K = Izpiritu Saindua / Eliza – Esprit St / Eglise K 06 - Agur Eliza Agur Eliza, Jaunaren Egoitza, Haren Gorputza, Haren Erresuma ! Agur, Eliza, munduko bihotza. Guzien Ama ! 1 - Kurutzeraino baitzaitu maitatu, Jaunak munduan Ama egin zaitu, Dena grazia, dena izpiritu, Agur Eliza ! 2 - Zuk Jauna duzu guzien lokarri, Fededunak bat dauzkan izkin-harri. Denen aterbe, denen Mundu Berri, Agur Eliza ! 3 - Jainkoa gizon egin da lur huntan : Zu ere zare bizi gizonetan, Saindu-arazle menderen mendetan, Agur Eliza ! 4 - Zainetan duzu Jaunaren Bizia, Eta mintzoan Jaunaren Egia. Argi zazu ba mundu hau guzia, Agur Eliza ! 5 - Eskaintzen duzu lurrekoen lana Gain hartarako ontzen duzu dena, Zabal dadila Jaunaren Eguna, Agur Eliza ! 6 - Lurreko gauzak hobirat doatzi, Guk nahi dugu Jauna baitan bizi. Behar gaitutzu bai Zuk pitz-arazi : Agur Eliza ! 7 - Itsas gaineko arimen Harroka, Zurekin goazen gaitzeri gaindika, Gaiten guziak zu baitan besarka : Agur Eliza ! K 12 - Ezar gutan zure sua Esprit-Saint, mets en nous le feu de ton Amour ! Ezar gutan zure Sua, Izpiritu saindua : Izan dadin berritua fededunez mundua. 1 - Eman guri zuhurtzia, maitarariz egia ; Eman beti fedekarra, Jainkoaren beldurra ; 2 - Dugun beti fede karra, Jainkoaren beldurra ; Dugun beti fede karra, Jainko semen indarra. 3 - Maitasuna zabaltzeko, Zuri gu jos betiko ; Maitasuna zabaltzeko, gaiten zure lekuko. 4 - Zinez gaiten Kristau izan, elgarrekin Elizan ; Zinez gaiten Kristau izan, denak piztuz gabiltzan. 5 - Izpiritu Sainduari gauden oro kantari, Jarriz haren aldeari, Jesu-Kristo iduri. K 17 - Haize berri batek Souffle de Dieu, renouvelle-nous Haize berri batek emanik zerutik Lekukoak ziren altxatu, ordutik Gaur, Izpiritua, igor zure sutik Beldurrak ken-eta ahalgeak aurtik. 1 - Izpiritua igorri duzu, Jesu Kristo Bihotz arteko hosto zimelen haizatzeko Haize berriak oro garbituz, otoi zato. 2 - Izpiritua zure freskoa ufa’guzu Lurra zu gabe zakartzen baita, berri zazu Indar berrien bizi berrirat pitz gaitzazu 3 - Izpiritua, gaurko gizona epel dago Nolaz ez dugu elgar sustatzen gehiago ? Zato, bai, zato ! Bihotz hoztuak, otoi, bero ! K 10 - Harria Kristo L'Église est fondée sur la pierre d'angle qu'est le Christ Harri gainean, badago xutik Eliza. Harria Kristo ! 1 - Harri gainean, badago xutik Eliza : Harria Kristo ! Itsas-uhainak hari oldarka dabiltza, Nundik nolaz jo, eta noiz ito. 2 - Xuri-xuria, ezkon-berria bezala : Huna Eliza ! Huna zeruko gure Jainkoak duela Hartan egoitza, hartan bihotza. 3 - Zerurat dauden otoitz-egilen kantua Goiz-arrats doa : Jaunari dio, eskainiz hari mundua Elizak duen amodioa. 4 - Herriak eta bihotz guziak, Elizan, Denak bat dire : Zu, Kristo Jauna, bihotz guzien jaun izan : Bat izan diten munduan ere. K 07 - Igandetan elizan Église, demeure du Seigneur, où se rassemble de peuple de Dieu Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan ! Eliza da Eliza Jaunaren egoitza. Eliza da Eliza herriko bihotza … Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan ! 1 - Jainkoaren etxea zare zu, eliza ! Hor dago gure maitez Jesusen Gorputza. Hor guretzat otoizka herriko apeza Aldarean emanez egun oroz Meza. 2 - Eliza-sartzean den bataio-harria... Ttipi-ttipian naute horrat ekarria. Hor zait ariman sartu zeruko grazia, Egin dezadan beti Jaunaren Nahia. 3 - Geroztik, frango aldiz egin dut bekatu, Eliza-xokoan naiz urrikitan sartu : Jainkoaren ordainak oro entzun ditu, Eta, bihotza arin, naiz berritz altxatu. 