Prière pour les vocations
1 – Jesus Jaunari zerbaiten galdatzeko
eman zitzaion gazte bat belauniko.
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
goiko bizian sar nadin ?
Jauna, Jaun ona,
norat joan eta zer egin,
beti nabilan zurekin.
2 – Gazte gaztetik naiz beti zuzen ari,
jartzen nitzaio Jaunaren nahiari.
3 – Jesus maiteki begira dagokio,
pizten baitzaio harentzat amodio.
4 – Zoazi eta sal ditutzun gauzak oro,
hori eginik enekin etor gero.
5 – Ilun iluna joan zen gazte hura,
ez utz gu Jauna zu ganik urruntzera.
