Itsas-urerat zuen Petrik jauzi egin :Lehen bai lehen berritz egon ahal zadinHiletarik piztu den Kristo Jaunarekin.3 – Su bat Jaunak piztua bazen leihorrean,Arrainak ezartzeko suaren gainean.Hurbildu zen erranez : “Zatozte eta jan. “Hartu zuen ogia eta berak eman.2) “B” urteanKristo Jauna piztu da,Gu ere pitz gaitzan.Bihotz barnez gaur alda :Hor da Kristo Mezan.1 – “Zertaz mintzo zinezten bidean hoin ilun” ?– “Jesus hila dutela nork ez du nork entzun ?Kurutzean hil dela orai hiru egun.Alta ! zer esperantza hartan izan dugun”…2 – “Zuen ilunduratik fedeaz iratzar :Profetek aipatuak gogoan berritz har.Ez ote zuen Kristok hori jasan behar,Garraituz eta piztuz ospean zadin sar.”3 – – “Zaude, Jauna, gurekin, iluntzen ari du.Orai dugu zurekin ogi jan ordu.Behar gaitutzu, Jauna barnetik lagundu :Ogia janik dugun bidean kar saindu.” -
I 10 – Gizon egin Jainkoari / Hor da Kristo
Christ est parmi nous, il était mort, il est vivantGizon egin Jainkoari Agur, ospe, laudorio.Jesu Kristo Erregeri Esker, otoitz, amodio.(2)EdoHor da Kristo gutartean : hil zen eta bizi baita.Bai piztu da, piztu gaitzan : nor geroaz beldur izan ? (2)1 – “ Piztea ni naiz eta Bizia, ni biziaren Ogia.Nik hazi-eta erabilia : geroko gizon berria ”.2 – Garraitua du Kristok hiltzea,munduak zaukan gaizkia.Ezarria du Bazkoz, piztean, gu baitan goiko argia.3 – Gurekin, bainan ixil ixila, bidean Jesus dabila.Emauzeko biak bezala, argi ta susta gaitzala.4 – Zeruko Aita gorets dezagunbai eta Jainko Semea.Azkartu beza gutan gau-egun Izpirituak fedea. -
I 14 – Arropa xuri ederra
Pâques : revêtons-nous du ChristAlleluia, alleluia, alleluia, alleluia.1 – Arropa xuri ederra Jaun onaren ohoretan,Jende onak jauntz dezagun bozkarioz Bazkoetan.2 – Atera garenaz geroz etsaien eskuetarik,Jainko-Gizonak tuela eskerrak guzietarik.3 – Haren gorputz sakratua, hilik lantzaz zilatua,Aldarean da bizia Jaunari kontsekratua.4 – Kristo da gure Bazkoa, bildots nota gabekoa,Gure gatik Gurutzean sakrifikatu Jainkoa.5 – Kristo pizten den ordutik Ifernua da zerratzen,Eta gure fagoretan Parabisua zabaltzen.6 – Betiereko loria eman bekio Aitari,Seme hilik piztuari, Izpiritu Sainduari. -
I 15 – Piztu da lorios
Le Christ ressuscité est entré dans la gloire du Père1 – Piztu da loriosJesus hilen artetikIgan bitoriosZerurat gure gatik.Alleluia, BazkozKanta bihotzetikHor atera zaikulakotzhats berria hil-hobitik.2 – Jesus piztua-taZer da gure biziaEzin elgar maitaHerra eta hisia.Zenbat gizon eztaHau horren etsaia.Hil jeiki denari galdaGaitz ororen sendagia.3 – Dena lano zakarBaita beraz aldiaNork du piztu beharMundu huntan argia ?Jauna, zure pindarDa kristau herriaZuk emaguzula indarSort dezagun lur berria.4 – Jesusekin biziHolako esperantzakGu eta ainitziSusta bitza bihotzakBerdin maitez utziOro JesusentzatNork bere hura ahantzizBat bederak besterentzat. -
I 16 – Kristorekin guk
