-
T 01 – Gaur, Kristo, pitz deneri
Ô Christ, enflamme le coeur de nos jeunesGaur, Kristo, pitz deneriZu baitan zen su hori :Gabiltzan zu iduri,Nausituz gaitz orori.1 – Jos gaiten elgarri, Kristo lokarri :Dugun argiz-argi mundua berri.Barnean sineste, begian irri.Goazen beti goiti, denen pizgarri.2 – Herra eta gerlak bai urrun beude :Oro ditugula guk adiskide.Bertze nehorekin etsaitu orde,Denak bat ar gaiten zuzenen alde.3 – Hail kantuz lanerat, eskual-gaztea :Hire indarrekin har Sinestea.Izan Kristok zuen begitarteaDiotela denek : hau langilea !4 – Lurrerat jautsirik Zeruko Jauna,Ibili du berak gizonen lana.Lantuz lurra, zura edo burdina,Dugun egin denek Harek egina.5 – Bai berri dadila Eskual-HerriaAtxikiz arima eta irria.Mendiek bezala entzun, hiria,Eskual-gaztearen bizi nahia.6 – Herrian berean ala kanpoan,Errotik gaiten gu Fededun izan.Eskuak guziek elgarri eman :Mundu Berriraino goazen lanez lan. -
T 02 – Gazte kartsuen baitan
Parle, Seigneur, au coeur des jeunes !Gazte kartsuen baitan,Zu, Jauna, otoi ! mintza !Laguntza beharretanBaita orai Eliza.1 – Jendeak trumilka galduz dabiltza,Ai denek balute denek apeza !Apez beharretan dugu Eliza :Gazte bihotzetan Zu, Jauna, mintza.2 – Zenbat erresuma dagon pagano !Hoitan ez da Kristo sartu oraino.Arima su eta gorputza sano,Misionestak igor lur hoitaraino.3 – Bai jarraik Jaunari gostaia gosta,Holako nausirik nihun ez baita.Grazien hazia lurrez-lur bota,Hil-eta biltzeko zeruan uzta.4 – Jaunarentzat dena uzten duenaDohatsu bai hura ! – Jaunak errana.Ehunka gehiago zaio emana,Eta zeruetan zer zoriona ! -
T 05 – Kristo, apeza
Christ, Prêtre du Père, appelle à ton serviceKristo, Aitaren manuz etorri apezaLagun onak hautatuz zuk molda Eliza.1 – Gure herriek bat eginen baituteJaunaren herri bakarra ;Girixtinoek bide hortan daukateKristoren argi beharra.2 – Bere haurrekin egin duen ondoanBetikotz Jaunak batasun,Apezen eskuz ezarri du munduanJainkozko ainitz ontasun.3 – Girixtinoen familia behar daIzpirituaz zurea.Apostoluek zuten bezain suharraBaginu berdin fedea.4 – Gure semeak eta ere alabakMunduak behar baditu ;Dezala maita Jesus gazten bihotzakTa berdin hari segitu.5 – Apez, serora edo familiatuBakotxak du bere deia,Bidea Jaunak zoin emana baitaukuLehen da haren nahia.6 – Sortu orduko, Jauna, eman daukuzuMaitasunaren beroa :Gu denen etxe bakotxa zuk egizuFedelur paregabea.7 – Berri haundia, mezu paregabea,Oraino askok ez jakin.Piztua dugu Kristo Salbatzailea :Gaitezen bizi harekin. -
T 06 – Gaurko gure gaztetan
Donne à nos jeunes le zèle de Xavier et LoyolaGaurko gure gaztetanBerriz bizi ditelaZabier eta Loiola.Heien karra lur huntanDenak sutuz doala;Kristok nahi bezala.1 – Zabiertarrekin Loiolatarrek herrian zuten maiz gerla ;Kristoren maitez bi saindu gaztek hara bat egin zutela.2 – Anai arteko gudaldietan emanen zuten kar hori,Mundu guziak bat egin zezan eman diote Kristori.3 – Izan bezate gaztek sineste bai eta erro azkarrak,Atxik bitza gaur, ekaitzan tente, Jesu Kristoren indarrak.4 – Herritik urrun barreiatuak diren euskaldun gazteakEz bitza, otoi, irets munduak, bainan bai argi fedeak. -
