• 9 items are tagged with Photos
  • 13 items are tagged with Prières
  • 20 items are tagged with Son
  • 29 items are tagged with Vidéos

V = Maria Birjina – Vierge Marie

V 17 - Zuk bidean, Ama

Mère, éclaire notre route !
 
Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,
Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.
 
1 - Jainkoaren izar xuri, ilunbetan dirdir ari
Jainkoaren izar xuri, argi eman, Ama, guri.
 
2 - Aingeruen xoragarri, Kristorekin zira jarri,
Aingeruen xoragarri denak egin barnez berri.
 
3 - Elizaren Ama saindu, zuk bezenbat bihotz nork du ?
Elizaren Ama saindu, bil denak bat munduz mundu.
 
4 - Fededunen Zaintzalea, zurekilan zer bakea
Fededunen Zaintzalea, hersturetan guri beha.
 
5 - Ezinduen Esperantza, eman fede, minak haiza.
Ezinduen Esperantza, gure alde, Ama, mintza.
 

V 12 - Zeru lurren Erregina

Reine du ciel, réjouis-toi !
 
Zeru-lurren Erregina, Alleluia, alleluia !
Piztu zaiku Jesus Jauna, alleluia !
 
1 - Zure ganik sortu dena, alleluia !
Hil hobitik xutitu da, alleluia !
 
2 - Otoitz-azu Seme Jauna : alleluia !
Gutan dadin bizi barna, alleluia !
 
3 - Oi Maria, bozkaria : alleluia !
Zinez baita piztu Jauna, alleluia !
 

V 36 - Salve Regina

Salut, Mère de miséricorde
 
Agur Maria, Ama guziz eztia, Gure bizia, gozo eta argia !
Entzun oihuka lurtiar dohakabeak ; Entzun hatsgoraka,
auhenez eta minez, nigar zelai huntakoak.
Ea, otoi, gure beiralea, zure begi hoin urrikariz beteak, beude guri beha.
Eta Jesus, xoragarri, zure Seme hura, guri lur huntarik lekora erakuts.
Oi, zu, oi Ama ! Oi zoin zaren eztia ! Oi, zoin goxo, zoin garbia ! Agur Maria !
 

V 34 - Sokorriko gainetik

Vierge de Sokorri, veille sur nous !
 
Sokorriko gainetik, begira, oi Ama
Itsas mendi hauk eta Euskaldun arima.
 
1 - Zeru lurren artean Sokorrin baitzaude,
Egiozu Jaunari otoitz gure alde,
Ausarki dugun beti bake eta fede.
 
2 - Zuri daude Urruña, Hendaia, Azkaine,
Biriatu, Ziburu, Pausu, Donibane.
Euskal Herriaren zain egon beraz erne !
 
3 - Peko etxe horiek zureak baitire,
Izan denetan ama, denetan andere,
Aiten sua beiratuz denen gatik ere.
 
4 - Emozute barnean gure gazteri su.
Sokorri-pean beude lanean dohatsu,
Arrozkerien gatik garbi eta kartsu.
 
5 - Oi Ama, entzun, otoi, guzien otoitzak ;
Urrunt zatzu galerna eta gerla beltzak ;
Urrunt eritasunak eta zorigaitzak.
 
6 - Entzun ere zerutik gure hilen deiak,
Han Amaren ondoko zorion nasaiak
Batera gaitzan oro Euskaldun anaiak.
 

V 33 - O Maria, apal, otoi

Ô Marie, penche vers nous ton visage
 
O Maria, o Maria !
Apal, otoi, ene gana
Zure begitarte ona !
 
1 - Ene ama, zu zarena,
Zeruko izar garbia,
Goizeko alba eztia,
Gauazko gidaria !
O Maria, o Maria,
Bekatorosen argia,
Eta sokorria !
 
2 - Ene Ama, zu zarena,
Zure baitan da guzia
Graziaren iturria,
Eba salbagarria !
O Maria, o Maria,
Zor dautzut ene bizia,
Zure naiz guzia !