O = Ezkontza – Mariage

  • O 01 – Jesus Jauna bezenbat

    Jésus Christ et l’Église, modèle d’union pour les jeunes foyers
     
    1 – Jesus Jaunak bezenbat nork dezake maita ?
    Eliza sainduaren maitez hila baita.
    Harentzat du ahotik azken hatsa bota
    Eta bihotz barnetik azken odol-xorta.
     
    Bi gazte hauk betiko bat egin ditela,
    Salbatzailea eta Eliza bezala.
     
    2 – Gure lur lohi huntan Jauna zoalarik,
    Etzuen bihotzean Elizaz bertzerik.
    Pairuak oro ditu jasan amultsurik,
    Kurutzea besarka harentzat harturik.
     
    3 – Jesus eta Eliza bat dire osoki,
    Mendetan barna dire elgarrekin joaki.
    Jesus Elizan baizik ez daiteke aurki,
    Jesus kolpatu gabe nork Eliza unki ?
     
    4 – Lur huntako guziak zerura ditezen,
    Elgar dute maitatzen, saindutzen, laguntzen.
    Bien amodiotik zenbat haur den sortzen.
    Bai eta zenbat saindu zeruetan sartzen !
     
    5 – Elizaren eskutik Jesusen odola
    Gazte hauien barnerat egun jauts dadila ;
    Elgar oso-osoki maita dezatela,
    Salbatzaileak eta Elizak bezala
     
  • O 03 – Jauna baitan jos elgarri

    (Ama Birjinari)
     
    Ô Marie, unis dans l’amour ces deux époux
     
    1 – Jauna baitan jos elgarri bihotz hauk, oi Maria,
    Amodio sainduaren betiko iturria !
    Beira-zkitzu amultsuki, beirale hain eztia !
    Bi gazte hauk, Ama, entzun : zorion emozute.
     
    Bi gazte hauk, Ama, entzun :
    Zorion emozute.
    Elgar maitez, elgar lagun,
    Zu-ganat igan beite.
     
    2 – Eman heien etxeari zurean zen goxoa,
    Hartan laster pitz dadila haur baten irriñoa.
    Egin beti azkarrago heien amodioa,
    Oraidanik elgarrekin duten goza Jainkoa.
     
    3 – Heien baitan, ez bedi sar sekulan bekatua,
    Hits ez dadin zuk finkatu batasun amultsua.
    Arratsetan, hel bekizu heien otoitz kartsua ;
    Haurren haurrez gozaturik, eman bier Zerua.
     
  • O 04 – Onhar zeruko Ama

    Ô Marie, veille sur ces époux : Fortifie leur amour !
     
    1 – Onhar, zeruko Ama, egungo ezkontza.
    Otoi, egun, bat egin esposen bihotza.
    Jainkoak betiere bat begira bitza.
    Bizi on batez diten elgarrekin goza.
     
    2 – Emozu zoriona heien etxeari.
    Senarra izan bedi San Josep iduri.
    Pitz aldiz bihotzean andre esposari
    Denen zeruztatzaile zure goxo hori.
     
    3 – Lagun-zkitzu nekeen eta oren beltzen,
    Bihotz eta gogoz bat, arinki gainditzen:
    Lagun beti sainduki elgarren maitatzen,
    Jaunaren bihotzean barna sar ditezen.
     
    4 – Ohantze berri huni beha zozu egun,
    Izan dezan nasaiki haur eta ontasun.
    Ait-ama, haurrak beude Eskualdun fededun,
    Egun batez zeruan har ahal ditzatzun.
     
  • O 05 – Besta eder huntarat ( ezteiak )

    Allons dans la joie vers le Seigneur
     
    Besta eder huntarat, goazen oro betan
    Sar bedi bat bedera alegrantzietan !
     
     
    1 – Aldare aintzinean horra hor bi gazte
    Bide berri eder bat egun dute haste.
     
    2 – Alegrantzia dute Jaunak ta herriak,
    Esperantzaz beteak holako berriak.
     
    3 – Izan zaite Jesus, zu beti horiekin,
    Lotu berri den su hau azkartuz joan dadin.
     
    4 – Baia Jaunak berak du egin sakramendu,
    Josi den lokarriak hura du zimendu.
     
    5 – Espos berri gazte hauk bat egin tu Jaunak,
    Onhar bitza ordainez denen esker onak.
     
