R,XL = Haur eta gazteen kantu batzu - Enfants R 39 - Alleluia ! Goazen Allons joyeux vers le Royaume ! Alleluia ! Alleluia ! Goazen bidez bide Alleluia ! Alleluia ! Jesus adixkide Alleluia ! Alleluia ! Goazen zeru alde 1 - Xoriak iduri, bidean kantari kantari. 2 - Begiak iduzki iduzki, airoski ibilki ibilki. 3 - Eskuak elagrri elgarri, guzien pizgarri pizgarri. 4 - Geroa zoin urdin zoin urdin, 5 - Jainkoa gurekin gurekin. R 03 - Amari bihotz Mère, garde-moi comme fleur épanouie Amari bihotz, amari lore ! Otoi, Ama, gu begira. Bihotzak atxik loreen pare Zabalik zeru aldera. 1 - Elorri beltzen artetik ere Zerurat dago lorea. Ez gaiten nehoiz debruak bere Har gure bihotz barnea. 2 - Arrunt berdinik ez da bi lore Bakotxa paregabea. Agian denak eginen gire Jaunak amestu lorea. 3 - Hil eta ere bilduko gire Agian denak zeruan Han Jesusekin han betiere Oi Ama, zure ondoan. R 26 - Argitik argia Allons vers la lumière Argitik argia sortzen den bezala, Guk egin ongia hedatuz doala Argitik doala, argitik argia 1 - Jaunak bihotzean eman daut argia Kantuz pitz dezadan denetan ongia. 2 - Ni naiz dio Jaunak, munduko argia, Ibil ongi denak pizteko bizia. 3 - Argi seme izan denak bat abia, Elgar maitatzean zerurat lehia. X 03 - Bai eskerrak eman Rendons grâce à Dieu Bai eskerrak eman zeru lurretan, Eskerrak eman Jainkoari Gure onetan baita denetan ari Eskerrak eman zeru lurretan Eskerrak Jainkoari menderen mendetan X 10 - Begitarte hori L'homme, créé à l'image de Dieu Begitarte hori moldatu diozu Gizon bakotxari , dena zu iduri, Dena zu, dena zu, dena zu iduri (bis) 1 - Gizona kantari, dena zu iduri, Gizona dantzari, dena zu iduri. 2 - Gizonak begia zoin duen argia ! Gizonak irria zoin maitagarria. 3 - Ona den gizona dena zu da Jauna ! Ona den gizona dena zu da Jauna ! 4 - Gizona lanean, Jauna, zu bezala. Gizona lurrean, zu gana dabila. 5 - Gizona zurekin dadila bat egin. Gizona zurekin zerurat hel dadin. R 07 - Bortz mila gizonen La multiplication des pains... Dugun hori, piska hori Eman dezagun Jesu Kristori : Kristorekin, elgarrekin, Ezin eginak ditzagun egin. 1 - Bortz mila gizonen haztekoa Nun ote mortuan atxeman ? Hor zagon haatik mutikoa Bortz ogi, bi arrain eskutan. 2 - Haurraren bortz ogi, bi arrainak Ekarri zituzten Kristori. Ai ! bainan, haz ziten doi bat denak, Zer zuten bortz milek, zer hori ? 3 - « Jar-araz-kitzue belarrean, Bortz milek dezaten denek jan. » Eskerrak zituen Kristok eman Ogia partitzen hastean. 4 - Kristoren eskutik izan zuten Guziek jaterat ausarki : Hortakotz mutiko ttikiaren R 09 - Eskua Main dans la main, vers la lumière Eskua luze luze dut, eskua zeru alde. Eskual zabal zabalik han, Jauna zu baitzaude. Eskua zuk eskurat har, joan gaiten bidez bide, Joan gaiten eskuz esku bat, elgarren adixkide. 1 - Itsu bat itsu jarririk zen egoki. Egin zuen oihu : Jesus eman argi ! Jaunak eskuz hunki eta sendo zen jeiki. 2 - Guk noiz baitugu gal-ordu, gal-irrisku Egin laster oihu : Jesus eman esku ! Dei orduko zaiku etorriko amultsu. 