-
F 01 – Airerik ederrenetan
Chantons la naissance de Jésus1 – Airerik ederrenetan,Dugun orok betan,Kanta Jesusen sortzea,Haren zerutik jaustea,Etorri da gure gana,Oi zer zoriona.2 – Zeruko aingerueriEta saindueriJunta tzagun gure bozakBai eta gure bihotzak;Jesusen adoratzeratGoazen Betlemerat.3 – Utz-kitzue, utz artzainakZuen artaldeakZuek zaituzte galdetzenPobreak tu gonbidatzenErrege sortu berriak,Mesias maiteak.4 – Ez bila jauregietanEz gazteluetan:Mañateran da etzana,Hauxe da umiltasunaDeraukuna erakusten:Gure gatik sortzen.5 – Amodioz sustaturik,Urrikiz beterik,Dugun egun saindu huntanOrok gure bihotzeanErrezebi Jesus JaunaSalbatzaile ona. -
F 02 – Atzar gaiten
Réveillons nous, cette nuit nous est né un SauveurAtzar gaiten, atzar lotarik:Gau huntan da Jesus sortzen ;Amodioak garraiturikGure gatik da etortzen.1 – Gu zerurat nahiz altxatu,Jesus jausten da lurreratHeldu da gu nahiz salbatuGorputz hilkor bat hartzerat.2 – Gora haren laudorioakBehar ditugu kantatu,Gora gure bozkarioakBehar tugu seinalatu.3 – Ikusgarri mirestekoa.Oi hau da umiltasuna.Zeru beraz goragokoa,Mañateran da emana.4 – Erregen errege delarikEz du nahi distiratu;Ez du nahi palaziorikHeia txar bat du hautatu. -
F 03 – Belenen sortu zaiku
A Bethléem est né le Fils de Dieu1 – Belenen sortu zaiku Jainkoa arratseko gaberdian.Hotzez daldaraz dago gaixoa lasto piskaren gainean ;Bero, ahalaz bero dezagun hatsa emanez musuan.2 – Ainitz maite dut nik nere ama, ni sortu ninduelako ;Baña haurtxo hau maiteago dut ni-gatik jaio delako,Ta gurutzean gero odola ixuriko duelako.3 – Ordainez hartzu, Jesus haurtxoa, nik daukadan hoberenaOri bihotza, ori gogoa : hau da naski nai duzuna ;Agur, haurtxoa, zu zare gaurtik maite nauten maitiena.4 – Zatozte eta lastoan ikus Jainkoa zein den lañoa…Bihotz bihotzez nola ez maita maite gaituen haurtxoa ?Gaur amodioz Hari dagola ahuspez mundu osoa. -
F 04 – Dugun alegrantzietan
Chantons la naissance du Sauveur1 – Dugun alegrantzietan kanta Jesusen sortzea,Gure ahal guzietan ohora Jainko semea.O Jesus, zure graziak kanbia gaitzan guziak. (bis)2 – Errepikaz aingeruak entzuten dire kantatzenGu ere loriatuak has gaiten Jauna laudatzen.3 – Jesus erregez, artzainez izan da adoratua.Ah ! gutarik gehienez nola da ezagutua ?4 – Jesus, negu gogorrean, ohetzat duzu lastoa.Nola beraz plazer-pean dukegu gure gogoa ?5 – Sortzetik apaltasuna darokuzu predikatzen.Zergatik goratasuna dugu bada guk bilatzen ? -
F 05 – Dugun guziek adora
Adorons l’Enfant-DieuDugun guziek adora Jesus haurra troxetan,Hura dezagun ohora imitatuz obretan.1 – Eguberri, Eguberri : gaitezen alegera.Jainko bat zaiku etorri guzien salbatzera.2 – Jainko Semea da sortzen gau minaren erditan,Ama Birjinak du hartzen maiteki besoetan.3 – Ama maitea, zer pena, ez dukezu etxerik.Ama, zure bihotzmina, ez duzu ohakorik.4 – Haur gaixoa hotzak dago, guzia ikaretan,Haizea ezti balaio Haurraren fagoretan.5 – Aingeruak dira ari kanta errepiketan :Loria Jainko Jaunari zerurik gorenetan.6 – Gaiten oro bozkaria Ama Birjinarekin :Jainkoa da etorria bizi nahiz gurekin. -
