O 07 – Entzun Jaun Zerukoa

Bénis, Seigneur, les jeunes époux
 
l – Bi gazte hok eskuak emanik elgarri,
lotu dira Zu gana daman bideari :
amodioa dute bideko janari,
zure grazia izan bezate edari
 
Entzun, Jaun Zerukoa, gu denen otoitza :
bete zazu graziaz egungo ezkontza.
 
2 – Bide hori bekite atsegingarria,
arina izan dadin hauen uztarria ;
laguntzat emozute xori kantaria,
elgarren konpainian diten bozkaria.
 
3 – Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna :
espos hauetan beira sendo maitasuna,
elgarren errespetu ta leialtasuna,
deusek ez dezan markits hauen batasuna
 
4 – Gida hauen urratsak fedezko argian,
deus ez dadila gerta zure gordabian ;
zure ofentsatzerat badira abian,
hor eman zaite beti bien agerian. 
 
5 – Egizu bi esposen helburu garbia
oroz gainetik izan dadin familia ;
zerbitzatzerat ere ditzazu lehia
Zuk hauentzat hautatu zinuen herria.
 
6 – Hauen gainerat heldu bada zorigaitza,
gutarat errexenik erortzen den gauza,
egizu ez dezaten galdu konfiantza,
bainan atxik fedea eta esperantza.
 
7 – Nahigabetan diren ezkonduak oro
bisitazkitzu, Jauna, orai eta gero ;
horien bihotzetan ez denean aro,
   zure maitasun suak dezaioten bero.