V = Maria Birjina – Vierge Marie

  • V 01 – Agur Aingeruen

                    Salut, Reine des Anges…
     
    1 – Agur Aingeruen
    eta zeru lurren
    Erregina puxanta.
    Ederra zare, Maria,
    Histen duzu iguzkia,
    Zein zaren distiranta !
     
    2 – Graziaren Ama,
    Ama guziz ona,
    Urrikalmendutsua.
    Zure miserikordia
    Zein den espantagarria,
    Oi zer ihes lekua !
     
    3 – Beti on, amultsu,
    Kausitzen zare zu
    Bekatorearentzat.
    Ez da hain gozo eztia
    Nola baitzare, Maria,
    Enegostuarentzat.
     
    4 – Penatuak diren
    Haur dohakabeen
    Kontsolazionea !
    Zu zare zu, oi Maria,
    Bekatoreen bizia,
    Loriako atea.
     
    5 – Zutaz maitatuak
    Eta lagunduak
    Ez ohi dire galtzen ;
    Zutan ene esperantza
    Deskantsaturik bihotza,
    Betikotz dut emaiten.
  • V 02 – Lurdeko lorea

    Notre-Dame de Lourdes, nous sommes à vous !
     
    Lurdeko Lorea, Ama paregabea,
    Betikotz da zurea, Eskualdun jendea.
     
    1 – Oro dira hemen zuri beha jartzen,
    Arimak goratzen, eriak sendatzen.
     
    2 – Oi zu erregina handi puxantena,
    Beha gure ama, ametan maitena.
     
    3 – Haur bat duzu hartu, hari zu agertu.
    Horrat oro deitu, Lurra zeruztatu.
     
    4 – Zer da argi hori harpean ageri ?
    Irriz Ama ari bere haurñoari !
     
    5 – Oi zure distira ! Haurraren begira.
    Heldu den dirdira ! Izarrak nun dira ?
     
    6 – Nun da iguzkia ? Zu zira, Maria,
    Zu, garbi garbia, notarik gabia !
     
    5 – Nundik jina zinen du gero jakinen.
       Nola zinen deitzen, zuhaurk salaturen.
     
  • V 03 – Jainkoaren Ama

    Mère de Dieu, nous voulons t’aimer toujours
     
    Jainkoaren Ama, Ama guziz ona,
    Zaitzagun maita, beti, beti. ( bis )
     
    1 – Gure goresmenak onets ditzazu
    Gaitz guzietarik, beira gaitzazu :
    Jesusek beti zu entzuten baitzaitu
    Beti, beti.
     
    2 – Zoin garbi zaren errepikatzen,
    Lur guzia nehoiz ez da baratzen.
    Gu ganik eskerrak ditutzu segurak,
    Beti, beti.
     
    3 – Guk gure Amatzat, hartzen zaitugu,
    Zu maitatuz bizi nahi baitugu.
    Azken hatseraino, kantatuko dugu,
    Beti, beti.
     
    4 – Hemengo hersturak ikusten tutzu,
    Guzien beharrak badakizkitzu.
    Beraz zure haurrak hemen beira-zkitzu,
    Beti, beti.
     
    5 – Beti berdin ahul gaizki gabiltza,
    Hoin maiz erdiratuz zure bihotza…
    Gutaz izan zazu, oi urrikalmendu,
        Beti, beti.
     
  • V 04 – Aingeru batek Mariari

    L’ange du Seigneur annonça à Marie
     
    1- Aingeru batek Mariari
    Dio graziaz betea
    Jaungoikoaren semeari
    Emanen diozu sortzea.
     
    2 – Jainkoaren nahi saindua
    Ni-baitan dadin egina
    Izan nadien amatua
    Bainan geldituz Birjina.
     
    3 – Orduan Berbo Dibinoa
    Gorputz batez da beztitzen
    Oi, ontasun egiazkoa :
    Jauna gurekin egoiten.
     
    4 – Otoitz zazu zure Semea
    Gure Ama amultsua
    Izan dezagun fagorea
    Ardiesteko zerua.
     
