-
C 01 – Oi mirakuilu guziz
Ô merveille ! Sous les apparences du pain, voici le Seigneur !Oi mirakuilu guziz espantagarriaOgiaren iduriz Jesus estalia.Hura dut adoratzen aldare gainean,Hura bera dut jaten komunionean.1 – Ene begiek Jesus ez dute ikusten,Gorputzeko sentsuek ez dute senditzen,Bainan duda gabe dut han dela sinesten,Fedeak argiturik han dut ezagutzen.2 – Jesusek egin zuen azken afariaJanaritzat emanik bere haragia.Haragi saindu hura jaten dut nik ere,Hura janik uste dut bizi betiere.3 – Gurutzefikaturik guretzat hil dena,Lorioski pizturik zerurat igana,Hura da Sakramendu huntan ezarria,Hura bera lurrean gure janaria.4 – Biziaren arbola guziz aipatua,Baratze dohatsuan Jaunak landatua,Aurkitzen da neretzat kominionea.Nik han dut edireiten ene bizitzea.5 – Izraelek jan zuen desertuan mana,Gustu gozo guziak barnean zauzkana…Jesusen gorputza da nere janaria,Desertu huntan ene kontsolagarria.6 – Jainkoaren mendirat igan zen Eliaz,Sainduki bortizturik jan zuen ogiaz…Jaten dut aldareko ogi sakratua,Hartaz nik ardietsi uste dut zerua.7 – Urerat du lehia orkatz nekatuak,Ihiztariez eta beroz penatuak…Hala dut desiratzen zeruko ogia.Jauna, sosega zazu ene gutizia.8 – Xoriek badituzte beren ohantzeak,Urzo tortoilek ere nun eman umeak…Nik zure aldaretan dut ihes-lekua,Nik han dut edireiten ene sosegua. -
C 02 – Nekez eta nigarrez
« Venez, vous tous qui peinez, je vous soulagerai. »1 – Nekez eta nigarrez ezinduak oro,Zatozte ba, zatozte.Ene baitan zaitezten azkar eta bero,Zatozte ba zatozte.Ogi huni baitarioIndar eta bozkario.2 – Ez ote dut zuentzat ixuri odola ?Zatozte ba, zatozte.Maiteari maitea doakon bezala,Zatozte ba, zatozte.Amodioz ez bainauke,Zuen baitan sartu arte.3 – Nere Jainko-bihotzak bazauzkate oraiGuziak bat guziak.Zauzte beti ni baitan egiazki anai,Guziak bat guziak,Oro zaizten zerurat hel,Ogi biziz nik haziak. -
C 03 – Izan zaite beti
Seigneur Jésus, règne sur nos coeursIzan zaite beti, Jesus maitea,Gure bihotzaren Jaun ta Jabea.1 – Ez da zerurako bertze biderik,Jesusen bihotza bezalakorik.2 – Bihotz hori dago beti zabalik,Bekatorosentzat hetsi gaberik.3 – Gure bihotz ahul, bihotz ttikiak,Oro handi bitza zure graziak.4 – Zer gauza ederra Jesus hartzea,Zurekin guk, Jesus, bat egitea. -
C 04 – Hor zaude Jesus
Tu es là, Seigneur, j’ai soif de toiHor zaude, Jesus, aldarean :Nahi zintuzket bihotzean.1 – Zeruetako Jaun handia,Eginik gure janaria,O amodio igeria,Gizonarentzat geiegia. (bis)2 – Gozo guzien iturriaHiltzeko gure egarria.O Jesus, ogi bozgarria,Zeru ta lurren iguzkia. (bis)3 – Ondo gabeko itsasoa,Zerutik jautsi zaren sua.O amodio hain osoa,Arimarentzat zein gozoa. (bis)4 – O zerukoen zoriona,Oraitik pizten gaitutzunaO lurrekoen atsegina,Gozoenetan gozoena. (bis) -
C 05 – Laudorio ohore 1
