-
G 01 -Barka Jainkoa
Pitié, Seigneur…Barka Jainkoa, urrikal zaite.Orroit zoin gaitutzun maite.1 – Orroit, Jesu Kristo, lurreko anaiez,Zerurat beha bagaude nigarrez :Urrikal Jauna, dohakaben otoitzez.2 – Aitaren Eskuina, zorion bidea,Denen burua, zeruko atea,Zehorrek garbi gure esker gabea.3 – Otoizten zaitugu, zeruko Jainkoa,Entzun auhenen deiadar beroa !Bihotzez barka zuri egin laidoa !4 – Beha gure dolu eta urrikiak,Zuri aitortuz guk egin gaizkiak :Salbatzailea, ahantz-kitzu guziak !5 – Itsuski saldurik, gaixtagin iduri,Josi zaituzte Gurutze beltzari…Zure odolaz barka, otoi, deneri. -
G 02 – Barka Jauna
Prends pitié de nous, SeigneurBarka, Jauna, bai dolu duguZu hanbat ofentsaturik.Otoi, urrikal zakizkiguOstia (Kurutze) saindu hortarik.1 – Aitortzen dugu zaitugulaAinitz eta ainitz laidostatu,Zure ongiak ditugulaMila mila bekatuz pagatu.2 – Salbatzaile guziz saindua,Zure kontra gare gu altxatu :Hastio duzu bekatuaEta guk bekatua maitatu.3 – Zu hain on, hain maitagarria,oi zenbat zaitugu ofentsatu.Dolu dugu, Jesus eztia,Nahi gare zinez konbertitu.4 – Kurutzean hil izan zareOinazetan, o Jesus, gu maitez ;Zu maitatzen ariko gareGu ere beti, Jauna, ordainez. -
G 03 – Itzul hadi
Reviens, pécheur, à ton Dieu : il t’appelle1 – Itzul hadi, itzul, bekatorea :Jainko Jaunak deitzen hau arraiki.Estima zak hitaz duen galdea,Eta emok bihotza osoki. (bis)2 – Betiere hire huts guzietanEgin daiat pietatez oihu,Ene gana deitu haut hanbatetan,Bainan hago gogor eta mutu. (bis)3 – Zer da, errak, nik egin ez dutanikHi gaizkitik gibel-arazteko ?Hanbat argi izan duk ene ganik.Hauk guziak hi zeruratzeko. (bis)4 – Zeren gatik bada nauk ofentsatzen ?Naski guziz ona naizelakotz ?Hain gogorki zergatik nauk laidotzen ?Ez nauk maite, maite hautalakotz. (bis)5 – Bizitze hau ez duk amets bat baizik :Hil behar haiz eta noiz ez dakik.Ez daroat nik agindu gerorik,Ez asterik ez eta orenik. (bis)6 – Izanen haiz egun batez zeruanEdo dukek betiko zorteaTormentetan, su-pean, ifernuan.Eta ez duk gogoan hiltzea. (bis) -
G 05 – Oi Jauna, zure graziak
Seigneur, j’ai méprisé tes bienfaits1 – Oi Jauna, zure graziakez zaizkit baliatu,Zure fagore guziakBaititut arbuiatu.Niri ongi egitetikEz etzare baratu,Ordainez ene partetikNola zaitut maitatu ?2 – Laguntza berezienezOrai inguratua,Egia entzun tudanezGuzia hunkitua,Osoki naiz ahalgetzenBizitze iraganez,Ene bihotza da zaurtzenUrrikirik minenaz.3 – Bekatutik naiz urruntzenZuri jarraikitzeko,Ongia dut besarkatzenJauna, zu ganatzeko.Oi, zure ganik ez nagoSekulan urrundurik ;Akabo da, gehiagoBatere bekaturik. -
G 06 – Zabal, otoi, Jauna
Ouvre mes yeux, Seigneur !1 – Zabal, otoi, Jauna, nere begiak,Ikus ditzaten zure bihotzaren miragarriak.2 – Bide bazterrean banago itsu,Senda nezazu, zu, nere Jauna,zu ikus zaitzadan.3 – Zabal, otoi, Jauna, nere eskuak,Zabalik dauden eta pitz ditzaten bihotz histuak.4 – Gaitz guzien gatik noan zurekinHar ni eskutik, Gurutzerat ere joan ahal nadin.5 – Zabal, otoi, Jauna, nere bihotza,Entzun dezadan behartsuen deian Kristoren boza.6 – Ainitzentzat, Jauna, zu hila zaude.Egon nerekin, nehoiz gal ez nadin, pitz nitan fede. -
G 07 – Uko bekatuari
