Recherche

F = Eguberri – Noël

F 01 - Airerik ederrenetan

Chantons la naissance de Jésus
 
1 - Airerik ederrenetan,
Dugun orok betan,
Kanta Jesusen sortzea,
Haren zerutik jaustea,
Etorri da gure gana,
Oi zer zoriona.
 
2 - Zeruko aingerueri
Eta saindueri
Junta tzagun gure bozak
Bai eta gure bihotzak;
Jesusen adoratzerat
Goazen Betlemerat.
 
3 - Utz-kitzue, utz artzainak
Zuen artaldeak
Zuek zaituzte galdetzen
Pobreak tu gonbidatzen
Errege sortu berriak,
Mesias maiteak.
 
4 - Ez bila jauregietan
Ez gazteluetan:
Mañateran da etzana,
Hauxe da umiltasuna
Deraukuna erakusten:
Gure gatik sortzen.
 
5  - Amodioz sustaturik,
Urrikiz beterik,
Dugun egun saindu huntan
Orok gure bihotzean
Errezebi Jesus Jauna
Salbatzaile ona.
 

F 11 - Oi Eguberri gaua

Nuit de Noël, nuit de joie
 
Oi Eguberri gaua, bozkariozko gaua,
Alegeratzen duzu bihotzean kristaua. (bis)
 
1 - Mundu guzia duzu zorionez betetzen,
Zeren zuk baitiozu Mesias dela sortzen. (bis)
 
2 - Gau ilunean ez da ikusten iguzkirik,
Huntan agertzen zaiku mirakuiluz ilkirik. (bis)
 
3 - Oi gau desiratua, argia duzu piztu,
Zeinak mundu guzia behar baitu berritu. (bis)
 
4 - Argizariak dire bozkarioz dantzatzen,
Dutela ohi baino gehiago argitzen.    (bis)
 
5 - Aingeru onak berriz hasi dire kantatzen,
Bozterat dituztela tristeak gonbidatzen. (bis)
 
6 - Gauza guziak dire orai alegeratzen,
Orobat egiterat gaituzte erakartzen. (bis)
 

F 02 - Atzar gaiten

Réveillons nous, cette nuit nous est né un Sauveur
 
Atzar gaiten, atzar lotarik:
Gau huntan da Jesus sortzen ;
Amodioak garraiturik
Gure gatik da etortzen.
 
1 - Gu zerurat nahiz altxatu,
   Jesus jausten da lurrerat
   Heldu da gu nahiz salbatu
   Gorputz hilkor bat hartzerat.
 
2 - Gora haren laudorioak
   Behar ditugu kantatu,
   Gora gure bozkarioak
   Behar tugu seinalatu.
 
3 - Ikusgarri mirestekoa.
   Oi hau da umiltasuna.
   Zeru beraz goragokoa,
   Mañateran da emana.
 
4 - Erregen errege delarik
   Ez du nahi distiratu;
   Ez du nahi palaziorik
   Heia txar bat du hautatu.
 

F 12 - Oi Bethleem

Bethléem, tu resplendis !
 
1 - Oi Bethleem.
Ala egun zure loriak,
Oi Bethleem.
Ongi baitu distiratzen.
Zu ganik heldu den argiak
Betetzen tu bazter guziak
Oi Bethleem. (bis)
 
2 - Zer ohore.
Ala baitzare goratua.
Zer ohore.
Zer grazia, zer fagore.
Zeruaz zare hautatua,
Jesusen zare sor-lekua,
Zer ohore. (bis)
 
3 - Azkeneko
Hor heldu da Jesus justua
Azkeneko,
Gu dohatsu egiteko.
Hetsi nahi du ifernua,
Guretzat zabaldu zerua
Azkeneko. (bis)
 
4 - Mañateran
Datza haurrik aberatsena
Mañateran.
Nork zuken sekulan erran
Zeru-lurren jabea dena
Ikusiren zela etzana
Mañateran. (bis)
 

F 03 - Belenen sortu zaiku

A Bethléem est né le Fils de Dieu
 
1 - Belenen sortu zaiku Jainkoa arratseko gaberdian.
Hotzez daldaraz dago gaixoa lasto piskaren gainean ;
Bero, ahalaz bero dezagun hatsa emanez musuan.
 
2 - Ainitz maite dut nik nere ama, ni sortu ninduelako ;
Baña haurtxo hau maiteago dut ni-gatik jaio delako,
Ta gurutzean gero odola ixuriko duelako.
 
