C’est toi, Seigneur, le Pain rompu livré pour nous
Ogi, guretzat emana, Jesus, baitzira zu,
Zure gorputz ospetsuan denak bil gaitzazu.
1 – Hil-bezperan, ogia har eta erran zuen :
“Huna, ene gorputza da, denentzat emaiten.”
2 – Hil-bezperan, arnoa har eta erran zuen :
“Huna, ene odola da, denentzat ixurtzen.”
3 – “Urririk dut nik emaiten, zatozte ni gana,
Behartsuek janen dute,” Jaunaren errana.
4 – “Ogi bizi naiz ni, dio, nitan sinets azu,
Etorriko naizelarik, piztuko zira zu.”
5 – “Zuen salbatzaile jin naiz, ez jujatzailea,
Aita ganik heldu naizen bizi emailea.”
6 – Ogi bera zatikatuz, eta fede bera,
Gorputz bera dugun egin : Jaunaren biltzarra.
7 – Huna Jaunaren egunak : has gaiten aldatzen,
Huna Jaunaren egunak : has bihotz berritzen.
8 – Aldarerat hurbiltzean, beha lagunari,
Barkaturik, bakean da egiten bazkari.
9 – Jesusekin sofriturik, eta hilik ere,
Haren baitan gira bizi, harekin errege.
10 – Jaunak nere bihotzari dio : “Joan zaite,
Bozkario, libertate, bake hedatzaile.”
11 – “Huna hauk egun berriak, hau bizien lurra,
Onhar, ene hautetsiak, Jaunaren agurra. »