Seigneur, je veux me convertir1 – Uko bekatuari,Utz haren bidea,Jarraik bertuteari :Hartan da bakea.OraidanikBihotzetikNahi naiz kanbiatu ;Saindutzerat,Salbatzerat,Nahi naiz lehiatuNahi naiz lehiatu.2 – Jainkoa behar duzuMaitatu osoki,Hura adora zazuOtoitzez kartsuki.3 – Jaunaren idurikoEgina denari,Ekar zuk amodioNola zeroneri. -
G 10 – Jainko Semea
Fils de Dieu Transfiguré, conduis-nous au PèreJainko Semea, guri mintza :Zuri beha dugu bihotza.1 – Otoitz mendiko gainean hiruen pozaren betea,Han Jesusi mirestean argiz dirdir begitartea.2 – Ilunbetarik gorago otoitzak joanaraz gaitzala :Guri dirdir dagokigun Jainkoaren goiko itzala.3 – Nahigabeen artetik, Jesus hor suma dezagula :Sinestean ibiltzeko dugun beti bihotz ahala.4 – Kurutzeraino zurekin jasanik bizian kartsuki,Piztu-eta joan gaitzazu Aita ganat dena iguzki. -
G 10 – Jainko Semea
Fils de Dieu Transfiguré, conduis-nous au PèreJainko Semea, guri mintza :Zuri beha dugu bihotza.1 – Otoitz mendiko gainean hiruen pozaren betea,Han Jesusi mirestean argiz dirdir begitartea.2 – Ilunbetarik gorago otoitzak joanaraz gaitzala :Guri dirdir dagokigun Jainkoaren goiko itzala.3 – Nahigabeen artetik, Jesus hor suma dezagula :Sinestean ibiltzeko dugun beti bihotz ahala.4 – Kurutzeraino zurekin jasanik bizian kartsuki,Piztu-eta joan gaitzazu Aita ganat dena iguzki. -
G 11 – Ilunbe ginen (Ef 5, 8 – 14)
Nous étions ténèbres, nous voici devenus fils de lumièreIlunbe ginen ilunbetan,Orai argi, Jauna, zu baitan.1 – Argiaren seme izan, biziko urrats guzietan.Argiaren seme izan, gutan Kristok dirdira dezan.2 – Argiaren fruitu ekar : on ager, zuzen eta suhar.Argiaren fruitu ekar : bekatutik bozik iratzar.3 – Ez egon lo, denak jeiki : Jainkoa nun den, nor den aurki.Ez egon lo, denak jeiki : zoin den ona, ai baginaki !4 – Jaunak baitu argitua, bidean deika zen itsua,Jaunak baitu argitua, argi beza gaurko mundua. -
G 13-1 – Aintza, Jesus, Zuri !
Gloire à toi, Seigneur : ta Parole est lumière !A URTEA Aintza, Jesus, Zuri !Zure Hitza gure argi !Haustez :« Bihotz berri zaitezte » dio Jaunak ;« Hurbildua da zeruetako erreinua. »Igandea 1 :Ez da ogiz bakarrik bizi gizona :Bainan Jainkoaren ahotik jalitzen den hitz oroz.Igandea 2 : Hau da nere Semea, Seme maitea :Huntan dut nere gozoa : denek entzun-azue.Igandea 3 : Jauna, emadazu ur hori :Eta egin bedi ni baitan zerurako iturri.Igandea 4 : Ni naiz denen bidea, denen argia :Ez da jarraikitzen zaitana ilunbetan ibiltzen.Igandea 5 : Ni naiz piztea eta Ni bizia ;Ez da hil beharko sekulan nitan fede duena.Erramuz : Kristo kurutzeraino zaiku apaldu ;Horra zertako den emana denak baino gorago.Ortzegun sainduz : Huna emaiten dutan manu berria :Denek elgar maita zazue, nik maitatu bezala. -
G 14 – Zu Jesus
Avec toi, Seigneur, plus de crainte !1 – Zu, Jesus, fededunen indar, gu baitan gaur bizi zaite :Gaitz ilunberi gaiten oldar, Zu denen Jaun egin arte.Zu ganat dugun lagunt elgar, pitz argi eta sineste.Ez gaiten, Jauna, deusek izi :Zu, denen Jaun, gutan bizi.2 – Joan zinen, Jesus mendiraino, han itxuraz aldatzeko.Bet betan huna goiko lana : Zu zarela zinez Jainko.Zu aintzindari gabiltzano, gauari nausi gitzaizko.3 – Ur biziaren iturria, Zu baitzare, Jesus Jauna :Zuk ezti gutan egarria, sor dakigun maitasuna.Hez gutan mundu galgarria, Zu ganat gaiten aintzina.4 – Zu gabe, Jesus, nork zer ikus, nork dakike nundik ibil ?Oi ! Itsu zena zoin zen urus : ez zitaken pozez ixil.Gu ere, otoi ! Argi Jesus, ez gaiten itsuturik hil.5 – Gu garen hori norat doa,Lur huntako gauan barna ?Zu zare bizi betikoa, hil ondoan dirauena.Gu baitan, otoi ! Pitz, Jainkoa,Zu zauden argi zabala. -