T 07 – Otoi ! Jainkoa
Seigneur, garde-nous dans la foi1- Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzeratEuskal lurrean fedea.Orroit zoin duzun maite mundua,maite gu garen jendea.Otoi ! Jainkoa, ez utz galtzeratEuskal lurrean fedea.2 – Gure gazteri eman Jainkoa,Kristau fedean indarra.Gaur ez ditela Jainko-gabekinmakur-biderat hek lerra.Orai munduak baitu denetangizon kartsuen beharra,Gure gazteri eman, Jainkoa,Kristau fedean indarra.3 – Auzo-herrien altxagarriaegin euskaldun herria.Herra gaindituz, gaiten denak batmundu berrirat lehia.Ager dakigun dena maitasunZutan den mundu berria.Auzo-herrien altxagarriaegin euskaldun herria. -
T 08 – Zure lekuko
Témoins du Christ, envoyés au mondeZure lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.1 – Hemen dugu orok egin Jaunaren artaldea.Denek behar dute jakin zoin den paregabeaZeruko artzainarekin gure alapidea.2 – Ez du nahi Artzain onak bakar bat ere galdu.Gertatzen bada etsaiak duela bat urrundu,Behar du bere anaiak berriz biltzen lagundu.3 – Bere biziaz apeza Kristo agertuz doa.Kristauak halaber beza bertzer eman Jainkoa,Gutan baitago Eliza argitzeko mundua.4 – Bataiatua den bati manu hau da emana :Obraz egin dezan beti Jainko-hitzak diona,Orotan dadien aurki eginez Jainko-lana.5 – Mariak aingeruari « Jaunaren neskatoa «.Ordutik eman zen Hari bihotz eta gogoa :Jainkoaren zerbitzari, horra girixtinoa.6 – Jainkoaren haurrek dugu familia egiten.Munduak erran behar du : zer bihotz ona duten !Beraz oro esku-esku elgarrekin ar gaiten. -
T 09 – Kristo, Jainko gizona
Christ, Dieu fait homme, Souverain PrêtreKristo, Jainko gizonaApezen apeza.Apez berrian bizi,Ager eta mintza.1 – Haren bitartez, Kristo, heda Berri Ona :Aitaren erreinua dadien aintzina,Haren urratsez ager zure Bihotz Ona :Egin dezan zu baitan denen batasuna.2 – Otoitz deiak Aitari hel-araz ditzola,Zure Gorputzarekin eskainiz Odola :Izan dezaten denek behar den ahala,Gauez gau bermatzeko Argiaren bila.3 – Haren eskuaz eman erorier esku,egun hainbertze baita galtzeko irrisku.Ifernuko indarra jazartzen bazaiku,Lehertuek dutela hartan ihes-leku.4 – Haren suaz guziak maitatzerat susta,Mundu-bazter askotan herra nausi baita.Harek zabaldu karrez, mugak hautsi-etaJende guziek elgar dezatela maita.5 – Bekatu lokarriak denetan ken bitzaEta gerla bideak etxetarik haiza :Oraidanik dezagun elgarrekin gozaZure ganik heldu den bakearen poza.6 – Apezekin batean Eliza gare gu ;Hartze dute gu ganik apezek sustengu.Elizak jasaitean ekaitz ala negu,Kristo, guk beldurrik ez : gurekin zaitugu. -
T 10 – Jesus, munduko argia
Jésus, Lumière du monde, tu es la Vérité, tu es la VieJesus, munduko Argia !Jesus, zinezko Egia !Jesus, betiko Bizia !1 – Gure bihotz barneriEman zure Argia,Dugun, Zu aintzindari,Argi mundu guzia.2 – Jesus Jainko bakarra,Zuri gure Herria !Beude urrun gezurra,Herra eta lohia !3 – Etxetan, herrietanIzan denen Nausia,Oraitik Zure baitanGaiten denak loria ! -