3 - Heda eskua haur hilaren gainean : Otoi, sendatua jauzi egin dezan. Berriz dagon xutik, hartu zuen eskutik. 4 - Kasik itoa Petri lazten hasi da. « Fede ttipikoa, zeren gatik duda ? » Zion Jaunak erran, eskua luzatzean. XL 5 - Goazen Zuk eman Marchons dans l'amour que tu nous donnes, Seigneur Goazen zuk eman amodioan : Gutan zu bizi, zu mintza. Fede berean, bide berean, Dugun denek bat bihotza. 1 - Denak bakean, denak batean, Jauna, zu ganat gabiltza. Goiti deraman zure argia, Jauna, zu ganat gabiltza. 2 - Otoitz kartsutan eta lanez lan, Jauna, zu ganat gabiltza. Gure atsegin atseginekin, Jauna, zu ganat gabiltza. 3 - Zure sainduek hartu bidean, Jauna, zu ganat gabiltza. Mahain beretik dugun jan edan, Jauna, zu ganat gabiltza. 4 - Beldurrik gabe, burua gora Jauna, zu ganat gabiltza. Minen artetik zure begira Jauna, zu ganat gabiltza. R 41 - Haur Prodigoa edo Seme galdua Parabole du fils prodigue Nere semea hila zen eta Huna nun den berriz bizi ! Galdua zena aurikitua da, Hasi besta, egin jauzi ! 1 - Aitari galdeginik etxeko partea Libertitzerat joan zen mutiko gaztea. Dena jan zueneko, sartu gosetea, Gogoratu zitzaion aitaren etxea. 2 - Gosean hil urrana, zion bere baitan Huna nere aitari zer erranen diotan : « Semearen itzala galdua dut zutan, Har ni sehi bezala zure etxe hortan «. 3 - Ikusi zuenean aitak urrunetik, Biderat joan zitzaion lasterka airosik Eta bere semea, lepotik harturik, Musuz estali zuen, bihotza hurturik. 4 - Orduan zuen eman sehier ordena : « Jauntz-ozue soineko daiken ederrena, Ezarri erraztuna, oinetako fina, Ekar hunat eta hil aratxe gizena.» XL 9 - Heda heda Le Seigneur est ressuscité ! Heda heda berri ona, Bizirik da Kristo Jauna. (bis) 1 - Baztertua da harria, Hutsa da hutsa hobia, Hil mihisea berex ezarria, Piztu da Kristo ! Alleluia ! 2 - Baratze zaina iduri, Mintzo da Madalenari Eginez hura Bazko mezulari : Piztu da Kristo ! Alleluia ! 3 - Apostoluak ikaran Gakotu eta jatean, Jeiki da Jesus lagunen artean : Piztu da Kristo ! Alleluia ! 4 - Huna Jaunaren eguna, Apain dezagun mahaina, Gure arterat jauts dadien Jauna : Piztu da Kristo ! Alleluia ! R 16 - Jainkoa gizon egin da Dieu s'est fait homme, pour faire de nous ses fils 1 - Jainkoa gizon egin da Egin gaiten hartan Jainko Ilunbetarik jautsi da Mundukoen argitzeko. Dezagun egin betiko Gaizkiari uko. Kristori josten gitzaizko Hura dugu Jainko. 2 - Onartu duten guziak Jainkoaren seme dire. Zerutik jautsi bizia Dugun beraz orai gure. 3 - Jaunari barnez emanak, dugu beti bizi gogo : Bilaka dadin mundua gero eta kristauago. 4 - Goresmen Jainko Aitari ! Aintza Jainko Semeari ! Denak bat gauden kantari Izpiritu Sainduari. R 37 - Jauna, zuk emaguzu Seigneur, donne-nous ta lumière ! Jauna, zuk emaguzu zeruko argia Bero gure bihotza, ideki begia. 1. Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak, Arrain xori, abere, lore ta belarrak, Gizonaren bizian, on eta beharrak, Zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak. 2. Egin duzu gizona zure idurira, Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera, Gizonaren bizia da zure ardura, Amodio bidetik hel dadin zerura. 3. Mendez mende zuk duzu argitu gizona, Gose, gerla, desterru, pairatzen zagona, Batetara bildurik bakarka zoana Amodioz hitzeman zure berri ona. 4. Jesusekin bete ta zuk egin agintza Zuzenean ekarri dauku zure hitza Amodio bidean gidatu bihotza Ilunbeak argitu, sortu esperantza. 5. Orai gure bizian leial Argiari Behar dugu jarraiki zure mezulari Begi eta laguntza eman ahulari Fedearen lekuko bertzen zerbitzari. R 27 - Jaungoiko gure Aita Dieu, notre Père, nous te louons Jaungoiko, gure Aita, Goresten zaitugu. Jaungoiko, gure Aita Otoizten zaitugu. 1 - Zur’izena da saindua ederra zur’erreinua, neretzat zure nahia beti da ezin hobia. 2 - Emaguzu ogi ona bizitzeko behar dena. Egunean eguneko, gorputz eta arimako ! 3 - Barka otoi gure zorrak oro gira hobendunak, Eta lagun zuk bezala, guk barkatzen berehala. 4 - Zure haurrak tentaldirat, otoi ez utz erortzerat. Bainan gaitzetik begira, denak ahulak baigira. R 15 - Jerikon Seigneur, que je voie ! 1 - Jerikon (2) bide bazterrean eske zagon gizon bat itsua. Jerikon (2) Jesus entzutean bota zion itsuak oihuak : Urrikal Jesus, argi eman ikus, ikus dezadan. Ai ! Ai ! Zer nahi, zer nahi dutan ? Ikusi, ikusi nahi dut ikusi, behatu Jesusi. 2 - Jerikon (2) denak erasian bazoazkon : oi ixil zadin ! Jerikon (2) Jaunak adi zezan deika zagon dei egin ahala : 3 - Bartime (2) zato xuti zaite, har kuraie : galdatzen zaitu zu. Bartime (2) joan zen jauzi batez, berritz ere eginez dei, oihu : Urrikal Jesus argi eman Ikus, ikus dezadan. Ai ! Ai ! Hasi zen tanpez ikusten. Ikusten, ikusten hasi zen ikusten, Jesusi behatzen, Jerikon (2). R 10 - Jesus Argien Argia Seigneur, Lumière de Lumière, éclaire nos vies Jesus argien argia, Fedeaz argi nere bizia, Zuzen nabilan munduan, Zu ikusteko zeruan. 1 - O Jesus, dugun beti bihotzean fede, guzien gatik gauden zure adixkide zu lagun gaiten oro igan zeru alde. 2 - Zurekin dabilanak ez du ilunberik : oren beltzetan ere ez du etsitzerik, ikusten baitzaitu zu gu maitez zaurturik. 3 - Gure bihotzak beude beti zuk piztuak, ez gaitzan handitzean, lilura munduak, ez eta, itsuturik, lerraraz debruak. XL 3 - Jesus lurreko bidetan Jésus, tu es toujours avec nous ! Jesus lurreko bidetan, Nork ez entzun, nork ez ikus ? Egun on eta beltzetan, Gurekin da beti Jesus. (2) 1 - Haur ttipien irriñoa, hor dugu Jesus, Hil-urbilen behakoan, hor dugu Jesus. 2 - Etxekoen bihotzetan, hor dugu Jesus, behardunak laguntzean, hor dugu Jesus. 3 - Bertzen minak eztitzean, hor dugu Jesus, lan orduan, otoitzean, hor dugu Jesus. 4 - Goiz argian, iluntzean, hor dugu Jesus, loan eta gau hotzean, hor dugu Jesus. 