S = Hilak – Azken finak – Funérailles

  • S 01 – Bizia labor

    La vie est courte
     
    1 – Bizia labur, hiltzea segur :
    Gauza dudarik gabea.
    Ororentzat da egin legea,
    Ororen zorte dorpea
    Bertze munduko atea.
     
    2 – Salbamendua dezagun obra
    Kartsuki orai beretik.
    Aldatu behar bizi huntarik,
    Ez jakin noiz eta nola :
    Gauden beraz pentsaketa.
     
    3 – Bizi ezdeus hau utzi orduko,
    Hor dugu jujamendua.
    Nor bederak du eman beharko
    Hertsiki bere kondua :
    Laster dukegu ordua.
     
    4 – Zeruko Ama, oren latz hartan
    Zaude gure sahetsean.
    Otoitz zaguzu zure Semea
    Gure Juje behar dena,
    Otoi, ez gitzan kondena.
  • S 02 – Bizia labur

    Seigneur, prends avec toi celui qui nous a quittés
     
    1 – Bizia labur, hiltzea segur :
    Gauza dudarik gabea.
    Zeruko Jauna, gu ganat beha,
    Zurekin har hil zaikuna :
    Emozu goiko bakea.
     
    2 – Zure Semea duzu emana
    Zu gana dadin gizona.
    Hunentzat harek eman odola
    Otoi, alfer ez dadila
    Pitz dadin Kristo bezala.
     
    3 – Lurpean barna erein orduan
    Altxatzen zaiku hazia.
    Gorputza berdin da ehortzia
    Piztu eta goza dezan
    Betiereko bizia.
     
    4 – Etzen mundurik, etzen menderik
    Jadanik maite gintutzun.
    Otoitzak eta nigarrak entzun,
    Hil-beharren lur huntarik
    Denak zutan bil gaitzatzun.
     
    5 – Izar guziek ez dute bera
    Zeruan gauaz dirdira.
    Hil-fededuna egin dadila
    Amestua duzun hura,
    Gozatuz argi zabala.
     
  • S 03 – Jesu Kristo, denak Zure ganat

    Venez les bénis de mon Père…
     
    1 – Argiz-argi Kristo jautsi orduko,
    Jendaldeak etorriko zaizko.
    Egun hartan, zerukoak lekuko,
    Tzarrak, onak ditu berexiko.
     
    Jesu-Kristo, denak zure ganat bil :
    Esku eman, azken egunean.
    Jesu-Kristo, kurutzean zinen hil
    Gu pitz gaitzan azken egunean (ber.)
     
    2 – Eskuineko ardieri zaiote
    Artzain ona deika hurbilduko :
    “ Ene Aitak maitatuak, zatozte :
    Erreinuaz goza sekulako. ”
     
    3 – “ Gose nintzen, eta zuen eskutik
    Izan dut nik zer jan eta edan ;
    Eri nintzen, eta zuek gogotik
    Zitzaizkitet bihotz pizten izan. ”
     
    4 – “ Nik dautzuet : neri zen bai egina
    Xumeneri egin duzuena.
    Zuek neri emanaren ordaina,
    Orai huna goiko zoriona. ”
     
  • S 05 – Zer dire gure egunak ?

    « Tout est vanité. »
     
    1 –  Zer dire egunak ?  zer da gure bizia ?
    Itzalaren pare dire : nun dugu zuhurtzia ?
    Atsegin iragankorrek ez gaitzaten lerraraz.
    Akabo da laster gutaz : orroit gaiten hiltzeaz.
     
    2 – Hobira gare hurbiltzen, sortzen garen ordutik ;
    Herioak, gure bortxa, garamatza mundutik.
    Baratzetako loreak histen diren bezala,
    Hola da gure bizia suntsitzen berehala.
     
    3 – Jainko adoragarria, Aitarik hoberena,
    Entzun zazu zure Seme gure gatik hil dena.
    Grazia eske dagozu guretzat gurutzean :
    Arren, fagora gaitzatzu gure heriotzean.
     
    4 – Ondikotz, merezi tugu gaztigu garratzenak.
    Otoi, ahantz bekizkitzu, Jauna, gure hobenak.
    Hel zakizkigu, Birjina, gure behar ordutan,
    Guziz, oi Ama maitea, hiltzeko orenetan.
  • S 06 – Gure bihotzmina

    Jésus pleura son ami Lazare
     
    Gure bihotzmina
    Otoi, ez gaizki har
    Egin duzu Jauna,
    Guk bezala nigar.
     
    1 – Zure adixkide Lazaro zenaren hobirat heltzean,
    Min eta nigarrak zitzaizkitzun jauzi tanpez bihotzean.
     
    2 – Nigarren artetik eman ziniozkan eskerrak Aitari,
    Onhartu baitzuen zure minak zion otoitz ixil hori.
     
    3 – Hobitik harria kenarazi-eta egin duzu oihu.
    Hara hor Lazaro xutik zaiotela bizirik agertu.
     
    4 – Bai sinesten dugu zu zarela Kristo, Aitaren Semea
    Zu jaunen Jauna eta guzien Bizia, guzien Piztea.
     
  • S 07 – Min eta ilunbeak

    Quand te verrons-nous, ô Christ ?
     
    1 – Min eta ilunbeak noiz joanen dire ?
    Noiz gaitu Bakeak beteko gu ere ?
    Jaunaren begitartea kantuz gozatzean,
    Betiko zer betea denen bihotzean.
     
