F 13 – Kristo, guziek dezagun

Adorons le Seigneur, révélé au monde
 
Kristo, guziek dezagun egun adora.(bis)
 
1 – Hauxe da izarra agertzen dena:
Berri bat dakarke den handiena,
Jesus maitearen sortzearena.
 
2 – Errege magoak ditu gidatzen,
Jesus haurra gana dire hedatzen;
Presentekin dute han adoratzen.
 
3 – Mirra, itsentsua eta urrea
Ekartzen dautzute, Salbatzailea,
Zuri eskaintzeko present berea.
 
4 – Egun igor-guzu izar gurea,
Aurki dezaguntzat xuxen bidea
Zu ganat heltzeko, gure Jabea.
 
5 – Ni ere argitzen nauzu fedeaz;
Egizu oraino heien xedeaz
Adora zaitzadan neure aldeaz.