Bertze kantu batzu – Autres chants

  • N 002 – Jauna, Jaun ona

    Prière pour les vocations
     
    1 – Jesus Jaunari zerbaiten galdatzeko
    eman zitzaion gazte bat belauniko.
     
    Jauna, Jaun ona,
    norat joan eta zer egin,
    goiko bizian sar nadin ?
    Jauna, Jaun ona,
    norat joan eta zer egin,
    beti nabilan zurekin.
     
    2 – Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari,
    jartzen nitzaio Jaunaren nahiari.
     
    3 – Jesus maiteki begira dagokio,
    pizten baitzaio harentzat amodio.
     
    4 – Zoazi eta sal ditutzun gauzak oro,
    hori eginik enekin etor gero.
     
    5 – Ilun iluna joan zen gazte hura,
    ez utz gu Jauna zu ganik urruntzera.
     
  • N 003 -Nasaia da uzta

    La moisson est abondante…
     
    Nasaia da uzta ;
    Langileak zoin guti…
    Aitaren deia entzun eta,
    Elizari zaizkola
    Bihotzdunak xuti.
     
    1 – Altxa begiak : ikus ogiak ontzen ari.
    Altxa bihotza : galda laguntza Jainkoari.
     
    2 – Nork du zainduko artzain gabeko artaldea ?
    Zenbat ardi den gosez egoiten, artzain beha…
     
    3 – Ardi galduak ditu Jainkoak urrikari.
    Nork du entzunen Kristo Jaunaren auhen hori ?
     
  • Salve Regina

    Salut, Mère de miséricorde
     
    Salve Regina, Mater misericordiae.
    Vita, dulcedo et spes nostra, salve.
    Ad te clamamus, exsules filii Evae.
    Ad te suspiramus, gementes
    et flentes in hac lacrymarum valle.
     
    Eia ergo advocata nostra,
    illos tuos misericordes oculos ad nos converte ;
    Et Jesum, benedictum fructum ventris tui,
    nobis post hoc exsilium ostende.
    O clemens, o pia, o dulcis Virgo Maria.
     
  • Z 026 – Bihotzean

    Dieu, ma lumière
     
    Bihotzean zaitut, Jauna :
    Alleluia ! Alleluia !
    Geiagoko zoriona
    Nork nun izan ? Alleluia !  (bis)
     
    1 – Jauna dut argi, Jauna geriza : ni nork izi ?
    Jauna dut lagun : Nork behar nau ni dardarazi ?
     
    2 – Etsai armadak etor ditela : ni ez beldur :
    Pitz bedi gerla : Jaunaz osoki nago segur.
     
    3 – Egun beltzetan gordeko bainau aterbean.
    Gordeko eta xut ezarriko arkaitzean.
     
    4 – Hargatik orai inguru dauden etsaieri
    Burua gora nagokiote dena irri.
     
    5 – Irrintzinaka eskaintza diot Jainkoari
    Eskainiko nik, bai soinuz eta kantuz ari.
  • Z 156 – Bai gora Jaungoikoa

    Louez Dieu !
     
    Bai gora Jaungoikoa 
               Bai gora Jaungoikoa
    Mendez mende badoa
               Haren amodioa
    Bai, gu maitatu gaitu, gu Jainko-semetu.
     
    Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.
     
    1 – Kanta, mundua, Jaunari :
    zoin handizki den ari,
    baita denetan ageri.
     
    2 – Harek maiteki gabiltza,
    hain du ona bihotza :
    Jauna da gure geriza.
     
    3 – Berak hitzeman bezala,
    du gure zain hegala :
    beti gurekin dabila.
     
    4 – Gora zeruan den Aita :
    bat bildurik jauz, kanta,
       bertze Jainkorik ez baita.