3 - Ordainez hartzu, Jesus haurtxoa, nik daukadan hoberena
Ori bihotza, ori gogoa : hau da naski nai duzuna ;
Agur, haurtxoa, zu zare gaurtik maite nauten maitiena.
 
4 - Zatozte eta lastoan ikus Jainkoa zein den lañoa...
Bihotz bihotzez nola ez maita maite gaituen haurtxoa ?
Gaur amodioz Hari dagola ahuspez mundu osoa.
 

F 13 - Kristo, guziek dezagun

Adorons le Seigneur, révélé au monde
 
Kristo, guziek dezagun egun adora.(bis)
 
1 - Hauxe da izarra agertzen dena:
Berri bat dakarke den handiena,
Jesus maitearen sortzearena.
 
2 - Errege magoak ditu gidatzen,
Jesus haurra gana dire hedatzen;
Presentekin dute han adoratzen.
 
3 - Mirra, itsentsua eta urrea
Ekartzen dautzute, Salbatzailea,
Zuri eskaintzeko present berea.
 
4 - Egun igor-guzu izar gurea,
Aurki dezaguntzat xuxen bidea
Zu ganat heltzeko, gure Jabea.
 
5 - Ni ere argitzen nauzu fedeaz;
Egizu oraino heien xedeaz
Adora zaitzadan neure aldeaz.
 

F 04 - Dugun alegrantzietan

Chantons la naissance du Sauveur
 
1 - Dugun alegrantzietan kanta Jesusen sortzea, 
Gure ahal guzietan ohora Jainko semea.
 
O Jesus, zure graziak kanbia gaitzan guziak. (bis)
 
2 - Errepikaz aingeruak entzuten dire kantatzen
Gu ere loriatuak has gaiten Jauna laudatzen.
 
3 - Jesus erregez, artzainez izan da adoratua.
Ah ! gutarik gehienez nola da ezagutua ?
 
4 - Jesus, negu gogorrean, ohetzat duzu lastoa.
Nola beraz plazer-pean dukegu gure gogoa ?
 
5 - Sortzetik apaltasuna darokuzu predikatzen.
Zergatik goratasuna dugu bada guk bilatzen ?

F 14 - Egun estrainatu gaitu

Egun estrainatu gaitu Haurrak odolaz. (bis)
 
1 - Urte berri dugu, egun lehena.
Onez berri-guzu bihotz barrena,
Barkatzen duzula gure hobena.
 
2 - Huna hemen orai jaio berria,
Berritzen duena mundu guzia :
Gu salbatzeko du hartu bizia.
 
3 - Jesus, zuk iguzu zure argia,
Betiere gaiten hortaz balia,
Ikus dezaguntzat zure loria.
 
4 - Estraina gaitzazu, Jesus maitea ;
Bake saindu baten dugu galdea ;
Egizu dohatsu gure zortea.
 

F 05 - Dugun guziek adora

Adorons l'Enfant-Dieu
 
Dugun guziek adora Jesus haurra troxetan,
Hura dezagun ohora imitatuz obretan.
 
1 - Eguberri, Eguberri : gaitezen alegera.
Jainko bat zaiku etorri guzien salbatzera.
 
2 - Jainko Semea da sortzen gau minaren erditan,
Ama Birjinak du hartzen maiteki besoetan.
 
3 - Ama maitea, zer pena, ez dukezu etxerik.
Ama, zure bihotzmina, ez duzu ohakorik.
 
4 - Haur gaixoa hotzak dago, guzia ikaretan,
Haizea ezti balaio Haurraren fagoretan.
 
5 - Aingeruak dira ari kanta errepiketan :
Loria Jainko Jaunari zerurik gorenetan.
 
6 - Gaiten oro bozkaria Ama Birjinarekin :
Jainkoa da etorria bizi nahiz gurekin.
 

F 15 - Hots aingürieki

Avec les Anges chantons et adorons le Fils de Dieu
 
1 - Hots aingürieki,
Arkanjelieki,
Gaur khantatzera,
Gur ‘ erregiaren,
Jinko Semiaren
Adoratzera.
 
2 - Ez izotza-gatik,
Ez ülhünpe-gatik
Egon herabez.
Har fedia gida,
Jinkoatan fida,
Guatzan lasterrez.
 
3 - Baduatz ‘ artzainak
Arhinik belhainak,
Laster zuin lehen ;
Ikhusi beharrez
Eia sorthü denez
Jesüs Betlemen.
 
