Accourons à Bethléem adorer l’Enfant Jésus
Hel gaiten guziak hel Betlemerat,
Jesus maitearen adoratzerat.
Hel gaiten guziak hel Betlemerat
Jesus maitearen adoratzerat. (bis)
1 – Aingeruek dute
Han dela erran.
Kristauak, zatozte,
Han da mañateran.
2 – Han dago etzana
Heia batean
Zeru luren Jauna
Lasto arruntean.
3 – Goazen artzainekin
Haurraren gana,
Ikustera hekin
Troxetan emana.
4 – Ahuspez umilki
Dugun adora,
Bihotzez, kartsuki,
Jesus dibinoa.
5 – Nahi ditu egun
Gure presentak ;
Eskain diotzogun
Lehenik bihotzak.
6 – Bihotz kartsuenak
Ditu prezatzen
Bainan garbienak
Hek ditu hautatzen.