    Errepika 1
     Jarraikiz Arkanjeluari
    Zerutik etorriari
    Agur denek Ama onari
    Beti Birjina denari
     
    Errepika 2
    Goiz arrats eta eguerditan,
    Ama laudatzen zaitugu,
    Aingeruaren hitzak berak
    Errepikatzen ditugu
     
    Errepika 3
    Agur Maria, dena grazia
    Miresgarria, zoin ederra
    Gure bihotza hobenetarik
    Garbi garbia, zuk begira
     
    Errepika 4
    Ohore Mariari,
    Gure Ama onari.
     
    Errepika 5
    Ohora dezagun
    Ohora dezagun
    Kanta dezagun Maria
    Kanta dezagun Maria…
  • V 08 – Agur Jesusen Ama

    Mère du Christ, refuge des pécheurs
     
    Agur Jesusen Ama, Birjina Maria,
    Agur, itsaso izar distiratzailea !
    Agur denen iguzki boz argiz betea,
    Agur, bekatorosen leihor pizgarria. (bis)
     
    2 – Agur gizonen Ama eta Erregina !
    Agur gozo amultsu, hoberik ezina !
    Zu ganik urruntzea gauza da samina.
    Agur bihotz barneko nere atsegina !  (bis)
     
    3 – Agur gure boz eta atsegin eztia !
    Atsegabe ordutan gozagai eztia !
    Agur, Birjina eder hain zoragarria !
    Har zazu bihotza, ta orizu bizia. (bis)
     
     
  • V 10 – Ama maite Maria

    Mère très aimée, montre-nous ton Fils
     
    Ama maite Maria, egiguzu lagun
    Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)
     
     
    1 – Aingeruzko lilia estimagarria
    Usain gozozko lore zerutik jautsia
    Gorde gaitzazu, Ama guziz maitatua
    Ez dezagun zikindu bertute garbia
     
    2 – Zure garbitasuna gizonek balute,
    Birtutetan maitena gora lezakete.
    Otoi, Ama maitea, lagunt zakizkigu,
    Zure ganik laguntza, ai, etor bekigu !
     
    3 – Egizu Ama ona, azken orenean
    Oren lotsagarria hurbiltzen denean
    Izan dezagun orok Jesus bihotzean
    Zurekin har gaitzazu zeruko lorian.
     
    4 – Hel egiten dautzugu mundu ilun huntan,
    Otoi, lagunt gaitzazu behar orduetan !
    Gure azken orena hurbiltzen denean,
    Har gaitzazu, Maria, besoen artean.
     
     
  • V 11 – Ama maite Maria

    Mère, très aimée, montre-nous ton Fils
     
     
    Ama maite Maria, egiguzu lagun
    Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)
     
    1 – Jaun onaren nahia egiten dakizu
    Guk haren zerbitzuan ez dugu aski su
    Jakiteko beldurrez gure nahiz itsu
    Haur galduen gauean zuk argi egizu
     
    2 – Gaur guri mixterio zaiku iduritzen
    Nork gaituen mezara igandetan biltzen
    Betidanik gizoner Jauna gorderik zen
    Lagun gaitzazu, Ama, Jesusen aurkitzen
     
    3 – Zu ere egon zira Jesusez kezketan
    Gal ondoan bilatuz herriko bidetan
    Durduzatzen bagira fedezko gauzetan
    Guk Kristoz griña bera dezagula ukan.
     
    4 – Etzen kurutzearen ondoan zu baizik
    Bi emazte, Joani ta beste nehor kasik
    Denen Ama zinela entzun baitzen hortik
    Anai maitasunean gaitzazula atxik.
     
    5 – “ Ama hori dohatsu “ zion norbait batek
    “ Are dohatsuago, hitzeman  Jesusek,
    Jainkoaren nahia egiten duten hek ! “
    Eskola gaitzazula hortako zuhaurek.
     
    6 – Salbatore ondoan baduzu botere
    Maria apostolu denen argitzaile
    Gaur  Jaunaren  zeruan gorena baitzare
    Beti gorago bida gaitzazu gu ere.
  • V 12 – Zeru lurren Erregina

    Reine du ciel, réjouis-toi !
     