Un seul Seigneur, une seule foi, un seul Dieu !Kristorekin guk ber fedea,bataio bera,bera Jainkoa, Jaunen Jauna, guzien Aita.1 – Gorputz batean, menbroz ainitz, bihotzez batIzpiritua bat eman dauku Jainkoak :Hortakotz gora diogu :2 – Erakusten du hau dela gure bideaEgin dezagun batasun eta bakea.Hortakotz gora diogu :3 – Deituak gaitu eta geroztik gabiltzaHedatu nahiz, Jesus, zure esperantza.Hortakotz gora diogu :4 – Deituak gaitu bere desira beroanGu, haren gorputz izan orai-ta zeruan.Hortakotz gora diogu : -
I 17 – Jainkoaren populua gu
Peuple de Dieu, en marche vers sa PatrieJainkoaren populua guElgarrekin joanen giraMaiz guduan, beti fedean,Hitzeman daukun Herrira.1 – Zinai bazter idorretanHerra gaixtozko lurretik urrun,Mundu berriko esperantzanZoan Izrael, Jauna, zu lagun.2 – Orai diren jendaiek ereDute beren zorion ametsa :Heien bihotzen betetzaileAger dadila beti Eliza.3 – Gaizkitik gure libratzekoSalbatzailea jin zen mundura :Harekin urus izaitekoGoazen, lur hunen bidez, zerura.4 – Jesus Jaunak erran bezalaHaren Erresuma baigirade :Guri esker ukan dezalaZeru-gostu bat lur hunek ere. -
I 18 – Fededunak, bozkario (O Filii)
Réjouissons-nous, Christ est ressuscité1 – Fededunak, bozkario.Piztu zaiku Jesu Kristo.Erregeri laudorio :Alleluia.2 – Argitzen hasi ordukoEmazteak heldu zaizko,Gorputzaren gantzutzeko.Alleluia.3 – Lur-peari jali zaioHil-hobian hil zagona,Lurpeari jali zaioJesus Jauna.4 – Laztu dire Jaunari so,Ihesi joan zaintzaleak ;Laztu dire Jaunari soZeru-lurrak.5 – Madaleni berak dio :Bizirik naiz, oi Maria.Madaleni berak dio :Bozkaria.6 – Joanes laster dohakioPetrirekin hobiari,Joanes laster dohakioPiztuari.7 – Jesus tanpez mintzo dagoApostoluen erdian,Jesus tanpez mintzo dagoAfarian.8 – Tomasi agertzen zaio :Huna nere bortz zauriak ;Tomasi agertzen zaio :Hunki nezak.9 – Zoriona gaur darioKurutzeko odolari,Zoriona gaur darioNigarrari.10 – Piztuari laudorio.Jainkoari amodioGuzieri bozkarioAlleluia. -
I 21 – Alleluia entzuna dut
Me voici, Seigneur JésusAlleluia, alleluia, entzuna dut zure deia ! Alleluia, alleluia !1 – Huna Jesus nere baia,Alleluia ! alleluia !Zu zaitut Jaun zu anaia,Alleluia ! alleluia !2 – Ez dut beldur nik etsaia,Alleluia ! alleluia !Nitaz fede gaur barreia,Alleluia ! alleluia !3 – Hau da poza poz nasaia,Alleluia ! alleluia !Heda bedi bazko deia,Alleluia ! alleluia ! -
I 22 – Ni naiz mahats ondoa
« Je suis la vigne et vous les sarments. »Nitan zaudezte nitan eta ni zuetan :Alleluia, alleluia.Fruitu dezagun eman mundu zabalean :Alleluia, alleluia.1 – Ni naiz mahats ondoa, dio Kristo Jaunak,Ni naiz mahats ondoa, zuek aihenak.2 – Fruitu ekarriko du, Kristo JaunakFruitu ekarriko du nitan dagonak.3 – Nitaz berex, ezin nihork deusik egin :Zuen lagun nabilan, egon nerekin.4 – Elgar maita zazue : dena hortan baita.Zuen maitez hil bainaiz, elgar bai maita. -
I 23 -Besta eder huntarat