F 06 – Ez dukezu, o Maria
Ô Marie, tu ne trouvas pas de place pour ton enfant1 – Ez dukezu, o Maria, Haurrarentzat ostatu,Bera beharko den zeren guzien ihes-leku.Balakike, nahi balu, berak toki bilatzen.Apaltasuna daroku hastetik erakusten.2 – Etxola txar bat zitzaion aski izanen zela ;Gizonekin lasterrenik lagun bat zitekela.Eta beraz, Artzain ona, huna gure bihotzaMaria duzun bezala dagiozun egoitza. -
F 07 – Gau erditan Aingeruek
Les anges dans nos campagnes…1 – Gau erditan AingeruekBetbetan dute kantatzenEta aldeko mendiekBaltsan dute ihardesten:Gloria in excelsis Deo.(2)2 – Errazue, artzain onak,Norentzat besta horiek ?Nork tu merezitu kantak ?Zertako kantu horiek ?3 – Horiek dute erraitenJesus Haurra dela sortu.Behar garela BetlemenAlegrantzietan sartu.4 – Elgar aditurik goazenMesiasen ikusterat,Jesusi gure bihotzenEta bozen eskaintzerat.5 – O Jesus SalbatzaileaOrok zaitugu laudatzen.Jesus gure Erregea -
F 08 – Gaur sortu da
Il est né le divin EnfantGaur sortu da Jesus Haurra:Oi hau zeruaren presenta.Gaur sortu da Jesus Haurra:Dugun bozkarioz kanta.1 – Auhenak bara ditzagun:Hunkitu dute gaur zerua.Horra nun igortzen daukunBake hanbat agindua.2 – Aingeruek gau-erditanAlegrantziaz derasateJainko bat zaikula sortuErrepiketan diote.3 – Gorputz bat KreatzaileakGurearen pare du hartu.Azkenean hartan berakHilez gaitu gu salbatu.4 – Altxa, goazen artzainekinJainko denaren ikustera,Bihotz kartsu batzuekinSehaskan besarkatzera. -
F 09 – Hel gaiten
Accourons à Bethléem adorer l’Enfant JésusHel gaiten guziak hel Betlemerat,Jesus maitearen adoratzerat.Hel gaiten guziak hel BetlemeratJesus maitearen adoratzerat. (bis)1 – Aingeruek duteHan dela erran.Kristauak, zatozte,Han da mañateran.2 – Han dago etzanaHeia bateanZeru luren JaunaLasto arruntean.3 – Goazen artzainekinHaurraren gana,Ikustera hekinTroxetan emana.4 – Ahuspez umilkiDugun adora,Bihotzez, kartsuki,Jesus dibinoa.5 – Nahi ditu egunGure presentak ;Eskain diotzogunLehenik bihotzak.6 – Bihotz kartsuenakDitu prezatzenBainan garbienakHek ditu hautatzen. -
F 10 – Jaun Handiak
Grands de la terre, voyez cet enfant couché sur la paille…1 – Jaun handiak, ikus-azueJainko bat egun nigarrez.Lastoan den haurño horrezAh, ikara zaitezte. (Bis)2 – Zeru-lurren Nagusi dugu :Aingeruak, erregeak,Bai eta diren guziakBeraren peko ditu. (Bis)3 – Hobengabe, gaixtoendakoDa bera sakrifikatzen.Huna nun den lurreratzenGizonen salbatzeko. (Bis) -
F 11 – Oi Eguberri gaua