    Zeru-lurren Erregina, Alleluia, alleluia !
    Piztu zaiku Jesus Jauna, alleluia !
     
    1 – Zure ganik sortu dena, alleluia !
    Hil hobitik xutitu da, alleluia !
     
    2 – Otoitz-azu Seme Jauna : alleluia !
    Gutan dadin bizi barna, alleluia !
     
    3 – Oi Maria, bozkaria : alleluia !
    Zinez baita piztu Jauna, alleluia !
     
  • V 13 – Elizaren Ama

    Mère de l’Église, guide tes enfants
     
    Elizaren Ama,
    Erakuts zure haurrer girixtino lana.
     
    1 – Zuk galdatuak emaiten ditu Jesusek :
    Nola ez egin zuri dei gure bihotzek.
     
    2 – Zutaz zioten : « Holako ama dohatsu «
    Fede kartsuaz gure modela zira zu.
     
    3 – Orroitzen gira burraso, lagun, etxekoz :
    Heien geriza egon zaitela betikoz.
     
    4 – Zonbaitek saila heldua dute burura :
    Hil maiteak zuk gida ditzazu zerura.
     
     
    BOZKARIOZKO MIXTERIOAK :
     
    1 – Jaunak igorri zion bere aingerua :
    Mariak, baietz, eskaini bere burua.
     
    2 – Elizabeti doa Maria bisitaz :
    Bertzez orroitzen harekin dezagun ikas.
     
    3 – Ama baten haur sortu da Jainko-Semea
    Zeruak dezan argi gure ilunbea.
     
    4 – Jesus tenploan eskaini baitzuen Amak,
    Berdin lehia gaiten Elizaren ganat.
     
    5 – Galdu-ta Jesus bilatu zuten bezala;
    Mahain Sainduan bakotxak kausi dezala.
     
     
    DOLOREZKO MIXTERIOAK :
     
    1 – Odol-izerdi, agoniako ikara :
    Nik bekatuaz Jesus ekarri hortara.
     
    2 – lkusiz Jesus azote-larruz zafratzen,
    Ez naike ibil atsegin tzarren gozatzen.
     
    3 – Korona behar eta hura elorrizko :
    Umil dena da, Jesus, zure iduriko.
     
    4 – Kurutzea du Jesusek, berak ereman :
    Gurea jasan dezagun guk harekilan.
     
    5 – Guretzat hil da : ez daike maita geiago.
    Nor izanen dut Jesus baino maiteago ?
     
    2 – Utzirik lurra, Jesus igan da zerura :
    Guhaurek ez gai harat heltzeko mentura.
     
    3 – lzpiritua igorri dauku zerutik
    Eliza ibil dadien Haren asmutik.
     
    4 – Maria izan da zerurat eremana :
    Egun batez gu bit gaitzala bere gana.
     
    5 – Ohore Zuri, zeru-lurren Erregina :
    Zure eskutik daike gure atsegina.
     
  • V 13 – Elizaren Ama (segida)

    Mère de l’Église, guide tes enfants
     
    Elizaren Ama,
    Erakuts zure haurrer girixtino lana.
     
    LORIAZKO MIXTERIOAK :
     
    1 – Jesus piztua : Bazko goizeko berria :
    Fede biziak hortan du bere argia.
     
    2 – Utzirik lurra, Jesus igan da zerura :
    Guhaurek ez gai harat heltzeko mentura.
     
    3 – lzpiritua igorri dauku zerutik
    Eliza ibil dadien Haren asmutik.
     
    4 – Maria izan da zerurat eremana :
    Egun batez gu bit gaitzala bere gana.
     
    5 – Ohore Zuri, zeru-lurren Erregina :
    Zure eskutik daike gure atsegina.
     
     
  • V 16 – Jesus Jauna hil eta piztu da

    Réjouis-toi, Reine des cieux, le Christ est ressuscité
     
    Jesus Jauna hil eta piztu da :
    Bozkaria, oi Maria.
    Alleluia, Alleluia.
     
    Kanta lurrez lur goraki :
    Hilen artetik da jeiki :
    Alleluia, Alleluia.
     
