Avec les Anges chantons et adorons le Fils de Dieu
1 – Hots aingürieki,
Arkanjelieki,
Gaur khantatzera,
Gur ‘ erregiaren,
Jinko Semiaren
Adoratzera.
2 – Ez izotza-gatik,
Ez ülhünpe-gatik
Egon herabez.
Har fedia gida,
Jinkoatan fida,
Guatzan lasterrez.
3 – Baduatz ‘ artzainak
Arhinik belhainak,
Laster zuin lehen ;
Ikhusi beharrez
Eia sorthü denez
Jesüs Betlemen.
4 – Guatzan gü ere,
Bihotzez bedere,
Harpe hartara,
Jinko gizonaren
Jesüs maitiaren
Adoratzera.
5 – Harentzat etxerik,
Ez eta oherik,
Ezen khausitü ;
Denen erregia,
Bai Arreroslia,
Ihurk ez hartü.
6 – Jesüs barrükian,
Gaiaren erdian,
Sorthü negian ;
Mariak oihalez
Troxatü bertanez,
Etzan lastuan.
7 – Zinez düt sinhesten,
Begiez ikhusten
Banü bezala,
Mariren Semia,
Betlemen sorthia,
Jinkua dela.
8 – Zelütik jin dena,
hain aphaltû dena,
Altxa dezagün ;
Gük amodiua,
Gük laidoriua,
Eman ditzogün.
