O = Ezkontza - Mariage O 05 - Besta eder huntarat ( ezteiak ) Allons dans la joie vers le Seigneur Besta eder huntarat, goazen oro betan Sar bedi bat bedera alegrantzietan ! 1 - Aldare aintzinean horra hor bi gazte Bide berri eder bat egun dute haste. 2 - Alegrantzia dute Jaunak ta herriak, Esperantzaz beteak holako berriak. 3 - Izan zaite Jesus, zu beti horiekin, Lotu berri den su hau azkartuz joan dadin. 4 - Baia Jaunak berak du egin sakramendu, Josi den lokarriak hura du zimendu. 5 - Espos berri gazte hauk bat egin tu Jaunak, Onhar bitza ordainez denen esker onak. 6 - Egungo maitasuna ez dadila alda : Amodioa zer da, betiko ez bada. 7 - Maitatzeko behar da ainitz barkamendu : Jesusek amodioz bizia eman du. 8 - Gorets, gazte maiteak, Jainkoaren aintza, Maitez bildu zauztena biziaz zerbitza. 9 - Hau da egun ederra bi gazte hauientzat elgarri juntatzeko jinik zure ganat 10 - Guzien Aita ona Zuk hauk benedika dezaten zure baitan eskontza hau finka O 07 - Entzun Jaun Zerukoa Bénis, Seigneur, les jeunes époux l - Bi gazte hok eskuak emanik elgarri, lotu dira Zu gana daman bideari : amodioa dute bideko janari, zure grazia izan bezate edari Entzun, Jaun Zerukoa, gu denen otoitza : bete zazu graziaz egungo ezkontza. 2 - Bide hori bekite atsegingarria, arina izan dadin hauen uztarria ; laguntzat emozute xori kantaria, elgarren konpainian diten bozkaria. 3 - Hau da ere, Jainkoa, eskatzen zaizuna : espos hauetan beira sendo maitasuna, elgarren errespetu ta leialtasuna, deusek ez dezan markits hauen batasuna 4 - Gida hauen urratsak fedezko argian, deus ez dadila gerta zure gordabian ; zure ofentsatzerat badira abian, hor eman zaite beti bien agerian. 5 - Egizu bi esposen helburu garbia oroz gainetik izan dadin familia ; zerbitzatzerat ere ditzazu lehia Zuk hauentzat hautatu zinuen herria. 6 - Hauen gainerat heldu bada zorigaitza, gutarat errexenik erortzen den gauza, egizu ez dezaten galdu konfiantza, bainan atxik fedea eta esperantza. 7 - Nahigabetan diren ezkonduak oro bisitazkitzu, Jauna, orai eta gero ; horien bihotzetan ez denean aro, zure maitasun suak dezaioten bero. O 06 - Espos berri haueri Bénis, Seigneur, ces jeunes époux 1 - Espos berri haueri beha, otoi, Jauna, eskaintzen baitautzute beren maitasuna. Zu, botere guziak baderauzkazuna, zure gain har ezazu hauen batasuna. 2 - Egizu zoriontsu bizi ditezela, eman duten hitzean leialik daudela ; datorzkioten haurrak maita ditzatela, Zuk zure hok maitatzen gaituzun bezela. 3 - Lagunzkitzu etsenplu onaren emaiten, haurren ongi altxatzen, naigaben jasaiten ; lagunt euskaldun eta fededun irauten, gure herri maitea ohora dezaten. 4 - Ardura ikusten da munduan gizona, edo berdin andrea, kaiolatik joana. Errebel horietaz urrikal, Jauna ona, berriz kobra dezaten galdu zoriona. 5 - Maiteen ganik berex presondegietan, edo alargundurik daudenak penetan, bisitazkitzu, Jauna, ezinbertze hortan, kontsolamendu kausi dezaten Zu baitan. O 03 - Jauna baitan jos elgarri (Ama Birjinari) Ô Marie, unis dans l'amour ces deux époux 1 - Jauna baitan jos elgarri bihotz hauk, oi Maria, Amodio sainduaren betiko iturria ! Beira-zkitzu amultsuki, beirale hain eztia ! Bi gazte hauk, Ama, entzun : zorion emozute. Bi gazte hauk, Ama, entzun : Zorion emozute. Elgar maitez, elgar lagun, Zu-ganat igan beite. 2 - Eman heien etxeari zurean zen goxoa, Hartan laster pitz dadila haur baten irriñoa. Egin beti azkarrago heien amodioa, Oraidanik elgarrekin duten goza Jainkoa. 3 - Heien baitan, ez bedi sar sekulan bekatua, Hits ez dadin zuk finkatu batasun amultsua. Arratsetan, hel bekizu heien otoitz kartsua ; Haurren haurrez gozaturik, eman bier Zerua. O 01 - Jesus Jauna bezenbat Jésus Christ et l'Église, modèle d'union pour les jeunes foyers 1 - Jesus Jaunak bezenbat nork dezake maita ? Eliza sainduaren maitez hila baita. Harentzat du ahotik azken hatsa bota Eta bihotz barnetik azken odol-xorta. Bi gazte hauk betiko bat egin ditela, Salbatzailea eta Eliza bezala. 2 - Gure lur lohi huntan Jauna zoalarik, Etzuen bihotzean Elizaz bertzerik. Pairuak oro ditu jasan amultsurik, Kurutzea besarka harentzat harturik. 3 - Jesus eta Eliza bat dire osoki, Mendetan barna dire elgarrekin joaki. Jesus Elizan baizik ez daiteke aurki, Jesus kolpatu gabe nork Eliza unki ? 4 - Lur huntako guziak zerura ditezen, Elgar dute maitatzen, saindutzen, laguntzen. Bien amodiotik zenbat haur den sortzen. Bai eta zenbat saindu zeruetan sartzen ! 5 - Elizaren eskutik Jesusen odola Gazte hauien barnerat egun jauts dadila ; Elgar oso-osoki maita dezatela, Salbatzaileak eta Elizak bezala O 10 - Jin da espos berrien eguna Jour de mariage Jin da espos berrien esguna Har dezaten betiko laguna Bien baiak, bien maitasuna Onhar, Jauna. 1 - Gaur baitute hautatu Eliza Betikoa emaiteko hitza, Zutan finka dezaten bizitza Jauna mintza. 2 - Bat batean, bien bihotzean Su berri bat pindartu zenean Piztua zen Jaunaren labean Haren deian. 3 - Lur hau da hotz, maitasun beharrez Ez da hemen zoriona errex Zu oroitu, Jesus, gure maitez Gutaz denez.. 4 -Bi gazte hauk duten su beroa Ez da su bat bihar hoztekoa Zuk iraupen emozu, Jainkoa, Betikoa. O 04 - Onhar zeruko Ama Ô Marie, veille sur ces époux : Fortifie leur amour ! 1 - Onhar, zeruko Ama, egungo ezkontza. Otoi, egun, bat egin esposen bihotza. Jainkoak betiere bat begira bitza. Bizi on batez diten elgarrekin goza. 2 - Emozu zoriona heien etxeari. Senarra izan bedi San Josep iduri. Pitz aldiz bihotzean andre esposari Denen zeruztatzaile zure goxo hori. 3 - Lagun-zkitzu nekeen eta oren beltzen, Bihotz eta gogoz bat, arinki gainditzen: Lagun beti sainduki elgarren maitatzen, Jaunaren bihotzean barna sar ditezen. 4 - Ohantze berri huni beha zozu egun, Izan dezan nasaiki haur eta ontasun. Ait-ama, haurrak beude Eskualdun fededun, Egun batez zeruan har ahal ditzatzun.