Louange au Seigneur ! Il s’est abaissé, Dieu l’a exalté !Laudorio, ohore Jesus maiteari !Laudorio, ohore orai eta beti.1 – Jainko zela Jesus,Etzagon urguluzLerro gorena hartuz.Horra mutil ezdeus,Orotaz gabetuz,Gizoner parekatuz.2 – Bere nahitaraJautsi da gutara,Gure gatik hila da.Hiltzetan ondarraKurutzeko huraGaixtaginen gisara.3 – Apal egin zenaDa berriz gorenaEzarria izana.Jainkoak emanaBaitio izenaOrotako lehena.4 – Jesusen goresleBelaunika beiteZeru, lur ala lurpe.Gora deit bezateJaun ta Salbatzaile,Jainko Aitari ospe ! -
C 06 -Dugun lauda
Louons le SeigneurDugun lauda, dugun laudaJesus Jainko Jauna.Dugun lauda, dugun laudaJesus Jainko Jauna.1 – Betiereko biziaEmaiten duzun Ogia,Hor zaitugu aldareanApezak jautsarazia.Noiz dukegu bihotzeanZure hartzeko loria ?2 – Hor da Golgotan bezalaJesusen Bihotz zabala.Hor da ere gure maitezIxuri duen Odola.Fedez eta karitatezGuziak bete gaitzala !3 – Zeruko Aitak har bezaAldarean den eskaintza !Ezti bedi ikusirikSeme Jaunaren gorputzaOnets dezan gain hartarikHemen garenen otoitza !4 – Jaunari zeru-lurretanOspe menderen mendetan !Gu bakotxain amodiozHil baitzaiku mundu huntan,Eta geroztik loriosBaitago Aitaren-baitan. -
C 07 – Laudorio ohore 2
Louange au Seigneur ! Unis à toi, que nous vivions de ToiLaudorio, ohore Jesus maiteari !Laudorio, ohore orai eta beti.1 – Jauna, zu jatean,Zutan gu bat izan :Zorionik maitena.Ai zer poza dudan,Elgar maitatzean,Gozatzera zu, Jauna.2 – Maite zaitut maite :Nahi nuke beteDena zutaz mundua.Nitan bizi zaite,Nihaur izan arteDena zutaratua.3 – Goazen elgarrekinBihotz barnez berdin,Denen jainkoratzeko.Dugun indar eginKristo izan dadinDiren guzien Jainko. -
C 08 – Zeru gorenetarik
Le Seigneur est parmi nous !Zeru-gorenetarik(Mirakuilu handia !)Aitaren eskuinetikHemen da jautsiaJesus, Jesus.1- Ahuspez nagozu, nere Jainkoa,Ogia iduri, hortxet baitzira.Zure zurea dut bihotz osoa,Gogoz ez baitauke Zuri begira.2- Ez dezaket ikus ez eta hunki,Halere hor dela sinesten dut nik :Jaunaren hitzari nago osoki,Ez baita hau bezein egia denik.3- Gurutzean etzen Jainkoa ezaun,Gaur Gizona ere gorderik duzu :Biak hor baitaude zeru-lurren Jaun,Lapur onarekin deika nagozu.4- Zaurier diotet Tomas-en hitza :«Nere Jauna eta nere Jainkoa !»Emadazu, otoi ! fede bat gaitza,Pitz dakitan zure amodioa. -
C 10 – Adora dezagun
Adora dezagun menderen mendetanJesus Jainko Jauna Sakramendu huntan.1 – Jesus amodioz bihotza gaindianZein miragari zen azken afarianGuretzat zelarik hiltzerat abianGerokotz ere zen gurekin nahian.2 – Apostolueri erraiten diote :«Ni gaur saldua naiz, bihar hilen naute.Aitaren ganako denbora zait bete :huna orai zenbat zaituztedan maite».3 – Ogia harturik mintzo da Jainkoa«Hau da ene Gorputz gurutzerakoa».Gero kanbiatuz orobat arnoa :«Hau da ene Odol ixuri gogoa.»4 – Ene Gorputz hau da zuen janariaEne Odol hau da zuen edaria.Hartan dut finkatzen Testament berriaZuekin neraukan bihotz-lokarria.5 – Sakrifizio ta Sakramendu SainduJesusek egoitza gurekin hemen du.Gu nahiz altxatu bera da apaldu,Oro nahi gaitu bere-gana bildu.6 – Ogi eta arno itxurez iduri,Itxuretan Jesus itzaltzen da guri ;Izatez hargatik ez arno ez ogi :Jesus ber-bera da Sakramendu hori.7 – Mixterio huni, o kristau maitea,Gorputzeko begiz kakarrik ez beha :Huntako begia da guziz fedea,Bihotz garbiak du bixta hoi hobea.8 – Jesusek gu baitan delarik egoiten,Oi zenbat grazia deraukun emaiten.Gu ere lorios hil-eta pitz gaitenBera da hazitzat gutarat eraiten.9 – Adoratzen zaitut, o Jesus maitea,Aldaretik zaude orai niri beha :Ezagutzen nauzu ni bekatorea,Urrikal zakizkit, o Salbatzailea ! -
C 12 – Ateari jo
Le Seigneur frappe à ma porteAi, ez dagola kanpoan holaGau hotzean jo,Bihotzean jo.Ez egon, Kristo,ateari jo :Sar zaite, zato !Gauden gaur mintzo.Sar zaite, zato !Sar gutan, Kristo !1 – Ateari jo, begira nago :Jesusek dio, kanpotik dio,Begira nago, ateari jo.2 – Ni deika entzun idek dezazun.Gaua zoin ilun, denak zoin ilun.Idek dezazun ni deika entzun.3 – Eginen dugu biek afari,Zu mintzo neri, ni mintzo zuri.Eginen dugu biek afari. -
C 13 – Bihotz eta gogoz bat
Les premiers chrétiens n’étaient qu’un seul coeurElgarrekin bizirat igan araz gaitzan,Kristo baitan denak bat gauden kantuz mezan.EdoKristok nahi bezenbat, gaiten barnez berri,Egin gaitzan berak bat, denen altxagarri.1 – Bihotz eta gogoz bat lehen fededunak,Ogiaren hausteko biltzen ziren denak.Bere mahainerat gaur deitzen gaitu Jaunak,Piztu gaitzan Ogiak eta Berri Onak.2 – Kristoz mintzo zabiltzan indar handirekin,Haren baitan gizonak nahiz anai egin.Fede beraz beterik goazen orai berdin,Jainko semen bakea zabalduz joan dadin.3 – Ontasunak bakotxak elgarrenak zauzkan :Heien artean ez zen nihor beharrean.Gure bidez laguntza Kristok eman dezan,Barneraino bedi sar gure bihotzetan. -
C 14 – Nahi duzue jakin
Quand te verrai-je, Seigneur !1 – Nahi duzue jakin nere gutizia :Jainko onarentzat da ene min guzia.Ene baitan nago pentsatzenNoiz ikusiko dudan ene Jainkoa :Ezin bertzela biziz, Haren minez noa.2 – Hura dut betikotzat ene bihotzean,Hartaz landa ez duket pausurik lurrean.Haren gana noa lasterrez,Harentzat dut osoki ene gogoa :Ezin bertzela biziz, Haren minez noa.3 – O mahain dohatsua, Jainko janari.Haren Odola bera dudala edariharentzat da izanen betiBihotzean dukedan amodioa :Ezin bertzela biziz, Haren minez noa.4 – Lurreko janariak, gaitza etortzean,Uzten dire guziak, gaitza ken artean.Zer nahi den gaitz, nik dukedan,Jesus dut erremedio guzizkoa :Ezin bertzela biziz, Haren minez noa. -
C 15 – Oi zer ogi
Coeur livré, comment répondre à ton amour ?1 – Oi zer ogi dut ikustenGure aldaretaraZeru gorenetik jaustenArimen bazkatzera.Bihotz kartsua, amultsuaEne janari zare bilakatzenOrdainez nola zaitut maitatzen.2 – Jaunaren amodioaHemen da seinalatzen.Oi hau da mixterioa,Gizona Jainkoztatzen.3 – Enekin bat egiteaDuzu bada bilatzen.Zer duzu, Jesus maiteaEne baitan aurkitzen ?4 – Hau da nere zoriona.Zenbat ontasun betan.Salbatzaile guziz ona,Nola zu ene baitan ?5 – Jaun ona, zure egoitzaZeronek zazu garbi ;Bertzela zure emaitzaOi, nola errezebi ? -
