I 5 – Zure ganat

Le Christ nous fait entrer dans la vie en plénitude
 
Zure ganat, Jainkoa, goazi, zuri esker bizi.
Behar gaitu bizi osorat Kristok helarazi.
 
1 – Zure bihotz olde batean
Egin duzu lehen gizona,
Zurekilan ezagut dezan
Goiko zoriona.
 
2 – Lurrekoa baita gizona,
Ez daiteke bizi betiko.
Bera gizon egin da Jauna,
Egin gaitzan Jainko.
 
3 – Kristorekin gaindi ditzagun
Minak eta heriotzea.
Segur gira, Kristo, zu lagun,
Bizirat heltzea.
 
4 – Gure beha zauden Argian,
Ez da deus min, ez da deus lano.
Gaiten denak fedeaz igan
Bizi beteraino,