V 32 – Kanta zagun guziek

Chantons la Vierge Marie
 
1 – Kanta zagun guziek ahalik gorena
Lauda zagun Maria Andre handiena.
Jakin zuen zerutik zer zen gertaturen :
Birjina gelditurik zela amaturen.
 
2 – Gure sabalmenduaz errazu, Maria,
Nork ekarri zarotzun zerutik berria ?
Gabriel aingeruak, etxean sarturik,
Jainkoari zeruan gu urrikaldurik;
 
3 – Aita Eternalak zer zuen gaztiatu ?
Gabriel aingerua nola zen mintzatu ?
Salutatzen zaitugu, Birjina Maria,
Grazia da zurekin eta Jaun handia.
 
4 – Zein lekutan zinauden hitz hauk aditzean,
Gabriel aingeruak,  agur erraiten ?
Galilean nindagon, herri ederrean,
Ene gelan bakarrik ari otoitzean.
 
5 – Gabriel aingeruak, zu salutaturik,
Eman izan zarotzun deus bertze berririk ?
Kontzebituko duzu, zioen, sainduki :
Seme izanen duzu Jainko bat segurki.
 
6 – Maria, ote zinen zure baitan laztu
Hitz horiez zenean Gabriel mintzatu ?
Bai. Ez bainuen nahi sekulan ezkondu,
Ez eta Birjinaren ohorea galdu.
 
7 – Aingeruak zer erran zarotzun, Maria,
Ikusirik zinela hala nahasia ?
Izpiritu Saindua da seinalatuko :
Mirakuilu hori du berak obratuko.
 
8 – Maria, aingerua zinuen sinetsi ?
Eta nola zinion hari ihardetsi ?
Zeruetako Jauna dela adoratu,
Haren nahi saindua osoki konplitu.