5 - Denek elgar maitatzean, hor dugu Jesus, Elgarrekin kantatzean, hor dugu Jesus. XL 8 - Kantuz goazi La Création : "Et Dieu vit que cela était bon" Kantuz goazi , kantuz goazi Zuri esker gare bizi. Jauna zuri esker jauzi, Zuri esker gare bizi. 1 -Zuk egina da bizia Den bezala, alleluia ! (a) Ikusi duzu bizia Ongi zela alleluia ! (b) 2 - Zuk egina da argia (a) Ikusi duzu argia (b) 3 - Zuk egina da zerua (a) Ikusi duzu zerua (b) 4 - Zuk egina da mundua (a) Ikusi duzu mundua (b) 5 - Zuk egina da dena (a) Ikusi duzu den dena (b) 6 - Zuk egina da gizona (a) Ikusi duzu gizona (b) R 24 - Munduko Haurrak Enfants, chantons la Vie ! Elgarrekin haur guziak, Has kantari biziari Elgarrekin haur guziak, Agur zuri mundu berri ! 1 - Kolore guzietako haurrak munduan bagira Xuri, hori edo beltzak, denak berdinak ez gira Bainan ikusiko duzu urbildik jarriz begira Segeretu beren jabe gure begien dirdira. 2 - Jende haundia lasterka, zeren ondotik dabila Zergatik kanporat joan, zutan duzunaren bila Jende haundia ez pentsa, zure baitan dela hila Zorion iturria den haurren aberri ixila. 3 - Mundu huntako bizia ez da denentzat berdina Sortu orduko ainitzek sendi gosearen mina Oihuz gaude gaur zueri noiz izanen da egina Edozoin haurren amentsa izan dadien urdina. 4 - Gure Aita eta Ama nahi dauzuegu erran Nahi ginukela zuer musu bero bat gaur eman Zorionaren haizeak har gaitzala ta ereman Maitasuna betiko den Jainkoaren erresuman. R 13 - Nere begiak Seigneur, à toi mes yeux, mes mains, mon coeur... Ai ! Zu bezein ona Ezta nihor Jauna. 1 - Nere begiak, Zuri Jauna, nere bihotza, Zuri Jauna, nere eskuak, Zuri Jauna. 2 - Itsas mendiak, Zuri Jauna, Zeru zabala, Zuri Jauna, Mundu guzia, Zuri Jauna. 3 - Jenden irriak, Zuri Jauna, lanak, urratsak, Zuri Jauna, oihu, nigarrak, Zuri Jauna. 4 - Gure etxeak, Zuri Jauna, gure herriak, Zuri Jauna, gure elizak, Zuri Jauna. 5 - Gure ametsak, Zuri Jauna, gure otoitzak, Zuri Jauna, gure biziak, Zuri Jauna. R 08 - Nik egin gaizkiak Ô Jésus, pardon ! Oi Jesus barkatu egin dut bekatu, Oi Jesus barkatu etzaitut maitatu. 1 - Nik egin gaizkiak Jesusek badazki harek zer ongiak eta nik maiz gaizki. 2 - Kurutze gainean da Jesus egoki. Ai nundik ez izan gaizkiez urriki ? 3 - Gu gatik baditu Jesusek zauriak, Oi Jesus barkatu nik egin gaizkiak. R 35 - Zakeo Zachée 1 - Aberatsa bainan ttipittoa Zen Zakeo zerga etxekoa, Nor zen Jesus jakin nahi baitzen Pikondorat igan zen ! Zakeo, Zakeo, Dago, dago,, Zakeo, Zakeo, Ordian Jaunari so. 2 - Pikondorat zelarik hurbildu, Goiti zuen Jesusek behatu, Ikusirik gizon bat gain hartan, erran zion segidan : “ Gizona, gizona, Erna, erna, Gizona, gizona, Heldu naiz zur’etxerat ! “ 3 - Jesus, huna, bihurtuko ditut Ontasunen erdiak pobreri, Ta norbeiti makur egin badut, Batentzat lau nasaiki ! Zakeo, Zakeo, Oro, oro, Zakeo, Zakeo, Jesusi eman zaio. 4 - Egun hunat salbamena jin da Etorria bainaiz galdu dena Bilatzerat ez kondenatzerat, Guzien salbatzerat ! Bai Amen ! Bai Amen ! Amen ! Amen ! Bai Amen ! Bai Amen ! Jesusi jarraik gaiten ! R 06 - Zato Viens, Jésus-Christ, pain vivant 1 - Zato Jesus, ogi bizia, bete nere bihotz guzia Zu bihotzean, eman dezadan argi denetan, Maite zaitut Jesus, maite ; nere baitan egon zaite. 