Prends pitié de nous, Seigneur
Barka, Jauna, bai dolu dugu
Zu hanbat ofentsaturik.
Otoi, urrikal zakizkigu
Ostia (Kurutze) saindu hortarik.
1 – Aitortzen dugu zaitugula
Ainitz eta ainitz laidostatu,
Zure ongiak ditugula
Mila mila bekatuz pagatu.
2 – Salbatzaile guziz saindua,
Zure kontra gare gu altxatu :
Hastio duzu bekatua
Eta guk bekatua maitatu.
3 – Zu hain on, hain maitagarria,
oi zenbat zaitugu ofentsatu.
Dolu dugu, Jesus eztia,
Nahi gare zinez konbertitu.
4 – Kurutzean hil izan zare
Oinazetan, o Jesus, gu maitez ;
Zu maitatzen ariko gare
Gu ere beti, Jauna, ordainez.
