I 23 -Besta eder huntarat

Allons dans la joie vers le Seigneur
 
Besta eder huntarat, goazen oro betan
Sar bedi bat bedera alegrantzietan !
 
   Bataioa
 
1 – Haurño hunen (hauen) gatik gaur gaiten alegera :
Lehen aldiz baita (dira) jin Jaunaren etxera.
 
2 – Hurbil gaiten, anaiak, Bataio-harrira
Jainkoaren semeak hemen sortzen dira.
 
3 – Hunen (hauen) Herri berria gare orai denak.
Entzun zazu, Jauna, zuk, esker beroenak.
 
4 – Horra kristau gazte bat Jaunaz xertatua :
Bihar izan gaiten gu hunen sustengua.
 
 
Lehen kominioneko
 
1 – Iratzar haur maiteak, bihotzak prepara
Zuen Jainko Jaunaren errezebitzera.
 
2 – Hau da egun ederra argitu zaukuna :
Gure gana jiten da Salbatzaile Jauna.
 
3 – Diotzogun Jesusi eman oraidanik
    Esker on, amodio, bihotzen erditik.
 
4 – Zato, bai, har gaitzazu, zureak gaitutzu,
Gur’egoitza zurekin egin nahi dugu.
 
5 – Bainan flako baigira, zuk azkar gaitzazu :
Zurekin nahi gira, begira gaitzazu.