C 16 – Zer ogi
Pain de Dieu, lumière de nos vies, garde-nous dans l’unitéZer bihotz ona, zuk, oi Jauna.Den denen ogi gutan hola sar !Bat gauden eman beti zuk indar !1 – Zer ogi Jainkozkoa denGu maitez egin, Jauna.Gaitz-ilunbeak ditzan ken,Da bera denek jana.2 – Har ogi denek eta jan :Hau nere gorputza da.Har, edan arno basoan,Hau nere odola da.3 – Nik eman ogi bizi hauJan eta dabilanaZoin urus, ni baitan nau,Ni goiko zoriona.4 – Hau janez bizi dena dutHil eta nik piztuko.Goi argiz dirdir eta xutDa noizbait agertuko. -
C 17 – Mirakuilu guziz miragarria
Mystère de l’Homme-Dieu présent parmi nous !1 – Mirakuilu guziz miragarria :Jesus ona zerutik jautsia,Aldarean zeruetan bezala,Jainko Gizon, guretzat zaudena.Zutan, Jesus, dut ene esperantza.Ah ! Zuk bozten dautazu bihotza,Azkartua zure Gorputz sainduazEta zure Odol sakratuaz.2 – Sinesten dut eta sineste hortanIzanen naiz bizian, hiltzean.Adoratzen zaitut, O Jainko Jauna,Miresten dut zure ontasuna.3 – Hasi nahi naiz zuretzat bizitzen,Betikotzat nitzaitzu emaiten.Erre zazu beraz ene arimaAmodioz zuretzat, Jaun ona.4 – Oi zerua, zer ontasun handia.Jaungoikoa ene janaria.Ene Artzain eta ene hazkurri,Jesus ona, zein den miragarri. -
C 18 – Ogi guretzat emana
C’est toi, Seigneur, le Pain rompu livré pour nousOgi, guretzat emana, Jesus, baitzira zu,Zure gorputz ospetsuan denak bil gaitzazu.1 – Hil-bezperan, ogia har eta erran zuen :“Huna, ene gorputza da, denentzat emaiten.”2 – Hil-bezperan, arnoa har eta erran zuen :“Huna, ene odola da, denentzat ixurtzen.”3 – “Urririk dut nik emaiten, zatozte ni gana,Behartsuek janen dute,” Jaunaren errana.4 – “Ogi bizi naiz ni, dio, nitan sinets azu,Etorriko naizelarik, piztuko zira zu.”5 – “Zuen salbatzaile jin naiz, ez jujatzailea,Aita ganik heldu naizen bizi emailea.”6 – Ogi bera zatikatuz, eta fede bera,Gorputz bera dugun egin : Jaunaren biltzarra.7 – Huna Jaunaren egunak : has gaiten aldatzen,Huna Jaunaren egunak : has bihotz berritzen.8 – Aldarerat hurbiltzean, beha lagunari,Barkaturik, bakean da egiten bazkari.9 – Jesusekin sofriturik, eta hilik ere,Haren baitan gira bizi, harekin errege.10 – Jaunak nere bihotzari dio : “Joan zaite,Bozkario, libertate, bake hedatzaile.”11 – “Huna hauk egun berriak, hau bizien lurra,Onhar, ene hautetsiak, Jaunaren agurra. » -
C 19 – Azken gau orroitgarria
» La veille de sa Passion Jésus prit le pain … »Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna :Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna.1 – Azken gau hartan, zinuen, Jesus, hartu ogia :Erditik hausteak zuen itxuratzen hiltzea.