Allons dans la joie vers le SeigneurBesta eder huntarat, goazen oro betanSar bedi bat bedera alegrantzietan !Bataioa1 – Haurño hunen (hauen) gatik gaur gaiten alegera :Lehen aldiz baita (dira) jin Jaunaren etxera.2 – Hurbil gaiten, anaiak, Bataio-harriraJainkoaren semeak hemen sortzen dira.3 – Hunen (hauen) Herri berria gare orai denak.Entzun zazu, Jauna, zuk, esker beroenak.4 – Horra kristau gazte bat Jaunaz xertatua :Bihar izan gaiten gu hunen sustengua.Lehen kominioneko1 – Iratzar haur maiteak, bihotzak preparaZuen Jainko Jaunaren errezebitzera.2 – Hau da egun ederra argitu zaukuna :Gure gana jiten da Salbatzaile Jauna.3 – Diotzogun Jesusi eman oraidanikEsker on, amodio, bihotzen erditik.4 – Zato, bai, har gaitzazu, zureak gaitutzu,Gur’egoitza zurekin egin nahi dugu.5 – Bainan flako baigira, zuk azkar gaitzazu :Zurekin nahi gira, begira gaitzazu. -
I 31 – Piztu da Kristo
Christ est ressuscité ! Alléluia !Piztu da Kristo, Alleluia !Gu baitan dago, Alleluia !1 – Jainkoak baitu gaur Kristo piztu, Alleluia !Bere indarraz piztuko gaitu, Alleluia ! Alleluia !2 – Gure gorputza baitu egoitza, Alleluia !Orai berekin gaitu bat egin. Alleluia ! Alleluia !3 – Gorputza dugu Kristoren menbro, Alleluia !Erosi gaitu zinez kario, Alleluia, Alleluia !4 – Jaunari kanta : Goresmen eman, Alleluia !Bai bihotz eta bai gorputzean, Alleluia, Alleluia ! -
I 32 – Gogoan har
Souviens-toi de Jésus ChristGogoan har, Jesu Kristo hiletarik piztua,Sekulako gure indar eta salbamendua.1 – Zurekin bagira gu hiltzen,Zurekin gira biziko.Zurekin badugu jasaiten,Zurekin Jaun eta Jainko.2 – Zu baitan gaitzak eta minak,Zu baitan poz atseginak.Zu baitan bihotzen geroa,Zu baitan amodioa.3 – Zu baitan grazien betea,Zu baitan gure bakeaZu baitan ospea, zerua,Zu baitan salbamendua. -
I 33 – Kristo bizi da
Christ est vivant !Kristo bizi da biziLehen, orai, beti.Edo :Kristo bizirik zaude,Nausi mendez mende.1 – Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu,Loan daudenetarik lehen bizi-fruitu.Berak heriotzea piztuz du garraitu2 – Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu,Eta heriotzea piztuz errautsi du.Nun duk, heriotzea, hire garraitzea ?3 – Hilen artetik zaiku Kristo berriz piztu.Beti, Kristoren bidez, esker eta kantu,Guri Jainkoak baitu eman salbamendu.Sagara ondoko gorets kantua :Kristo guretzat hila, guretzat emanaHorra hor zaitugula osperat iganaErran bezala, Kristo, berriz ere zato. -
I 34 – Bizirik zaitugu
Tu es vivant, Seigneur JésusBizirik zaitugu Jesus JaunaZu betiereko zoriona.1 – Bizirik zare, Alleluia, Atzo eta egun ereAtzo eta egun ere bihar eta betiereBihar eta betiere, Alleluia.2 – Bizirik zare, Alleluia, Jainko Aita den gain hartanJainko Aita den gain hartan, eta gure bihotzetanEta gure bihotzetan, Alleluia.3 – Pitz gaiten denak, Alleluia, zuri Jauna gure lanakZuri Jauna gure lanak, lur huntako gure minakLur huntako gure minak, Alleluia.4 – Zeru-lurretan, Alleluia, denek hartzen ari duteDenek hartzen ari dute Kristo zure begitarteKristo zure begitarte, Alleluia. -
I 35 – Zuk duzu, Jauna
Seigneur ressuscité, tu as vaincu la mortZuk duzu, Jauna, garraitu heriotzaDirdirarazten duzu betiraunez bizitza.1 – Piztu da Jauna, hilen artetik,herio-loan zaudenetarik lehen piztua.Bizitzak garaitu du heriotza.2 – Piztu da Jauna hilen artetik.Nun duk, herio, hire garaipena ?Bizitzak garaitu du heriotza.3 – Piztu da Jauna hilen artetik.Gorets dezagun Jainko salbatzailearen aintza.Gorets dezagun Aita, Kristo Jauna baitan. -