    6 – Egungo maitasuna ez dadila alda :
    Amodioa zer da, betiko ez bada.
     
    7 – Maitatzeko behar da ainitz barkamendu :
    Jesusek amodioz bizia eman du.
     
    8 – Gorets, gazte maiteak, Jainkoaren aintza,
    Maitez bildu zauztena biziaz zerbitza.
     
    9 – Hau da egun ederra bi gazte hauientzat
    elgarri juntatzeko  jinik zure ganat
     
    10 – Guzien Aita ona  Zuk hauk benedika
    dezaten zure baitan  eskontza hau finka
     
  • O 06 – Espos berri haueri

    Bénis, Seigneur, ces jeunes époux
     
    1 – Espos berri haueri beha, otoi, Jauna,
    eskaintzen baitautzute beren maitasuna.
    Zu, botere guziak baderauzkazuna,
    zure gain har ezazu hauen batasuna.
     
    2 – Egizu zoriontsu bizi ditezela,
    eman duten hitzean leialik daudela ;
    datorzkioten haurrak maita ditzatela,
    Zuk zure hok maitatzen gaituzun bezela.
     
    3 – Lagunzkitzu etsenplu onaren emaiten,
    haurren ongi altxatzen, naigaben jasaiten ;
    lagunt euskaldun eta fededun irauten,
    gure herri maitea ohora dezaten.
     
    4 – Ardura ikusten da munduan gizona,
    edo berdin andrea, kaiolatik joana.
    Errebel horietaz urrikal, Jauna ona,
    berriz kobra dezaten galdu zoriona.
     
    5 – Maiteen ganik berex presondegietan,
    edo alargundurik daudenak penetan,
    bisitazkitzu, Jauna, ezinbertze hortan,
    kontsolamendu kausi dezaten Zu baitan.
  • O 07 – Entzun Jaun Zerukoa

    Bénis, Seigneur, les jeunes époux
     
    l – Bi gazte hok eskuak emanik elgarri,
    lotu dira Zu gana daman bideari :
    amodioa dute bideko janari,
    zure grazia izan bezate edari
     
    Entzun, Jaun Zerukoa, gu denen otoitza :
    bete zazu graziaz egungo ezkontza.
     
    2 – Bide hori bekite atsegingarria,
    arina izan dadin hauen uztarria ;
    laguntzat emozute xori kantaria,
    elgarren konpainian diten bozkaria.
     
    3 – Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna :
    espos hauetan beira sendo maitasuna,
    elgarren errespetu ta leialtasuna,
    deusek ez dezan markits hauen batasuna
     
    4 – Gida hauen urratsak fedezko argian,
    deus ez dadila gerta zure gordabian ;
    zure ofentsatzerat badira abian,
    hor eman zaite beti bien agerian. 
     
    5 – Egizu bi esposen helburu garbia
    oroz gainetik izan dadin familia ;
    zerbitzatzerat ere ditzazu lehia
    Zuk hauentzat hautatu zinuen herria.
     
    6 – Hauen gainerat heldu bada zorigaitza,
    gutarat errexenik erortzen den gauza,
    egizu ez dezaten galdu konfiantza,
    bainan atxik fedea eta esperantza.
     
    7 – Nahigabetan diren ezkonduak oro
    bisitazkitzu, Jauna, orai eta gero ;
    horien bihotzetan ez denean aro,
       zure maitasun suak dezaioten bero.
     
  • O 10 – Jin da espos berrien eguna

    Jour de mariage
     
    Jin da espos berrien esguna
    Har dezaten betiko laguna
    Bien baiak, bien maitasuna
    Onhar, Jauna.
     
    1 – Gaur baitute hautatu Eliza
    Betikoa emaiteko hitza,
    Zutan finka dezaten bizitza
    Jauna mintza.
     
    2 – Bat batean, bien bihotzean
    Su berri bat pindartu zenean
    Piztua zen Jaunaren labean
    Haren deian.
     
    3 – Lur hau da hotz, maitasun beharrez
    Ez da hemen zoriona errex
    Zu oroitu, Jesus, gure maitez
    Gutaz denez..
     
    4  -Bi gazte hauk duten su beroa
    Ez da su bat bihar hoztekoa
    Zuk iraupen emozu, Jainkoa,
    Betikoa.