V 26 – Amodio, ohore

Louange à la Vierge immaculée
 
1 – Amodio, ohore Ama Birjinari,
     Maria nota gabe kontzebituari.
2 – Bekatu gabekorik Adamen arrazan
     Ez zu bezalakorik ez da nehoiz izan.
3 – Maria zu hain garbi, hain saindu sortua,
     Zuk duzu sugeari lehertu burua.
4 – Jaunak zu betidanik zintuen beiratzen ;
     Zure Seme zu-ganik sortzekoa baitzen.
5 – Jainkoaren eskutik ez da ateratu
     Obrarik hain ederrik nola baitzare zu.
6 – O Birjina Maria, zer konpara zuri ?
     Elur egin berria ez zait aski xuri.
7 – Zure baitan, Maria, bertutea dago
     Mendiko iturria baino garbiago.
8 – Zutan gauza haundiak Jaunak egin ditu,
     Eta haren graziak zaizkitzu gainditu.
9 – Emazte paregabe, Jainkoak egina,
     Amatuz geroz zare gelditu Birjina.
10 – Oi zu , Birjina saindu, Jainkoaren Ama,
       Amatzat guri zaitu Semeak emana.
11 – O zein puxanta zaren Birjina Maria !
       Zeruko loriaren erdian jarria !
12 – Zure haurren otoitza, otoi, entzun zazu !
       Ama, zure laguntza, zerutik iguzu !
13 – Gure Ama maitea, zuk, otoi, zerutik
       Euskaldunen fedea idukazu xutik.