Peuple de Dieu, en marche vers sa Patrie
Jainkoaren populua gu
Elgarrekin joanen gira
Maiz guduan, beti fedean,
Hitzeman daukun Herrira.
1 – Zinai bazter idorretan
Herra gaixtozko lurretik urrun,
Mundu berriko esperantzan
Zoan Izrael, Jauna, zu lagun.
2 – Orai diren jendaiek ere
Dute beren zorion ametsa :
Heien bihotzen betetzaile
Ager dadila beti Eliza.
3 – Gaizkitik gure libratzeko
Salbatzailea jin zen mundura :
Harekin urus izaiteko
Goazen, lur hunen bidez, zerura.
4 – Jesus Jaunak erran bezala
Haren Erresuma baigirade :
Guri esker ukan dezala
Zeru-gostu bat lur hunek ere.