G 15 – Ken bihotzetik
Changez vos coeurs : le Seigneur vient !Ken bihotzetik itzal eta bekatu,Gaur nahi baitu Jaunak zuen ganatu.1 – Hain gaitu maite, Aitak eman baituBere Seme Jesus, nahiz denak salbatu.2 – Ez da galduko Jesusi dagona :Argiratuko da xuxen doan gizona.3 – Ez egon otoi ! argiari gogor ;Lotuz ilunberi ezin salbatu nehor.4 – Ez dira heldu argirat gaixtoak :Egiten dutena on ez baitu Jainkoak .5 – Utz bihotzean Jesu Kristo sartzen :Argi beteraino harekin hel gaitezen. -
G 16-1 -Bihotz berritzeko
Changeons nos coeurs, revenons vers le Seigneur !Bihotz berritzeko eguna etorria da.Huna garizuma : guziak biziz alda.1 – Itzul Jauna ganat, sinets berri ona,Entzun nola dagon deika guri Jauna.2 – Bere idurirat zaitu zu egina ;Zu hoin itsuturik haren bihotz mina.3 – Zure maitez Jauna zaitzu gizon egin,Zure adiskide izan ahal zadin.4 – Orai berri zaite, entzun haren deia :Eman Jainkoari bihotzeko baia. -
G 17 – Zu Jesu-Kristo
Souviens-toi, Seigneur, de ton amour1 – Zu, Jesu Kristo, gaur orroit zaite zoin gaitutzun maite.Ken bekatua ! Pitz goiko sua.2 – Zuk gurutzean baituzu jasan hiltzerainokoan.Ken bekatua ! Pitz goiko sua.3 – Zu jautsi zinen eskuak zabal gu ez gaitezen gal.Ken bekatua ! Pitz goiko sua.4 – Guk zoin ditugun bihotz, eskuak maiz gutaz hartuak.Ken bekatua ! Pitz goiko sua.5 – Zu, Kristo Jauna, zinen den-dena gu maitez emana.Ken bekatua ! Pitz goiko sua.6 – Zuk baitaukuzu goiko bizia hilez eskainia.Ken bekatua ! Pitz goiko sua. -
G 24 – Aberatsak
Malheureux êtes-vous, vous les riches…Bai dohatsu, dohatsu, Jaunari dagon behartsua.Bai dohatsu, dohatsu : harena da Erreinua.1 – Aberatsak, aberatsak, heldu dira egun hitsak,Horra kutxak, horra moltsak zilatuak eta hutsak. (bis)2 – Dauzkatzuen ontasunak harrek dira barnez janak.Dirdir egun errauts bihar… Aberatsak, egin nigar ! (bis)3 – Bertzen lanez hanpatu-ta joan zarezte bestaz besta.Bainan tanpez urtuko da zuek bildu diru meta. (bis)4 – Langileak ez du izan hartze zuen lan saria ;Bainan denak zuzen ditzan, huna Kristo ! Bozkaria ! (bis)5 – Oraindanik indar egin, gutan ariz, Kristo Jauna ;Argi-semek elgarrekin dugun heda maitasuna. (bis) -
G 31 – Gure ganat
Viens en nous, Seigneur, réchauffer notre coeurGure ganat otoi, zato, Jauna,Gure bihotz iluna,Berotzerat, sustatzerat berrizMaitasunaren argiz.1 – Badakigu nola xumeekin usu bazinabiltzanEmaguzu, umil ibil gaiten, gure urrats guzietan.2 – Badakigu maite zinuela haur ttipien irriaEmaguzu heien idurirat fidantziaren grazia.3 – Badakigu nola pobre zinen zure bizi guziaEmaguzu, behardunen alde bihotz zabal idekia.4 – Badakigu bihotzez garbiak nola dohatsu direnEmaguzu garbi eta zuzen, zu bezala izan gaiten.5 – Badakigu, agertu duzula berri on ta ederraEmaguzu haren arabera, erabiltzeko indarra.