Nuit de Noël, nuit de joieOi Eguberri gaua, bozkariozko gaua,Alegeratzen duzu bihotzean kristaua. (bis)1 – Mundu guzia duzu zorionez betetzen,Zeren zuk baitiozu Mesias dela sortzen. (bis)2 – Gau ilunean ez da ikusten iguzkirik,Huntan agertzen zaiku mirakuiluz ilkirik. (bis)3 – Oi gau desiratua, argia duzu piztu,Zeinak mundu guzia behar baitu berritu. (bis)4 – Argizariak dire bozkarioz dantzatzen,Dutela ohi baino gehiago argitzen. (bis)5 – Aingeru onak berriz hasi dire kantatzen,Bozterat dituztela tristeak gonbidatzen. (bis)6 – Gauza guziak dire orai alegeratzen,Orobat egiterat gaituzte erakartzen. (bis) -
F 12 – Oi Bethleem
Bethléem, tu resplendis !1 – Oi Bethleem.Ala egun zure loriak,Oi Bethleem.Ongi baitu distiratzen.Zu ganik heldu den argiakBetetzen tu bazter guziakOi Bethleem. (bis)2 – Zer ohore.Ala baitzare goratua.Zer ohore.Zer grazia, zer fagore.Zeruaz zare hautatua,Jesusen zare sor-lekua,Zer ohore. (bis)3 – AzkenekoHor heldu da Jesus justuaAzkeneko,Gu dohatsu egiteko.Hetsi nahi du ifernua,Guretzat zabaldu zeruaAzkeneko. (bis)4 – MañateranDatza haurrik aberatsenaMañateran.Nork zuken sekulan erranZeru-lurren jabea denaIkusiren zela etzanaMañateran. (bis) -
F 13 – Kristo, guziek dezagun
Adorons le Seigneur, révélé au mondeKristo, guziek dezagun egun adora.(bis)1 – Hauxe da izarra agertzen dena:Berri bat dakarke den handiena,Jesus maitearen sortzearena.2 – Errege magoak ditu gidatzen,Jesus haurra gana dire hedatzen;Presentekin dute han adoratzen.3 – Mirra, itsentsua eta urreaEkartzen dautzute, Salbatzailea,Zuri eskaintzeko present berea.4 – Egun igor-guzu izar gurea,Aurki dezaguntzat xuxen bideaZu ganat heltzeko, gure Jabea.5 – Ni ere argitzen nauzu fedeaz;Egizu oraino heien xedeazAdora zaitzadan neure aldeaz. -
F 14 – Egun estrainatu gaitu
Egun estrainatu gaitu Haurrak odolaz. (bis)1 – Urte berri dugu, egun lehena.Onez berri-guzu bihotz barrena,Barkatzen duzula gure hobena.2 – Huna hemen orai jaio berria,Berritzen duena mundu guzia :Gu salbatzeko du hartu bizia.3 – Jesus, zuk iguzu zure argia,Betiere gaiten hortaz balia,Ikus dezaguntzat zure loria.4 – Estraina gaitzazu, Jesus maitea ;Bake saindu baten dugu galdea ;Egizu dohatsu gure zortea. -
F 15 – Hots aingürieki
Avec les Anges chantons et adorons le Fils de Dieu1 – Hots aingürieki,Arkanjelieki,Gaur khantatzera,Gur ‘ erregiaren,Jinko SemiarenAdoratzera.2 – Ez izotza-gatik,Ez ülhünpe-gatikEgon herabez.Har fedia gida,Jinkoatan fida,Guatzan lasterrez.3 – Baduatz ‘ artzainakArhinik belhainak,Laster zuin lehen ;Ikhusi beharrezEia sorthü denezJesüs Betlemen.4 – Guatzan gü ere,Bihotzez bedere,Harpe hartara,Jinko gizonarenJesüs maitiarenAdoratzera.5 – Harentzat etxerik,Ez eta oherik,Ezen khausitü ;Denen erregia,Bai Arreroslia,Ihurk ez hartü.6 – Jesüs barrükian,Gaiaren erdian,Sorthü negian ;Mariak oihalezTroxatü bertanez,Etzan lastuan.7 – Zinez düt sinhesten,Begiez ikhustenBanü bezala,Mariren Semia,Betlemen sorthia,Jinkua dela.8 – Zelütik jin dena,hain aphaltû dena,Altxa dezagün ;Gük amodiua,Gük laidoriua,Eman ditzogün. -