    Hil aintzin erran bezala hor da : Alleluia
    Hil aintzin erran bezala hor da : Alleluia, Alleluia
     
    Otoitz egizu, Ama, Semeari (bis) Alleluia, Alleluia.
     
  • V 17 – Zuk bidean, Ama

    Mère, éclaire notre route !
     
    Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,
    Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.
     
    1 – Jainkoaren izar xuri, ilunbetan dirdir ari
    Jainkoaren izar xuri, argi eman, Ama, guri.
     
    2 – Aingeruen xoragarri, Kristorekin zira jarri,
    Aingeruen xoragarri denak egin barnez berri.
     
    3 – Elizaren Ama saindu, zuk bezenbat bihotz nork du ?
    Elizaren Ama saindu, bil denak bat munduz mundu.
     
    4 – Fededunen Zaintzalea, zurekilan zer bakea
    Fededunen Zaintzalea, hersturetan guri beha.
     
    5 – Ezinduen Esperantza, eman fede, minak haiza.
    Ezinduen Esperantza, gure alde, Ama, mintza.
     
  • V 19 – Agur, izar eder

    Vierge toute belle, Porte du ciel
     
    1 – Agur, izar eder, Birjina maitea,
    Agur Ama gozo, zeruko atea. (bis)
     
    2 – Zuri aingeruak berri on emanik,
    Etorri zitzaikun bakea zerutik. (bis)
     
    3 – Otoi, hauts estekak, hel gaiten argira,
    Onera gaitzazu, gaizkitik begira. (bis)
     
    4 – Izan gure Ama, gure deiak entzun
    Zure Semeraino hel-araz ditzazun. (bis)
     
    5 – Agur Ama ona, amodiozkoa !
    Zeruko Erregin eta lurrekoa ! (bis)
     
    6 – Agur graziazko gure esperantza !
    Azken orenean guzien laguntza ! (bis)
     
     
  • V 20 – Ama bisitari

    Marie rendit visite à Élisabeth…
     
     
    1 – Haur bat zinuela Jaun onak emana,
         Joan zinen, Maria, zu mendian barna,
         Elixabet Judan han zenaren gana.
     
    2 – Nork nondik zorion hau igortzen digu ?
         Bai, Maria, uros, zuk sinetsi duzu,
         Jainkoa hortakotz sort dezakeguzu.
     
    3 – Jo zuen Mariak, su batek harturik,
         Kar haundi batean zer zen gertaturik,
         Jaunaren berriak hel ziten orori.
     
    4 – Ez zira lurrean den ama bakarra,
         Lur hunek ordean du zeru beharra.
         Guk Ama, zu ukan hoin zerutiarra.
     
    5 – So egizu, Ama, gal litazken haurrer.
         Zer den maitasuna gu guzier ager,
         Urrundu zaiona bil Aitari laster.
     
    6 – Lan eta penetan min duen amari,
         Sail hormakorretan hotz duen haurrari,
         Grazia denetan pitz, oi Ama Mari !
     
    7 – Nun den hoberena bait duzu zuk jakin,
         Gaur, Ama onena, has kantuz gurekin
         Esker beroenak bat ditzagun egin.
     
    8 – Zaint, Ama Saindua, gaur lanjerean den
         Fedearen sua hil, gal ez dadien.
         Benedikatua hark gaitu egiten.
     
  • V 22 – Argi zabaleko Ama

    Vierge de lumière
     
    Argi gabetuen Ama,
    Jesus hil da, Jesus piztu !
    Zure poza gaur nork asma :
    Pizten eta pozten gaitu.
    Ilunberi nausi goazi,
    Kristo baita gutan bizi.
    Harek dena baderama argiraino,
    Zutaraino, Argi zabaleko Ama !
     
    Jesus baitzen Golgotan hila,
    Ai, zuk Ama, zinuen mina …
    Horra, Pazkoz, bizirik dela : Zer argia ! Zer zoriona !
     
  • V 23 – Agur itsas izar

    Étoile de la mer, mère de Dieu !
     