4 - Guatzan gü ere,
Bihotzez bedere,
Harpe hartara,
Jinko gizonaren
Jesüs maitiaren
Adoratzera.
 
5 - Harentzat etxerik,
Ez eta oherik,
Ezen khausitü ;
Denen erregia,
Bai Arreroslia,
Ihurk ez hartü.
 
6 - Jesüs barrükian,
Gaiaren erdian,
Sorthü negian ;
Mariak oihalez
Troxatü bertanez,
Etzan lastuan.
 
7 - Zinez düt sinhesten,
Begiez ikhusten
Banü bezala,
Mariren Semia,
Betlemen sorthia,
Jinkua dela.
 
8 - Zelütik jin dena,
hain aphaltû dena,
Altxa dezagün ;
Gük amodiua,
Gük laidoriua,
Eman ditzogün.
 

F 06 - Ez dukezu, o Maria

Ô Marie, tu ne trouvas pas de place pour ton enfant
 
1 - Ez dukezu, o Maria, Haurrarentzat ostatu,
Bera beharko den zeren guzien ihes-leku.
Balakike, nahi balu, berak toki bilatzen.
Apaltasuna daroku hastetik erakusten.
 
2 - Etxola txar bat zitzaion aski izanen zela ;
Gizonekin lasterrenik lagun bat zitekela.
Eta beraz, Artzain ona, huna gure bihotza
Maria duzun bezala dagiozun egoitza.
 

F 16 - Aspaldian, urrunean

Aujourd'hui, le Fils de Dieu est né parmi nous
 
1 - Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gutartean :
zabalik atxik etxea,
zabalik bihotz barnea.
 
Gaur sortzen da gutartean :
zabalik atxik etxea,
zabalik bihotz barnea.
 
2 - Ilunpetan, giltzapetan
Hor zaudeztenak, gaur jeiki.
Horra Jauna bizi huntan :
egin da gizon osoki ;
Munduak hori balaki.
 
3 - Jainko seme gira denak,
Jainkoa gizon hor bait da.
Hartu ditu gure minak :
bihotzez hari josi-ta,
Jainko gaitezen gu gerta.
 
4 - Bihotzetan dugu orai
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai :
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.
 

F 07 - Gau erditan Aingeruek

Les anges dans nos campagnes...
 
1 - Gau erditan Aingeruek
Betbetan dute kantatzen
Eta aldeko mendiek
Baltsan dute ihardesten:
 
Gloria in excelsis Deo.(2)
 
2 - Errazue, artzain onak,
Norentzat besta horiek ?
Nork tu merezitu kantak ?
Zertako kantu horiek ?
 
3 - Horiek dute erraiten
Jesus Haurra dela sortu.
Behar garela Betlemen
Alegrantzietan sartu.
 
4 - Elgar aditurik goazen
Mesiasen ikusterat,
Jesusi gure bihotzen
Eta bozen eskaintzerat.
 
5 - O Jesus Salbatzailea
Orok zaitugu laudatzen.
Jesus gure Erregea

F 17 - Zatozte gauden so (Adeste)

Peuple fidèle, le Seigneur t'appelle
 
Gurekin da Jainkoa,
Hau da bozkarioa
Gurekin da Jainkoa,
Betiko.
 
1 - Zatozte, gauden so Jainko haurñoari
Hoin apal, hoin goxo, loan dagonari.
Gauan sortu da gu zeruratzeko.
 
2 - Harekin betiko Jainko-seme gaiten
Haur ttiki sortzeko, zerutik da jausten :
Gizon egin da gu jainkoztatzeko.
 
3 - Zeru-lur osoak eskainiz bihotzez,
Gauzkion guziak Jesusi ahuspez :
Lastoan dagon haurño eta Jainko.
 
4 - Gurekin da orai zeruko argia
Gurekin zerurat deraman egia :
Denak Jesusi gaur josten gitzaizko.
 
5 - Zatozte guziak bozkaria orai,
Jesus hau baitugu Jainko eta anai :
Zer zaiku orai guri nausituko ?
 

F 08 - Gaur sortu da

Il est né le divin Enfant
 
Gaur sortu da Jesus Haurra:
Oi hau zeruaren presenta.
Gaur sortu da Jesus Haurra:
Dugun bozkarioz kanta.
 
