G 15 – Ken bihotzetik

Changez vos coeurs : le Seigneur vient !
 
Ken bihotzetik itzal eta bekatu,
Gaur nahi baitu Jaunak zuen ganatu.
 
1 – Hain gaitu maite, Aitak eman baitu
Bere Seme Jesus, nahiz denak salbatu.
 
2 – Ez da galduko Jesusi dagona :
Argiratuko da xuxen doan gizona.
 
3 – Ez egon otoi ! argiari gogor ;
Lotuz ilunberi ezin salbatu nehor.
 
4 – Ez dira heldu argirat gaixtoak :
Egiten dutena on ez baitu Jainkoak .
 
5 – Utz bihotzean Jesu Kristo sartzen :
Argi beteraino harekin hel gaitezen.