    1 – Agur itsas izar hain gozoz betea !
    Jainkoaren Ama, zeruko atea ! (bis)
     
    2 – Izan gure Ama, gure deiak entzun,
    Izan gaiten xume edo haur hobendun ! (bis)
     
    3 – Birjina Maria, hoin eder, hoin ezti,
    Begira gaitzazu, garbi gauden beti. (bis)
     
    4 – Zeruraino xuxen goazen ba, zu lagun,
    Jesus betiere goraipa dezagun. (bis)
     
    5 – Gora Jainko Aita ! Kristori ohore !
    Izpirituari ospe betiere ! (bis)
     
  • V 24 – Agur Maria

    Je vous salue, Marie…
     
    Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin,
    benedikatua zare emazte guzien artean,
    eta benedikatua da  zure sabeleko fruitua Jesus.
    Maria saindua,Jainkoaren Ama,
    egizu otoitz gu bekatorosentzat
    orai eta gure heriotzeko orenean. AMEN.
     
  • V 24 – Agur Maria / Maria, Jainkoak zaitu

    Agur, agur, agur Maria !
     
    1 – Maria, Jainkoak zaitu betidanik hautatu
    Eta Jesus duzu sortu. Oi, zu graziaz betea !
     
    2 – Semea guri emanez, maitasunaren Ama
    Egin duzu, Jaunak errana. Oi, zu graziaz betea !
     
    3 – Gure berri baitakizu, ikus gure beharrak
    Pozez bete gure bihotzak. Oi, zu graziaz betea !
     
    4 – Guk Jauna uzten badugu, bihotzaren gogorrez
    Zaude zu hor, Ama otoitzez. Oi, zu graziaz betea !
     
    5 – Haur batek amarendako ditu bere nigarrak
    Badazkitzu gure beharrak. Oi, zu graziaz betea !
     
    6 – Noiz duzu gutan piztuko, Graziaren irria ?
    Zure daude haurrak, Maria. Oi, zu graziaz betea !
     
    7 – Zeruan hartua zaitu, Jaun Onak bere gana
    Gutaz ere orroit zu, Ama. Oi, zu graziaz betea !
     
  • V 25 – Ama eztia

    Mère, je me donne à toi
     
    Ama eztia, otoi, har nezazu,
    Naizen guzia emaiten nitzaizu.
     
    1 – Oi, andrea, hau da zure semea
    Du Jesusek zu deituz errana.
    Zuk, geroztik, zain ta begiralea
    Bil gaitzazu, Jesu Kristo gana.
     
    2 – Deus ez nahiz, deus deusik zure gatik
    Jin zare jin Jaunaren neskato.
    Ez dukegu, ez zurekin dudarik
    Jaun onaren nahi osorako.
     
    3 – Nun, nola den har ditaken bidea
    Bagaude gu, beldurti, noiz ikus.
    Hel, oi Ama, hel graziaz betea,
    Gaur erakuts mundu huni Jesus !
     
    4 – Bai, Maria, gu denez amaturik
    Hau grazia daukuzu utziko:
    Sort dezagun, kar berak sustaturik
    Guk halaber mundu huntan Kristo.
     
     
  • V 26 – Amodio, ohore

    Louange à la Vierge immaculée
     
    1 – Amodio, ohore Ama Birjinari,
         Maria nota gabe kontzebituari.
    2 – Bekatu gabekorik Adamen arrazan
         Ez zu bezalakorik ez da nehoiz izan.
    3 – Maria zu hain garbi, hain saindu sortua,
         Zuk duzu sugeari lehertu burua.
    4 – Jaunak zu betidanik zintuen beiratzen ;
         Zure Seme zu-ganik sortzekoa baitzen.
    5 – Jainkoaren eskutik ez da ateratu
         Obrarik hain ederrik nola baitzare zu.
    6 – O Birjina Maria, zer konpara zuri ?
         Elur egin berria ez zait aski xuri.
    7 – Zure baitan, Maria, bertutea dago
         Mendiko iturria baino garbiago.
    8 – Zutan gauza haundiak Jaunak egin ditu,
         Eta haren graziak zaizkitzu gainditu.
    9 – Emazte paregabe, Jainkoak egina,
         Amatuz geroz zare gelditu Birjina.
    10 – Oi zu , Birjina saindu, Jainkoaren Ama,
           Amatzat guri zaitu Semeak emana.
    11 – O zein puxanta zaren Birjina Maria !
           Zeruko loriaren erdian jarria !
    12 – Zure haurren otoitza, otoi, entzun zazu !
           Ama, zure laguntza, zerutik iguzu !
    13 – Gure Ama maitea, zuk, otoi, zerutik
           Euskaldunen fedea idukazu xutik.
  • V 27 – Birjina Maria, Ama maitea