F 16 – Aspaldian, urrunean
Aujourd’hui, le Fils de Dieu est né parmi nous1 – Aspaldian, urrunean,sortu zen Jainko Semea,gaur sortzen da gutartean :zabalik atxik etxea,zabalik bihotz barnea.Gaur sortzen da gutartean :zabalik atxik etxea,zabalik bihotz barnea.2 – Ilunpetan, giltzapetanHor zaudeztenak, gaur jeiki.Horra Jauna bizi huntan :egin da gizon osoki ;Munduak hori balaki.3 – Jainko seme gira denak,Jainkoa gizon hor bait da.Hartu ditu gure minak :bihotzez hari josi-ta,Jainko gaitezen gu gerta.4 – Bihotzetan dugu oraiEguberriko izarra.Egin gaitu Kristok anai :Hura dugu Jaun bakarra,Hura barneko indarra. -
F 17 – Zatozte gauden so (Adeste)
Peuple fidèle, le Seigneur t’appelleGurekin da Jainkoa,Hau da bozkarioaGurekin da Jainkoa,Betiko.1 – Zatozte, gauden so Jainko haurñoariHoin apal, hoin goxo, loan dagonari.Gauan sortu da gu zeruratzeko.2 – Harekin betiko Jainko-seme gaitenHaur ttiki sortzeko, zerutik da jausten :Gizon egin da gu jainkoztatzeko.3 – Zeru-lur osoak eskainiz bihotzez,Gauzkion guziak Jesusi ahuspez :Lastoan dagon haurño eta Jainko.4 – Gurekin da orai zeruko argiaGurekin zerurat deraman egia :Denak Jesusi gaur josten gitzaizko.5 – Zatozte guziak bozkaria orai,Jesus hau baitugu Jainko eta anai :Zer zaiku orai guri nausituko ? -
F 19 – Haur egin zaiku
Pour nous, il est devenu enfantHaur egin zaiku Jainkoa, haur eta denen ogi.Gu maitez hain du bihotza on eta zabalegi.oi Jainkoaren Semea, lur lastoan etzana ;Hor zaude maitez betea, denen ogi Zu Jauna.1 – Zu bezain apal munduan nor da nor izan ote ?Gu gizon dohakabeen hazkurri egin arte.Neurri gabeko bihotza, on guzien betea,Noiz ote Zu Jauna goza, gau-egun gaude beha2 – Lur huntan diren gaitzetan, gurekin zaiku sartzen,Hak eman karra barnean, minetan poztu gaiten.Kristo Jaunaren odola, minen sendagailua !Gu baitan piztu dezala, sainduek zuten sua. -
F 33 – Bozkaria ! …
Réjouis-toi, Marie : le Seigneur est avec toi !Bozkaria ! dena grazia : zurekin dago Jauna.Bai dohatsua zu, Maria : zutan zagon Kristo Jauna.1 – Seme lehena sortu zuen Mariak, eta xatarrez troxatu.2 – Artzainek aurkitu zuten Maria, Josep eta haurñoa lastoan etzana.3 – Begiratuz hoik oro Mariak bihotzean zabilzkan.4 – Aitari, Semeari, Izpirituari, aintza menderen mendetan. Amen. -
F 49 – Aintza zeruan
Gloire à Dieu et paix sur terre !Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari !Eta bakea, eta bakea lurrean gizoneri (bis)1 – Ahal bezala, herri lañoa ilunbean badabila.Itsu mandoka eta mainguka hor dabila, argi bila.2 – Argi handi bat eki-aldetik jalitzen zaio uroski,Bozkarioa ta esperantza dariozkala nasaiki.3 – Uztarri pizu, makil ukaldi zahalo zauri, adioZapaltzaileen hordagoeri Haur koxkorrak “kanta” dio.4 – Kontseilaria, Jainko azkarra betiko Aita kementsu.Bakezko juje, mundu gainean sekulakotz, hor zaude zu.