I 36 – Piztu zaigu
Le Seigneur est ressuscité pour nous sauverPiztu zaigu gure Jauna gu salbatzeko,Gu ere piztuko gira berarekin betiko.1 – Gau ilunak ez gaitu gu beldurtzenBadatorrelako eguna :Hasarreak ez gaitu gu bultzatzenBadugulako maitasuna.2 – Laster joanen da gauen iluna,Laster joanen hasarrea ;Badator argitan mundu berria,betiko maitasunezkoa. -
I 37 – Jesus Jaunak ziolarik
Quand il disait à ses amis : « Je suis le chemin, la vérité et la vie »1 – Jesus Jaunak ziolarik :“ Bidea ni naiz bakarrik ” (2)Gu ibili gira errebelaturikBainan egun, alleluia,Piztu zaiku argia hobitik.Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2)2 – Jesus Jaunak ziolarik :“ Hor naiz, ez izan beldurrik ”, (2)Gu ibili gira guhaur lotsaturikBainan egun, alleluia,Piztu zaiku Loria hobitik.Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2)3 – Jesus Jaunak ziolarik :Ez segi artzain faltsurik ”, (2)Gu ibili gira heier fidaturikBainan egun, alleluia,Piztu zaiku Egia hobitik.Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2)4 – Jesus Jaunak ziolarik :“ Beira zaizte bekatutik ”, (2)Gu ibili gira herraz sumindurikBainan egun, alleluia,Piztu zaiku Bakea hobitik.Alleluia, alleluia, bizi da Jesus. (2)5 – Jesus Jaunak ziolarik :“ Nitan egon bat eginik ”, (2)Gu ibili gira bekatuan hilikBainan egun, alleluia,Piztu zaiku Bizia hobitik.Alleluia, alleluia, bizi da Jesus.(2) -
I 38 – Kristo, zuri
Gloire à Toi, Christ ressuscité !Kristo, zuri kantu berri ! Alleluia, alleluia !1 – Jainkoa Jainko. Egin herriz herri kantu berri.Bekatu, herio eta ifernuko indarrariNausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari.2 – Huna eguna. Piztu zaiku Jauna : bozkario !Bekatu, herio eta ifernuko indarrariNausitu baitzaio : Agur, laudorio Kurutzeari.3 – Denek utzia izan zen harria da gaur nausi :Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio,Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko.4 – Guretzat Jaunak egin dituenak miragarri,Zu, Kristo, jaunen Jaun, oroz goragoko amodio,Bai izan munduan eta sekulako guzien Jainko. -
I 39 – Apostoluak mendi gainean
Sur la montagne, devant ses disciples, Jésus monte vers le PèreHerriz-herri joanOrotan heda Berri ona.Orai zeruanDenen Jainko da Kristo Jauna.edo :Kristo sartu da zeruetan :Gauden kantuz bat lorietan,Kristo baitan.Aitaren ganat zaiku igan,Dagon argirat gu bil gaitzan.1 – Apostuluak mendi gainean Jesusek bildu zituen ;Han azken hitzak erran orduko,Aitaren ganat igan zen.2 – Jaunak eskuak altxatu eta benedikatu zituen ;Igan zenean hek Hari beha, zeru aldera bazauden.3 – “Galilearrak, zergatik ote zerurat egon horrela ?Berriz etorri behar zaitzue, egun igan den bezala”. -
I 4 – Hilen artetik
Christ est ressuscité d’entre les mortsAlleluia, alleluia, alleluia, alleluia,Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia,Hil eta Kristo jeiki da jeiki…Nausi da nausi, osoki.1 – Hilen artetik jeiki naiz jeiki,Zuekin berriz egoiki.