4 - Elizan ikasi dut Jaunaren Egia, Kantuez hor sumatu zeruko loria. Hor dut ere maiz hartu Jesus-hazkurria, Denen bateratzeko lurrerat jautsia. 5 - Fededunen etxea zare zu, eliza : Hor osoki bat baita guzien bihotza. Hor igandez-igande gostuz bagabiltza, Nolaz ez nozbeit goza Zeruko Eliza ? 6 - Mundu guzi guziko jende salbatuak Bilduko direnean, zer esker-kantuak ! Oi Zeruko Eliza ! Oi murru sainduak ! Mendez-mende, arimez Jaunak moldatuak ! K 04 - Izpiritu Saindu Esprit-Saint, sanctifie-nous Izpiritu saindu eta saindutzaile Gogo bihotz eta denen berritzaile Jauts zaite gutarat, gure sustatzerat Ilunpean dauden jenden argitzerat. 1 - Oraiko jendeak eskas du fedea Otoi zato eta erakuts bidea Jesusi fidatuz, Ebanjelioko Berri Ona munduari zabaltzeko. 2 - Dohakabe gira gure itzalekin Otoi zato, zure zazpi dohainekin. Salba eta senda eriturik dena Xuti eta xuxen makurturik dena. 3 - Denek baditugu gure zilar pezak Otoi zato, ukan ditugun dohainak Ez ditzagun gorde, ez galdu debalde Bainan arta, ekar dezaten ondore. 4 - Uzta nasaia da, langileak xuhur, Otoi zato, lanari baigira uzkur. Lagunen artean, izan gaiten beti Ahalgerik gabe, Jainko mezulari. K 21 - Izpiritu Saindua Esprit Saint, conduis-nous ! Saindua zaren Izpiritua, Argi guzien argia Gaur izan bedi zuk gidatua Gure mundu galgarria. 1 - Jaungoiko Aitak gu salbatzeko emana dauku Semea Egin zadien gizon hautatuz ama emazte xumea. Zure bitartez dago birjina ama bekatu gabea, Eta halaber gure arimen salbamenduko bidea. 2 - Trinitateko misterioan zu hirugarren presuna Aita Semearekin batean Jainko bat egin duzuna. Zu Egiaren argia eta hitz onaren oiharzuna Bataioaren hari sainduaz zuri josi gaituzuna. 3 - Apostoluak triste zaudela Jesus gabe ilunbetan, Zure argiak argitu ditu eta indartu betbetan, Mintzarazirik ordu artean ez zazkiten mintzairetan, Zabal zezaten Jaunaren Hitza lurraren lau hegaletan. 4 - Bihotz xumeak zuk lagundurik dira jakintsun ta saindu Makur zoazin gizon azkarrak umildu eta zuzendu Zure indarraz Eliza duzu gidatu eta apaindu, Lagun gaitzazu gure fedea azkarki dezagun zaindu. 5 - Zure suaren beharretan den gaurko mundu hotz itsuak Artzain fededun eskasez dauzka ainitz eliza hustuak Bero ditzala gazten bihotzak zure indarraren suak K 05 - Izpiritu Saindua, Zu Esprit Saint, brûle nos coeurs Izpiritu Saindua, Zu, huna gaur gu, so egizu. Kar eta su emaguzu, bozkario ta maitasun. 1 - Izpiritua, nere bihotza izan dadila zure egoitza. 2 - Zure dohainak nasaiki eman, zure lekuko nai dugu izan. 3 - Gure Elizan zuk argi eman, gure bihotzak gaur bete ditzan. K 11 - Jainkoaren Hats bizirat Ouvrez vos coeurs au souffle de l'Esprit 1 - Jainkoaren Hats bizirat zabal zuen bihotza, Zuen baitan dadin Kristo bizi eta gaur mintza. Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa, Zuetarik egin dezan Jainko Aitak Eliza. Har dezagun Jainkoaren Hatsa eta Gogoa, Guhau baino barnagoa baita gutan Jainkoa. 2 - Mendekostez piztu surat eskain zuen gorputza, Eta zuen sinesteak aldekoak pitz bitza. Har zazue, Jainkoaren Hatsa eta Gogoa, Burua xut ekar gora Jauna bera den Hitza. 3 - Izpiritu Sainduari eman zuen bizia, Lurrekoen zaurietan baita sartu nahia. Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa; Kristok denen oinazez du bere gorputz guzia. 4 - Zuen baitan den Hartarat itzul zuen begiak, Guzietan izaiteko Harek erabiliak. Har zazue Jainkoaren Hatsa eta Gogoa; Aita ganat bil ditzala denak zuen argiak. K 18 - Mendekosteko haize betean Dans le souffle de Pentecôte Medekosteko haize betean sortua dugun Eliza Izpirituak gaurko mendean bere hatsaz berri beza. 1 - Zerutik jin zen haizea, harrotu baitzen herria Bakotxari bihotzean piztuz bere su berria Kristaua mundu guzirat su horrek du ekarria. 