    Vierge Marie, pleine de grâce
     
    1 – Birjina Maria, Ama maitea !
    Jaunaren graziaz zare betea !
    Zeru guziaren edergailua !
    Bildots eztiaren Ama saindua !
    Zure haurrez urrikal zaite !
     
    2 – Zeru beltzenean izar garbia !
    Lanoen erdian argizaria !
    Itsaso gaixtotik libra gaitzazu !
    Mariñela oihuz zuri dagozu !
    Zure haurrez urrikal zaite !
     
    3 – Elur hutsa bezain xuri zarena !
    Nota gabekoa, ur garbiena !
    Dabid erregeren haur sainduena !
    Josep garbiaren espos izana !
    Zure haurrez urrikal zaite !
     
    4 – Zeruko atea egin zarena !
    Guri erregintzat Jaunak emana !
    Bekatorosentzat otoitz egizu !
    Oro besoetan tinka gaitzazu !
    Zure haurrez urrikal zaite !
     
    5 – Gure hersturetan lagunt gaitzazu !
    Euskaldunak oro zure gaituzu !
    Lurdeko Birjina, urrikalmendu !
    Zu nahi zaitugu orok maitatu.
    Zure haurrez urrikal zaite !
     
  • V 28 – Bozik kantatzen dugu

    Tu es immaculée, Ô Marie
     
    Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
    Tona gabe zirela, Birjina Maria.
     
    1 – Salutatzen zutugu graziaz betia,
    Betidanik zirena tonarik gabia.
     
    2 – Elurra xuri bezain zu xahu, Maria,
    Xahutarzunaz zira birjinen lilia.
     
    3  -Loriosa zirade botere handitan,
    Erregina jarririk zelu gorenetan.
     
    4 – Zure haurrak girela, ez ahantz, Maria…
    Ama, zu otoi beti zakizku balia.
     
  • V 29 – Ikusiren zaitut

    J’irai te voir un jour
     
    Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2)
     
    1 – Ikusiren zaitut, Andre dena Maria,
    Jesusen aldean, zeruan jarria.
     
    2 – Ikusiren zaitut, amultsuki onesten,
    Agur bat lurretik zaitzunean heltzen.
     
    3 – Ikusiren zaitut fededunen artean
    Bihotzak beiratzen garbitasunean.
     
    4 – Ikusiren zaitut, zeruan, Ama ona,
    Ikusiren zaitut, oi zer zoriona !
     
  • V 30 – Izar distiranta

    Marie, Étoile brillante, nous te saluons
     
    Izar distiranta,
    Jaunaren lilia
    Dugun orok kanta :
    Agur, Maria !
     
    1 – Zu zinen hastetik
    Berex ezarria,
    Lehen bekatutik
    Garbi garbia.
     
    2 – Sainduen artean
    Denetan gorena,
    Jaunaren gortean
    Zare lehena.
     
    3 – Zu zare Jesusen
    Ama dohatsua,
    Zu bekatorosen
    Ihes-lekua.
     
    4 – Zu zare Sainduen
    Zeruko gozoa,
    Eta aingeruen
    Bozkarioa…
     
    5 – Oren lazgarria
    Heltzen zaikunean,
    Zaude, o Maria,
    Gure aldean.
  • V 31 – Izar eder

    Tu es au ciel la plus belle des étoiles, ô Marie
     
    Izar eder eder, zoragarria.
    Zeruetan, zeruetan zira Maria !
    Izar eder zoragarria zira Maria, zira Maria !
     
    1 – Zoin da izarra,
    Zoin hain ederra,
    Nola den Ama,
    nola den zure sortzea,
    Guziz ederra
    Zira, Maria,
    Sortzetik zira
    Garbi garbia.
     