Hilen artetik jeiki naiz jeiki,Gaur nausitu naiz osoki.2 – Gaur zeru lurrak ditut gorputza :Sor dadin hetan Eliza.Gaur zeru lurrak ditut gorputza :Ni aintzindari dabiltza.3 – Noiz dire denak niganatuko,Ni hartuz argi, ni Jainko ?Noiz dire denak bateratuko,Bozkariotan betiko ? -
I 41 – Gurekin egon
Reste avec nous, SeigneurGurekin egon gurekin JaunaOraino dugun hitz eginHeldu da gaua ilun ilunaGurekin egon gurekin.1 – Zertaz mintzo zinezten bihotz ilunIbiliz hola bihotz ilun ?Hara Jerusalemen heren egunJesus hil dela heren egun.2 – Gutarteko jendeak bizi delaOmen dabiltza: bizi dela.Gizon zentzugabeak, zoin epelaZuen bihotza zoin epela !3 – Kristok behar zituen jasan beharHoriek oro jasan behar.Piztu eta zadien ospean sarBetiereko ospean sar.4 – Emauzeko bidean bihotza suEz ote ginen bihotza su ?Jesus mintzo zenean, hain dohatsuHari ginauden hain dohatsu. -
I 42 – Jesus baita berriz piztu
Jésus est ressuscitéJesus baita berriz piztu berriz bizi :Harek piztu behar gaitu, gu zerk izi ?1 – Joan zen goizik hobiraino Madalena.Harat zoan bihotz minak eremana :Hor du xutik, hor du mintzo Jesus Jauna.2 – “ Zoazi eta errozute anaieri :Aita ganat orai naiz ni berriz ari,Piztu behar fededunen aintzindari. ”3 – Handik joan zen Madalena lorietan :“ Jauna ikusia dut nik gaur goiz huntan ;Horra Jesus Jaunak zer hitz erran dautan. ”4 – Kanta Madalenarekin Alleluia !Jesus hobi petik zaiku ateraia.Munduz mundu Berri Ona gaur barreia. -
I 49 – Ikusi dut
J’ai vu l’eau vive jaillir du Coeur du ChristAlleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !1 – Ikusi dut ur bizia, Kristo bihotz iturria.Nor ez hartan ikuzia, salba eta bozkaria ?2 – Ikusi dut iturria ibai zabal bilakatzenJainko semek zer loria ! Salbaturik poz gaitezen !3 – Ikusi dut gaur tenploa guzieri zabaldua.Kristo berriz nausi doa, sahetsean zauritua.4 – Ikusi dut Kristo Jauna goiko bake, gutaratzen.Hari dagon fededuna, salbatuz da kantuz joanen. -
I 5 – Zure ganat
Le Christ nous fait entrer dans la vie en plénitudeZure ganat, Jainkoa, goazi, zuri esker bizi.Behar gaitu bizi osorat Kristok helarazi.1 – Zure bihotz olde bateanEgin duzu lehen gizona,Zurekilan ezagut dezanGoiko zoriona.2 – Lurrekoa baita gizona,Ez daiteke bizi betiko.Bera gizon egin da Jauna,Egin gaitzan Jainko.3 – Kristorekin gaindi ditzagunMinak eta heriotzea.Segur gira, Kristo, zu lagun,Bizirat heltzea.4 – Gure beha zauden Argian,Ez da deus min, ez da deus lano.Gaiten denak fedeaz iganBizi beteraino, -
