C 02 – Nekez eta nigarrez

« Venez, vous tous qui peinez, je vous soulagerai. »
 
1 – Nekez eta nigarrez ezinduak oro,
Zatozte ba, zatozte.
Ene baitan zaitezten azkar eta bero,
Zatozte ba zatozte.
Ogi huni baitario
Indar eta bozkario.
 
2 – Ez ote dut zuentzat ixuri odola ?
Zatozte ba, zatozte.
Maiteari maitea doakon bezala,
Zatozte ba, zatozte.
Amodioz ez bainauke,
Zuen baitan sartu arte.
 
3 – Nere Jainko-bihotzak bazauzkate orai
Guziak bat guziak.
Zauzte beti ni baitan egiazki anai,
Guziak bat guziak,
Oro zaizten zerurat hel,
Ogi biziz nik haziak.