2 - Oi, zerutik jin haizea, guk maiz dugu haize latza Ainitz beren kurutzea ezin jasanez doatza Zu zare, Izpiritua, etsituen esperantza. 3 - Zu zeru haize gozoa, eta gu daldarak hotzez Gosea dagon anaia, xoilki dugu maite ... hitzez Zutan zinez maitatzen Jesus Jaunaren bihotzez. K 01 - Zato Izpiritua (Veni Sancte Spiritus) Viens, Esprit Saint ! 1 - Zato, Izpiritua Eta guri zerutik Igor zure argia. 2 - Zato beharren aita, Zato dohain emaile zato bihotz argia. 3 - Minen eztitzailea, Arimen baitan zauden Arintzaile gozo. 4 - Lan aldietan pausu, Kar aldietan bake, Nigar minetan gozo. 5 - Oi argi dohatsua, Bete bihotz barnea Fededun guzieri. 6 - Zure laguntza gabe Ez da deus gizonean Deus hobengabe denik. 7 - Garbi lohitsu dena, Ihinzta idor dena, Senda zaurturik dena. 8 - Hunki gogor dagona, Susta hotzik dagona, Xuxen makur doana. 9 - Eman fededuneri, Dena zuri baitaude, zazpi dohain sainduak. 10 - Eman merezimendu, Eman hiltze saindua, Eman zeruratzea. Amen ! Alleluia !. K 02 - Zato, Izpiritu Saindua (Veni Creator) Viens, Esprit Saint ! 1 - Zato, Izpiritu Saindua, bihotz barnetan sar zaite : Fededunak eta mundua zure graziaz gaur bete. 2 - Zu bihotzen laguntzailea, Goiko Jaunaren emaitza, Gantzudura zeruz betea, sugar, iturri, bihotza. 3 - Zazpi moldetako dohaina, Jainko Aitaren erhia, Aitak hitzemana zuena, Kristo mintzaira berria. 4 - Gure gogoetan pitz argi, bihotz barnetan maitasun ; Gorputza delarik hitsegi, zure indarraz gu lagun . 5 Etsaia joanaraz gu ganik, ixur nasaiki bakea, Bidean zurekin gu joanik, segur gaiten ez galtzea. 6 - Jainko Aitaz argi zuk eman, ager nor zer den Semea, Eta Zu elgarren Gogoan izan dezagun fedean. 7 - Goresmen zeruko Aitari, piztu den Seme Kristori, Bien Izpiritu Sainduan, ospe menderen mendetan. K 03 - Zato Izpiritua Viens, Esprit Créateur, redonner vie à nos coeurs Zato Izpiritua, kreatzaile Saindua, Bero zatzu bihotzak, zu gabe dire hotzak. 1 - Bete zatzu graziez, Zerutik egorriez, Gure adimenduak Zeronek moldatuak. 2 - Kontsolatzaile ona izendatzen zarena, Dohain baliosena Jaun zerukoarena. 3 - Iturburu bizia, amodio garbia, Karitate kartsua, artatzaile saindua. 4 - Fededunen bihotzak berotu tutzu hotzak eta bete dohainez Izpirituarenez. 5 - Zato Izpiritua, Izpiritu Saindua, Hola laster mundua dadien berritua. K 13 - Zoazte Allez par le monde entier annoncer la Bonne Nouvelle Zoazte, zoazte munduan barna : heda Berri Ona : Alleluia ! Gora Jauna ! Zoazte, zoazte munduan barna : heda Berri Ona. 1 - «Zeru lurretan, dio Jaunak, esku bideak eta denak izan zaizkit emanak» : Alleluia. 2 - Ager fededun, herriz herri, diten goiko Suz denak berri, munduaren pizgarri : Alleluia. 3 - Aita, Seme ta Izpiritu, gure Jainkoak uraz gaitu eta Suaz berritu : Alleluia. 4 - Zoazte gero ta kartsuago, zuen artean ni bainago azken eguneraino : Alleluia. K 14 - Zu, Eliza Peuple de Dieu, Cité de l'Emmanuel, louange à toi ! Zu, Eliza, Kristok bildu jendea, Zu, bataioz Kristoren artaldea, Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza, Zuri Aintza ! 1 - Bat gabiltza, denen adixkide, Bat bihotza, dena goiko fede : Kristo argi eta Kristo bide, zeru alde. 2 - Bat gabiltza, Kristo aintzindari, Bat bihotza, elgarrekin ari : Pitz dezagun Haren argi hori munduari. 3 - Bat gabiltza, Kristo guk iduzki. Bat bihotza, beldur gabe joaki. Ai ! Munduak Jainkoa balaki nolaz aurki !