    2 – Ez da izarrik
    Ez iguzkirik
    Zu bezein argi,
    Zu bezein zeruz beterik.
    Gu lur huntarik
    Gaude zuri so
    Lilluraturik :
    Hain zira goxo !
     
    3 – Zoratzen gira
    Zuri begira
    Ikusiz hantxet
    ikusiz zure dirdira.
    Mundu guzira
    Ixur gozoa :
    Ama, zu zira
    Bozkarioa.
     
    4 – Zeruan soinu,
    Lurrean kantu,
    Haste hastetik
    munduak goresten zaitu,
    Zuganik sortu
    Jesus Jainkoak
    Piztu baititu
    Gizon gaixoak.
     
    5 – Orok zaituzte
    Bihotzez maite :
    Begirazkitzu
    begira ta garbiz bete.
    Oi egon zaite
    Beti aldean
    Gu sartu arte
    Zorionean.
     
  • V 32 – Kanta zagun guziek

    Chantons la Vierge Marie
     
    1 – Kanta zagun guziek ahalik gorena
    Lauda zagun Maria Andre handiena.
    Jakin zuen zerutik zer zen gertaturen :
    Birjina gelditurik zela amaturen.
     
    2 – Gure sabalmenduaz errazu, Maria,
    Nork ekarri zarotzun zerutik berria ?
    Gabriel aingeruak, etxean sarturik,
    Jainkoari zeruan gu urrikaldurik;
     
    3 – Aita Eternalak zer zuen gaztiatu ?
    Gabriel aingerua nola zen mintzatu ?
    Salutatzen zaitugu, Birjina Maria,
    Grazia da zurekin eta Jaun handia.
     
    4 – Zein lekutan zinauden hitz hauk aditzean,
    Gabriel aingeruak,  agur erraiten ?
    Galilean nindagon, herri ederrean,
    Ene gelan bakarrik ari otoitzean.
     
    5 – Gabriel aingeruak, zu salutaturik,
    Eman izan zarotzun deus bertze berririk ?
    Kontzebituko duzu, zioen, sainduki :
    Seme izanen duzu Jainko bat segurki.
     
    6 – Maria, ote zinen zure baitan laztu
    Hitz horiez zenean Gabriel mintzatu ?
    Bai. Ez bainuen nahi sekulan ezkondu,
    Ez eta Birjinaren ohorea galdu.
     
    7 – Aingeruak zer erran zarotzun, Maria,
    Ikusirik zinela hala nahasia ?
    Izpiritu Saindua da seinalatuko :
    Mirakuilu hori du berak obratuko.
     
    8 – Maria, aingerua zinuen sinetsi ?
    Eta nola zinion hari ihardetsi ?
    Zeruetako Jauna dela adoratu,
    Haren nahi saindua osoki konplitu.
     
  • V 33 – O Maria, apal, otoi

    Ô Marie, penche vers nous ton visage
     
    O Maria, o Maria !
    Apal, otoi, ene gana
    Zure begitarte ona !
     
    1 – Ene ama, zu zarena,
    Zeruko izar garbia,
    Goizeko alba eztia,
    Gauazko gidaria !
    O Maria, o Maria,
    Bekatorosen argia,
    Eta sokorria !
     
    2 – Ene Ama, zu zarena,
    Zure baitan da guzia
    Graziaren iturria,
    Eba salbagarria !
    O Maria, o Maria,
    Zor dautzut ene bizia,
    Zure naiz guzia !
  • V 34 – Sokorriko gainetik

    Vierge de Sokorri, veille sur nous !
     
    Sokorriko gainetik, begira, oi Ama
    Itsas mendi hauk eta Euskaldun arima.
     
    1 – Zeru lurren artean Sokorrin baitzaude,
    Egiozu Jaunari otoitz gure alde,
    Ausarki dugun beti bake eta fede.
     
    2 – Zuri daude Urruña, Hendaia, Azkaine,
    Biriatu, Ziburu, Pausu, Donibane.
    Euskal Herriaren zain egon beraz erne !
     
