O 05 – Besta eder huntarat ( ezteiak )

Allons dans la joie vers le Seigneur
 
Besta eder huntarat, goazen oro betan
Sar bedi bat bedera alegrantzietan !
 
 
1 – Aldare aintzinean horra hor bi gazte
Bide berri eder bat egun dute haste.
 
2 – Alegrantzia dute Jaunak ta herriak,
Esperantzaz beteak holako berriak.
 
3 – Izan zaite Jesus, zu beti horiekin,
Lotu berri den su hau azkartuz joan dadin.
 
4 – Baia Jaunak berak du egin sakramendu,
Josi den lokarriak hura du zimendu.
 
5 – Espos berri gazte hauk bat egin tu Jaunak,
Onhar bitza ordainez denen esker onak.
 
6 – Egungo maitasuna ez dadila alda :
Amodioa zer da, betiko ez bada.
 
7 – Maitatzeko behar da ainitz barkamendu :
Jesusek amodioz bizia eman du.
 
8 – Gorets, gazte maiteak, Jainkoaren aintza,
Maitez bildu zauztena biziaz zerbitza.
 
9 – Hau da egun ederra bi gazte hauientzat
elgarri juntatzeko  jinik zure ganat
 
10 – Guzien Aita ona  Zuk hauk benedika
dezaten zure baitan  eskontza hau finka