“Nehork ez daut eni kentzen, zinion zuk, bizia,Neronek, bai, dut emaiten, salba ditzan guziak.”2 – Afari egin ondoan, eman zinen opariKurutze Golgotakoan Aita Jaungoikoari,Erranez : “Batasun huntan Odola da lokarri.Munduko lau hegaletan egin hau orroitgarri.”3 – Geroztik Jaunaren herri gabiltz haren manuko,Anaier guk ogi hori dugu eskuratuko.Hil bazen, hau dugu berri : piztua dela Kristo,Mezak du Jauna ageri : Gauden Haren lekuko.4 – Ereile moldean da jin Kreatzaile Jainkoa.Berak du hazi onekin utzi ere gaixtoa.Aihena txarra delarik, gure mahastikoa,Bilduko du Jaunak hortik uzta sekulakoa.5 – Jauna noiz etorriko den gaude beti aiduru,Hartuko ote gaituen Berekin zeruz zeru.Bere ogi, bai arnoen hazia hark bota du.Mahaina dut jastaturen, Harekin buruz buru. -
C 21 – Sinesten dut
Je crois, Seigneur : tu es le Pain de vieSinesten dut, Jesus Ogi bizia,Hor zarela gure maitez jautsia :Sinesten dut, sinesten dut.1 – Ni naiz, ni naiz biziaren ogia.Ni hartzen nauena ez da goseturen.Betiko bizia bere baitan baitauka,Piztuko da nitan azken egunean.2 – Huna ogi zuen maitez jautsia.Hau jaten duena beti biziko da.Nik eman ogia nere haragia da,Munduaren bizitzerako emana.3 – Nitan baita, hartan bainaiz ere ni,Nitaratzen dena nitaz biziko da.Hauxe da zerutik jautsia den ogia :Egon nitan, egon nadin zuen baitan. -
C 22 – Ogi zerukoa
Pain du ciel, mystère d’abaissement !Ogi zerukoa,gizonen ogia.Hor da hor Jainkoa,apalduz jautsia.Hau misterioa :Nausien NausiaGu ezdeusen janaria.1 – Besta saindu huniGaiten bozik junta :Denen sustagarri,Elgarrekin kanta.Gaiten bihotz berri,Jauna jautsi baitaDugun gorets eta maita.2 – Ogi Kristotua,Fede hazkurria,Jainkora munduaPiztuz goi-argia.Haiza bekatua,Denak bozkariaIzan denen iguzkia.3 – Ogi Kristotua,Bihotzen indarra,Zeruko zerua,Zorion bakarra,Bakera mundua,Jendeak bateraDenak beude zuri beira. -
C 23 – Ostia da
C’est le Seigneur, nourriture de nos âmes !Ostia da, Jainkoa daArimen hazkurria da,Jesus ona.1 – Sakramendurik handiena,Jesusek berak dionez,Jainko bat berekin duena,Gurekin bizi beharrez.2 – Jesusek hil-aintzin eginaAldarean da berritzen,Apezak hitzak erran-etaOgia Gorputz itzultzen.3 – Dugun bada izan lehiaOgi hortarik jateko,Jainko biziak eskainiaGaitz ororen sendatzeko.4 – Ogi saindu horren indarrezGarbi dagola gogoa :Ikusiren dut egun batezGorderik daukan Jainkoa. -
C 25 – Jainkoaren Bildots Amultsua
Agneau de Dieu, livré pour nos péchés, nous sommes à toi1 – Jainkoaren Bildots amultsuaGure bekatuek odolztua.Hemendik aintzina zureak gaitutzu,Otoi, har gaitzatzu, plazer baduzu. (bis)2 – Golgotan bezala hortxet zaude,Amodioz hila gure orde.3 – Odol xortaño bat ixuririk,Ken hoben guziak gu-baitarik.4 – Azkarki zaitugu, Jesus, maite :Gu-baitan betikotz finka zaite.5 – Jesus, gure maitez hil baitzare,Izan maitatua betiere. -
C 26 – Ohore amodio
Louons le Seigneur dans ce sacrement !Ohore amodioSakramendu Sainduan Jesus Jaunari !Ohore amodio, orai eta beti !1 – Jesus handia hor goibeldua,Fedeaz zaitut hortxet ikusten.Maitatzen zaitut eta gorestenAldare hortan, Jaun amultsua.2 – Zerutikako Ogi bizia,Gizon flakoen altxagarria,Senda nezazu, azkar nezazuUkan dezadan sarri loria.3 – Gurekin zaude, Jesus, lurrean,Bainan ondikotz molde gordean.Noiz zaitut bada nik ikusikoZaren bezala zeru gainean ? -