2 - ... Zu bihotzean egin dezadan otoitz eta lan ... 3 - …Zu bihotzean airos nabilan zeru bidean ... XL 6 - Zato, zato, Jesus Viens, Seigneur Jésus ! Zato, zato, Jesus, zaude bihotzean, Ibil nadin urus, Zuri mintzatzean. 1 - Kristo dut argi, Kristo dut ogi. Kristo dut lagun, gau eta egun. 2 - Kristo dut gozo, hari naiz mintzo, Kristo dut bide zeruko alde. 3 - Kristo dut izar, su eta indar. Kristo dut pesta, denek bat kanta. R 19 - Zoin goxo Tous unis autour de Toi, Christ ! 1 - Zoin goxo denak elgarrekin, Dezagun denek otoitz egin Denek elgarrekin. 2 - Jesus gure anai zira zu, Zurekin bizi nahi dugu Jesus gu zurekin. 3 - Elgarri baginu barkatzen, Elgarrekin denek kantatzen Denek elgarrekin. R 01 - Zuk egina da mundua Tu as fait, Seigneur, le ciel et la terre Zoin ona zaren, Jauna ! Zuretzat eguna Zoin ona zaren, Jauna ! Zuretzat den dena. 1 - Zuk egina da mundua, zuk lurra eta zerua Zuk egina da mundua, eta amaren musua. 2 - Zuk piztua da bizia, zuk iduzkian argia. Zuk piztua da bizia, eta begian irria. 3 - Zuk emana dut guzia, odola eta grazia, Zuk emana dut guzia, zuk bizitzeko lehia. 4 - Zuk sortua dut bihotza, bai arima, bai gorputza. Zuk sortua dut bihotza, zuk nahiz hartan egoitza. 5 - Zuk egina da eguna, bai goiza, bai gau iluna. Zuk egina da eguna, zure dadila den dena. R 21 - Zure begiak Jesus Donne-moi tes yeux, Seigneur Jésus... Zure begiak Jesus, nik ere banitu, Itzalak eta herrak, nola ez barkatu, Ditzadan ene lagunak besarkatu. 1 - Begien biziak nola egiten ditu ilunak Begien biziak gezurretik jalitzen egia, Begien biziak nola agertzen du maitasuna, Begien bizia, zu, Jauna. 2 - Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz, Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak, Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa Begien argia, zu, Jauna. 3 - Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak, Begien bideak, zeru ate idekitzailea Begien bidea, zu, Jauna. R 04 - Zure begitartea Je te cherche, Seigneur Jésus Zure bila, zure bila, zure bila nabila, Jesus nere maitea. Zure bila, zure bila, zure bila nabila. Neri beha, neri beha, neri beha, Dagola zure begitartea Neri beha,neri beha,neri beha. 1 - Zure begitartea, Jesus nere maitea, Zure begitartea, nun ote da gordea ? 2 - Zure begitartea dena zeruz betea. Zure begitartea nun ote da gordea ? 3 - Zure begitartea, denen argitzailea Zure begitartea nun ote da gordea ? 4 - Zure begitartea, zure begi dirdira, Zure begitartea, ager neri begira. X 05 - Eskerrak eman Rendons grâce au Seigneur Eskerrak eman, menderen mendetan Eskerrak eman Jainko Jaunari. Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman, Eskerrak eman Jainko Jaunari. Eskerrak eman Jaunari, Eskerrak eman Jaunari. Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman. Eskerrak eman Jaunari, eskerrak eman, Eskerrak eman Jainko Jaunari.