1 - Auhenak bara ditzagun:
Hunkitu dute gaur zerua.
Horra nun igortzen daukun
Bake hanbat agindua.
 
2 - Aingeruek gau-erditan
Alegrantziaz derasate
Jainko bat zaikula sortu
Errepiketan diote.
 
3 - Gorputz bat Kreatzaileak
Gurearen pare du hartu.
Azkenean hartan berak
Hilez gaitu gu salbatu.
 
4 - Altxa, goazen artzainekin
Jainko denaren ikustera,
Bihotz kartsu batzuekin
Sehaskan besarkatzera.
 

F 19 - Haur egin zaiku

Pour nous, il est devenu enfant
 
Haur egin zaiku Jainkoa, haur eta denen ogi.
Gu maitez hain du bihotza on eta zabalegi.
oi Jainkoaren Semea, lur lastoan etzana ;
Hor zaude maitez betea, denen ogi Zu Jauna.
 
1 - Zu bezain apal munduan nor da nor izan ote ?
Gu gizon dohakabeen hazkurri egin arte.
Neurri gabeko bihotza, on guzien betea,
Noiz ote Zu Jauna goza,  gau-egun gaude beha
 
2 - Lur huntan diren gaitzetan,  gurekin zaiku sartzen,
Hak eman karra barnean, minetan poztu gaiten.
Kristo Jaunaren odola, minen sendagailua !
Gu baitan piztu dezala,  sainduek zuten sua.

F 09 - Hel gaiten

Accourons à Bethléem adorer l'Enfant Jésus
 
Hel gaiten guziak hel Betlemerat,
Jesus maitearen adoratzerat.
Hel gaiten guziak hel Betlemerat
Jesus maitearen adoratzerat.  (bis)
 
1 - Aingeruek dute
Han dela erran.
Kristauak, zatozte,
Han da mañateran.
 
2 - Han dago etzana
Heia batean
Zeru luren Jauna
Lasto arruntean.
 
3 - Goazen artzainekin
Haurraren gana,
Ikustera hekin
Troxetan emana.
 
4 - Ahuspez umilki
Dugun adora,
Bihotzez, kartsuki,
Jesus dibinoa.
 
5 - Nahi ditu egun
Gure presentak ;
Eskain diotzogun
Lehenik bihotzak.
 
6 - Bihotz kartsuenak
Ditu prezatzen
Bainan garbienak
Hek ditu hautatzen.
 
 

F 33 - Bozkaria ! ...

Réjouis-toi, Marie : le Seigneur est avec toi !
 
Bozkaria ! dena grazia : zurekin dago Jauna.
Bai dohatsua zu, Maria : zutan zagon Kristo Jauna.
 
1 - Seme lehena sortu zuen Mariak,  eta xatarrez troxatu.
 
2 - Artzainek aurkitu zuten Maria,  Josep eta haurñoa lastoan etzana.
 
3 - Begiratuz hoik oro Mariak bihotzean  zabilzkan.
 
4 - Aitari, Semeari, Izpirituari, aintza menderen mendetan. Amen.
 

F 10 - Jaun Handiak

Grands de la terre, voyez cet enfant couché sur la paille...
 
1 - Jaun handiak, ikus-azue
Jainko bat egun nigarrez.
Lastoan den haurño horrez
Ah, ikara zaitezte. (Bis)
 
2 - Zeru-lurren Nagusi dugu :
Aingeruak, erregeak,
Bai eta diren guziak
Beraren peko ditu.  (Bis)
 
3 - Hobengabe, gaixtoendako
Da bera sakrifikatzen.
Huna nun den lurreratzen
Gizonen salbatzeko. (Bis)
 

F 49 - Aintza zeruan

Gloire à Dieu et paix sur terre !
 
Aintza zeruan, Aintza zeruan, Aintza zeruan Jaunari !
Eta bakea, eta bakea lurrean gizoneri (bis)
 
1 - Ahal bezala, herri lañoa ilunbean badabila.
Itsu mandoka eta mainguka hor dabila, argi bila.
 
2 - Argi handi bat eki-aldetik jalitzen zaio uroski,
Bozkarioa ta esperantza dariozkala nasaiki.
 
3 - Uztarri pizu, makil ukaldi zahalo zauri, adio
Zapaltzaileen hordagoeri Haur koxkorrak “kanta” dio.
 
4 - Kontseilaria, Jainko azkarra betiko Aita kementsu.
Bakezko juje, mundu gainean sekulakotz, hor zaude zu.