T 11 – Gurekin egon zaite
Seigneur, guide-nous sur la route de la vie1 – Mendiko haize ta eguzkitan gure poz eta osasun,Eta irrisku ta hersturetan zu zaitugu gure lagun.Gure bide erakusle, Jauna, izan zaitezDenak bizi gaitezen beti on eginez.2 – Handiak uhain beldurgarriak, orroaka itsasoan,Bainan ez gira, Jauna, gu beldur : zu zaude gure ondoan.3 – Kale arteko joan etorri eta lanean gabiltza,Eta zuk, Jauna, duzu poztutzen ta indartzen gure bizitza.4 – Gurekin egon zaite mendian, itsasoan eta kalean,Gurekin egon zaite lanean, gurekin, Jauna, jolasean. -
T 12 – Gure ondoan, Jauna
Reste près de nous, Seigneur, sois notre Route, notre VieGure ondoan, Jauna, egon zaite beti,Zu zira gure bide eta gure bizi.1 – Zu zira Jauna, Zu, gure artzainEta gu zure artalde ;Nora ezinez ibiltzen giraArdi gaixoak Zu gabe. (bis)2 – Zuk ezagutzen gaitutzu denakZu zira gure artzain on.Zure ondoan elgar maitatuzgaitezela beti egon. (bis)3 – Otsoak daude barrutietanZelaian eta bortuan,Bainan otsoen beldurrik gabeJauna, gu zure ondoan. (bis)4 – Zu gure poza eta itxaropen,Zurekin goaz aurrera,Egunen baten zure betikoArtaldea izatera. (bis) -
T 13 – Mundu berri bat
Tu es, Seigneur, notre espérance1 – Mundu berri bat dugularikan, Jauna, gure ametsean,milaka trabak aurkitzen ditu gure ametsak bidean.Zu zira gure pozbide, gure itxaropen,Emaguzu, Aita ona, zure bedeinkapen.2 – Askatasunez, Jauna, gorputza, askatasunez gogoa,Askatasunez bizi nai dugu gure bizitza osoa.3 – Askatasunez mundu berria eginez dezagun goza,Urrikal, Jauna, eta emaguzu bedeinkapenaren poza. -
T 14 – Esperantzaren kantua
Allons, unis, vers les cieux nouveauxElkarturik goazen aintzina kantari,Bideak zabalduz betiko pozari. (bis)1 – Maitasun ta zuzentasunez dezagunekar anaien askatasun,hor heldu baita Jaunaren betiko egun.Hor dugu distiratsu egun sentiko argitasun.2 – Zerua eta lurra berri eginik,orduan ez da izanen minik,ez da izanen nigarrik, ez heriotzerik.Jainkoa gure Jainko, gu haren herri betiko pozik.3 – Jaunaren eguna etor dadinean,guziak poztasun bateanegonen gira Jaunaren ontasuneanIzanen gira zoriontsu betikotasunean. -
T 15 – Denek dezagun kanta
Chantons le Nom du SeigneurDenek dezagun kanta Jaunaren izenazeru lur zabaletan haren JauntasunaHerri alde orotan esku zartarakanbatetaraturik har gaitezen kantan.1 – Aintza etxe xokoetanAintza herri guzietanAintza mundu zabaleanAintza bihotzetik Aintza.2 – Bildu haurridetasunezBildu bataio agintzezBildu herri bat eginezBildu gogo batez bildu.3 – Zuri gure atseginakZuri gure bihotz minakZuri lur huntako lanakFedez zuretzat emanak. -
T 16 – Euskal semea