    3 – Peko etxe horiek zureak baitire,
    Izan denetan ama, denetan andere,
    Aiten sua beiratuz denen gatik ere.
     
    4 – Emozute barnean gure gazteri su.
    Sokorri-pean beude lanean dohatsu,
    Arrozkerien gatik garbi eta kartsu.
     
    5 – Oi Ama, entzun, otoi, guzien otoitzak ;
    Urrunt zatzu galerna eta gerla beltzak ;
    Urrunt eritasunak eta zorigaitzak.
     
    6 – Entzun ere zerutik gure hilen deiak,
    Han Amaren ondoko zorion nasaiak
    Batera gaitzan oro Euskaldun anaiak.
     
  • V 35 – Euskaldun fededunak

    Vénérons notre Mère
     
    Euskaldun fededunak, zahar eta gazte,
    Amaren laudatzerat lehia zaitezte.
     
    1 – Goazen airoski denak Axulai aldera :
    Hara mendi gainean Amaren kapera.
    Guretzat otoizean maiz han dago bera,
    Goazen, goazen harekin otoitz egitera.
     
    2 – Eder da Mariaren zeruan sartzea,
    Xoragarri lurrean haren agertzea !
    Lurden hautatu zuen tronutzat harpea,
    Ainhoarren artean aldiz, arantzea.
     
    3 – Axulai bizkarrean dohatsu larraina
    Mariak bere oinez hunkitu duena !
    Han jalgi zen bet betan urik garbiena,
    Beilariari gaitza ken diezokena.
     
    4 – Mendiari lotzean, beilari arrotza,
    Jesus hilaz orroituz has-azu otoitza !
    Edanez mendi-petik heldu den ur hotza,
    Graziak sustaturen derautzu bihotza.
     
    5 – Arantzeko Birjina, ez da zure haurrik
    bere salbamenduaz etsi dezakenik.
    Ikusi behar duen jujearen gatik,
    Zu berme, deskantsuan dohala mundutik.
     
     
  • V 36 – Salve Regina

    Salut, Mère de miséricorde
     
    Agur Maria, Ama guziz eztia, Gure bizia, gozo eta argia !
    Entzun oihuka lurtiar dohakabeak ; Entzun hatsgoraka,
    auhenez eta minez, nigar zelai huntakoak.
    Ea, otoi, gure beiralea, zure begi hoin urrikariz beteak, beude guri beha.
    Eta Jesus, xoragarri, zure Seme hura, guri lur huntarik lekora erakuts.
    Oi, zu, oi Ama ! Oi zoin zaren eztia ! Oi, zoin goxo, zoin garbia ! Agur Maria !
     
  • V 45 – Birjina Maria

    Pleine de grâce, purifie-nous
     
    Agur Maria, dena grazia,
    Miragarria zoin ederra,
    Gure bihotzak hobenetarik
    Garbi garbia zuk begira.
     
    1 – Birjina Maria Saindua,
    Jesusen Ama garbia.
    Deneri amatzat emana,
    Gaur entzun gure otoitza.
     
    2 – Gogoa betikotz zurea
    Zurea ere bihotza,
    Beti Jesus izan dadila,
    Gure ontasun bakarra.
     
    3 – Zureak bai gure etxeak :
    Eman deneri graziak ;
    Jesus hor gogo bihotzetan
    Sar gaiten denak zeruan.
  • V 46 – Ama maite Maria

    Marie, notre mère
     
    Ama maite Maria
    Ametan eztiena
    Gizon guzien Ama
    Ama botereduna
    Amen. Amen.
     
    Benedikatua Zu
    Merezitu baituzu
    Ukaitea nasaia
    Jainkoaren grazia
    Amen. Amen.
     
     
  • V 75 – Ama maitagarria

    Mère, pleine d’amour
     
    1 – Ama maitagarria amodioz betea
    Penetan kontsolamendu ezin hobea
    Zure bihotz ona hain eztia
    Zeruan, lurrean pare gabea.
     
    2 – Ama maitagarria fededunen bermea
    Etsaietarik begira gure fedea
    Zure haurrer eman saindutzea
    Azken orenean zabal zerua.