C 27 – Laudatua, maitatua
Adorons, acclamons le Seigneur…Laudatua, maitatua,Adoratua sakramendu huntanIzan bedi, Jesus betiOrai eta menderen mendetan.(2)1 – Jainko Jauna ostia saindu huntanEstalia gure fagoretan,Bihotz umil batez dugun adora,Egiazki maita hura bera.2 – Jesus, guri emaiteko bizia,Egin zare gure janaria.Haz gaitzazu denak zure dohainez,Eta lagun zeruko fagorez. -
C 28 – Etor Jauna
Viens, Seigneur ! Que mon coeur t’appartienne !Etor Jauna, otoi ! ez luza :Zutan dena dugun bihotza.1 – Jauna, nitan bizi zaite, nihau Jainkoz izan arte.Ixilean bizi gaiten, zu eta ni bat egiten.2 – Jesus Jauna bere aintzan agertuko zaikunean :Xutik gare altxatuko, dena argi, dena Jainko.3 – Gure azken egunean, har gu ere zure aintzan.Egun hartan, zu den dena gure baitan izan, Jauna. -
C 29 – Ager zaite, Jesus …
Viens, Seigneur Jésus, que tous voient ta gloire !Ager zaite, Jesus, denek duten ikusZure gain hartako ospea, zure bihotzaren betea.1 – Ixil ixila zabiltza lur huntan,denetan emanez biziazabalduz grazia,bai eta zure bihotza.2 – Ai ! Zer eskerrak guk zuri gain hartanZu baitan guziak ikusizBarnetik miretsizZoin gutan zinen zu ari.3 – Denek zer esker-kantuak ! zer poza zer aintza !Dirdiran ikusiz,Zabalik miretsizLur huntan erein fruituak.4 – Ai ! Zer bihotzen asea ! argian,Lorian, begiez ikusiz,betikotz miretsiz,Jesusen begitartea.5 – Tanpez jausten ikusiz Goiko mundua,Fededunak, denak, pitz :altxa burua.Kristo xutik miretsiz, altxa burua.6 – Behakoak betiko xuka ditela,Bihotz gogoz hartzekoargi zabala :Zorionez beteko argi zabala.7 – Zu zaituzte zeruandenek iguzki.Gure baitan Jaun izangaurtik osoki :Jainkoz gaiten han -
C 30 – Zu zira Jauna
Tu es, Seigneur, notre résurrection !Zu zira Jauna gure piztea,Alleluia, Alleluia.1 – Aintza zuri hil eta hobiratua. Amen.Aintza zuri hobitik piztu zirena. Amen.2 – Aintza zuri zerurat igan zirena. Amen.Aintza zuri ospean sartu zirena. Amen.3 – Aintza zuri betikotz bizi zirena. Amen.Aintza zuri berriz etorriko zira. Amen. -
C 32 – Zuri Jauna
Merci, Seigneur, pour tes bienfaitsZuri Jauna esker milaEsker mila, Alleluia !Zuri Jauna esker milaEsker mila, Alleluia !1 – Zuk emanik dut bizia.Bizi huntako argia. Alleluia !2 – Zuk emanik dut fedea,Bihotz barneko bakea, Alleluia !3 – Zuk emanik dut ogia,Ogi zerutik jautsia, alleluia !4 – Zu ganik dut maitasuna,Zure bihotzak emana, Alleluia !5 – Zu ganik dut zorionaNitan baitzaude, zu Jauna, Alleluia ! -
C 35 – Lauda zagun
Adorons le Tout-Puissant sous l’apparence du pain1 – Lauda zagun misterio handia,Jainko Jauna ostian estalia.Zuek, aingeruek, zeruko gortea,Adora zazue gure Erregea, gure Erregea.2 – Jainko Gizon gure Salbatzailea,Mundu, zeru, guzien Egilea,Jauts zaite zerutik gure laguntzerat,Gure amultsuki benedikatzerat, benedikatzerat.