Christ a aimé chacun de nous jusqu’à mourir1 – Euskal semea Kristok hiltzeraino zaituBertze jendeak oro bezenbat maitatu,Noiz behar ote dute guziek onartuEuskaldun izaitea ez dela bekatu.2 – Zuhaur ezin izanez ez otoi etsituEz eta egin herraz tu egileari tuGorrotoak bihotza barnez hiltzen baituLaidoen gatik ere indartsu agertu.3 – Jende guzien Aita bai eta gurea,Euskal semean ikus Kristoren eitea,Gaur ez dezon herrak hil barnetik barneaEmozu goiko indar, goiko sinestea.4 – Jaunaren eguneko goizeko izarraNoiz gutan ote zauku argitu beharra ?Harekin baitukegu Kristoren indarra,Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.5 – Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !Ai, horrek sustatuak guziak balira !Euskal semeak oro, zerurat begira,Minez min hel ditela betiko Herrira. -
T 17 – Zu bihotzean
Avec toi, Seigneur, fais que nous soyons un !Zu bihotzean eta Zu lagun,Denek bat egin dezagun.1 – Mundurik ez zen, argirik ez zen, eta zuk maite gintuzun,Lurreko minen artetik, Jauna, denek bat egin dezagun.2 – Bakotxa bakotx izanik ere, denek bat egin dezagun ;Ez berdingoa, gaindituz goazen elgarren ganat zu lagun.3 – Jesusi beha erran du Jaunak : “ Hau dut nik Seme maitea ”.Maitasun beraz, behako beraz, deneri, Jauna, gaur beha.4 – Fededun jendek dezaten goza guzien gatik bakea,Ezagutaraz elgarri beha, Jesusen begitartea.5 – Emana denik ez baita nihor emana zaren bezala,Bat zare, Jauna, batean hiru : nork adi hori, nork zila ?6 – Kristori esker elgarri gaiten emanak, eman ahala ;Lurrean diren herriak oro Kristok bat egin ditzala. -
T 20 – Hogoi mende gaur
Au soir du 20° siècle, que nos coeurs se réjouissent de l’avènement du Christ !Hogoi mende gaur, maitasun iturri, zaiku Jesus etorri :Bihotz guziak diten herriz herri pitz eta berri.1 – Jesus iguzki, goazen kartsuki argiaren bila :Harek baitaki nun aurki, amestu bezala, goi argi zabala.Jesus bai lankide bai iguzki, denak bat, goazen kartsuki.2 – Gaur ilunberi nausi etorri Jaungoiko Haur horiAgur dezagun kantari. Goikoak iduri, gaiten jos elgarri.Huna Eguberri, bizi berri : gaiten jos, denak elgarri.3 – Mende berriko mundu berria zaiku etorria.Gure oraiko bizia zeruko hazia horrat gaur abia.Huna goiko mundu pizgarria : dena kar, harat lehia.4 – Bi milagarren urtea baita, bihotzez bat kanta.Herra bideak utz-eta, mugak gaindi eta, dugun elgar maitaDenek Jainko Jauna dugu aita : nundik ez, guk elgar maita ? -
T 22 – Eta guk, zer egin ?
Éviter le mal, désirer le bien1 – Zenbat jende munduan herrak berexiak,Amodio deiari bihotzak hetsiak,Zenbat jende, ontasun, gerlak errautsiak,Indarra ta dirua denetan nausiak.Eta guk, zer egin ? Zer egin elgarrekin ?Eta guk, zer egin ? Zer egin Jesusekin ?2. Miliunka badago munduan pobrea,Bizitzeko ur, ogi, jauntzirik gabea .Miseria sortzetik da heien zortea,Aberatsen mundua, zer dute partea ?3. Jainkoaren nahia gizonarendako,Parabisu batean uros bizitzeko,Gaixtakeriz gizonak berak egin uko,Berritzeko bihotzak hil da Jesu Kristo.4. Deitzen gaitu Jainkoak gutarik bakotxa,Berritzera mundua girixtino gisa,Amodioz beterik, zabalik bihotza,Zerbitzari bezala, emanez bizitza.5. Ikusirik badela hainbat behar mota,Ezin gira gu egon begiak hetsi-ta,Beharrean denari guk eskua bota,Girixtino batentzat eginbide baita.