I 6 – Dugun orok kanta
Chantons la merveille : Christ est ressuscitéAlleluia ! Dugun kantaHiletarik piztu Jauna. (bis)1 – Dugun orok egun kantaMirakuilu handienaGarraiturik herioaPiztu da Jesus Jainkoa2 – Argia gabe zoin lehenJin ziren Mari-MadalenEta bertze Maria batHobiaren ikusterat3 – Emazteak hel ordukoHil-hobia hutsik dago…Deika dabil Madalena :Otoi, otoi, nork du Jauna ?4 – Huna Jauna piztu delaBerak hitz-eman bezala.Ainitzek dute ikusi.Ospe betikotz Jesusi. -
I 7 – Hau da eguna
Voici le jour que fit le Seigneur : Christ est ressuscitéHau da eguna, Jaunarena,Gaur piztu baita Jesus Jauna.Alleluia. Alleluia. Alleluia. Alleluia.1 – Zabalik dago, Bazko goizean, hilhobia.Piztu da Kristo, diren guzien iduzkia :Alleluia.2 – Bekatuaren ilunbetarik piztu gaituEta mundua garbi dirdirez du berritu :Alleluia.3 – Gizon guzien bihotzak ditu argiz bete,Ifernutarrek orai indarrik ez baitute.Alleluia.4 – Jainko Aitaren eskuin aldean agur, Kristo,Oren beltzetan gu laguntzerat otoi, zato :Alleluia. -
I 8 – Ilunbetarik atera gaitu
Christ est vivant ! Il nous a arrachés aux ténèbresAlleluia, alleluia !Bazko besta zoin alaia !Alleluia, alleluia !Kristo xutik ateraia !Alleluia, alleluia !Entzun gaur Bazko deia !1 – Ilunbetarik atera gaitu :Bazkoz Aitari eskerrak !Lurpetik egin jauzi ta kantu,Jauz itsaspetik, hezurrak :Alleluia, alleluia !2 – Bere Kristoren argirat gaituAitak ereman beharrak.Itsas-lurretan baititu sartuDenak pizteko indarrak :Alleluia, alleluia !3 – Arin ditzala gaurko berriak,Doluak eta nigarrak :Argi ditzala denen begiakBazko goizaren ederrak :Alleluia, alleluia !4 – Mundu berrian, zeru berrianDirdir daudela izarrak !“Argi beterat denak bateanGoazen emanez eskerrak :Alleluia, alleluia ! -
J 6 – Salbatorez
Jésus monte auprès du PèreSalbatorez Jesus onaZira zeruratuaZu Semea, Aita ganaOspe, aintzan sartuaBainan duzu hitzemanaIzpiritu Saindua.1 – Zer zaudezte izarreri so eta soZuen lana haundia da gaur hastekoEgun batez etorriren naizeneko.2 – Gizonaren Semea gaur ixiltzeanMintza zuek eta mintza GalileanBataiatuz nor daiteken gal-bidean.3 – Berri ona zabaltzeko herrieriManua da gaur emana hamekeriJendaldeak egin diten mundu berri.4 – Nik Jesusek deratzuet utzi hitzaUkaikeko dizipulu kar bortitzaHor da gazta, hor bizia, hor Eliza.5 – Ez ereman bi soineko, eta moltsaZeren beldur zaizte edo zertaz lotsa ?Horra heldu Izpiritua kuraiosa.