    2 – Zuk erran eguna noizko da, Jauna ?
    Noiz dugu betiko Kristo ikusiko ?
    Munduan eta zeruan diren ederrenak
    Kristo ganik dirdiran heldu dire denak.
     
    3 – Den denek badute zurekin eite.
    Bakotxa dena zu egin nahi duzu.
    Gaizki guzien itzalak ken zuk, otoi, gutan.
    Zure argi zabalak gu zutara gaitzan.
     
    4 – Hil ondoan, Jauna, zer zoriona :
    Zu zauden ospean elgar ikustean.
    Aintza zeruko Aitari, aintza Semeari,
    Aintza gutan ari den Gogo sainduari.
  • S 08 – Gure munduko minak

    Va vers la lumière, le Père t’attend
     
    1 – Gure munduko minak utz-eta,
    Igan zeruko argira :
    Besoak zabal han duzu Aita
    Etxean zure begira.
     
    2 – Hango bizirat guhau betiko
    Minen artetik heltzean,
    Berriz zaitugu han ikusiko
    Jainko Aitaren bakean.
     
    3 – Jesu Kristoren kurutzeari
    Darion odol saindua
    Xortaka zaitzu gainerat ari
    Emanez barkamendua.
     
    4 – Kristau egina zaituen urak
    Pizturik begitartea,
    Ikus Jaunaren goiko dirdirak,
    Ikus argien betea.
     
    5 – Azken eguna jinen denean,
    Jainkoak deitu orduko,
    Kristo bezala berriz piztean
    Bizirik zira jeikiko.
     
    6 – Bizi berrirat zira sortuko
    Gorputz-arimak iguzki,
    Jaungoikoari kantuz aitzeko
    Zeru-lurrekin alaiki.
     
    Igan zaite,
    Jainko Aitaren argian izan,
    Ikus arte
    Zeruan.
     
  • S 09 – Gizona, nun duk zuhurtzia ?

    Ô homme, n’oublie pas que la vie est courte !
     
    1 – Gizon, nun duk zuhurtzia,
    Zer, ez dakik ?
    Ez dela deus ere bizia,
    Ke bat baizik ?
    Higuintzak bihotzez mundua,
    Oraidanik :
    Herioa duk hurbildua,
    Hire ganik.
     
    2 – Mundutar, plazer zoratutan
    Hondatua,
    Gauza bat bedi hire baitan
    Finkatua :
    Orroit hadi hil behar dela
    Azkenean,
    Bihar beretik haitekela
    Lur barnean.
     
    3 – Aberatsa, hire diruak
    Hau itsutzen,
    Agintza faltsuez munduak
    Hau zoratzen.
    Has bedi ba enganioaz
    Ahalgetzen
    Bai eta funski herioaz
    Beldur hartzen.
  • S 11 – Bazinakien

    Seigneur, je remets ma vie entre tes mains
     
    Jauna, zuk eman bizi hori
    Itzultzen dautzut orai zuri.
     
    1 – Bazinakien, nor nola nintzen, sortu aintzin ;
    Jaun zerukoa, zure eiterat nauzu egin.
     
    2 – Egin guziez damu-daldaran nauzu ari ;
    Azken auzian, ez otoi, Jauna, jazar neri.
  • S 12 – Betiereko zoriona

    Père, donne-leur le repos éternel
     
    Betiereko zoriona,
    Heieri (Hil huni) otoi, eman Jauna :
    Betiko argi zabalean,
    Zure argiak argi ditzan (dezan).
     
    1 – Zuri Jainkoa, esker kantu,
    Dei entzuleak hartze baitu,
    Zion gainean zuri kantu
    Zuri eskaintzak zuri botu.
     
    2 – Gizon bakotxak beharko du
    Goiz edo berant zuganatu
    Hobenen zamak hausten gaitu :
    Noiz behar duzu, noiz barkatu ?
     
    3 – Bai dohatsua zuk hartua,
    Zauden etxean da sartua.
    Guziek dugun nozbeit goza
    Jaunaz betea den egoitza.
  • S 13 – Zabal dezola

    Que le Seigneur lui ouvre la porte du ciel !
     
    Zabal dezola Jaunak zeruko atea :
    Herri hartarat zuzen ereman dezala.
     
    Zabal dezola Jaunak, zeruko atea.
     
    Ez da sartzen han gaua, ez eta hiltzea.
    Han da betiko boza, han argi zabala.
     
  • S 14 – Ikusia dut zeru berria

    Nous attendons des cieux nouveaux et une terre nouvelle
     
    1 – Ikusia dut zeru berria, ikusia lur berria :
    Lehengo zeru, lehengo lurrik etzen geiago ageri.
    Ikusia dut hiri saindua Jesusaleme berria :
    Jainkoa ganik zerutik jausten ezkon-berria iduri.
     
    Errepika 1 :
    Zu Jauna zaren argi betean, zurekin gaiten bat izan.
    Errepika 2 :
    Lur berri eta zeru berrian, hil eta gaiten bat izan,
    Lur berri eta zeru berrian, Jauna, Zu zaren bizian.
     
    2 – Entzun izan dut goiko tronutik indar handiko mintzoa :
    “Huna Jainkoak gizonekilan duen betiko egoitza.
    Heiekin baita egonen orai zeruetako Jainkoa
    Eta hek orai jendalde saindu : Jainkoa lagun dabiltza.
     
    3 – Nigar guziak begietarik ditu xukatuz kenduko :
    Heriotzerik, eritasunik ez da izanen geiago.
    Nigar-auhenik ez da entzunen ez eta dolu, ez oihu :
    Beren minekin lehengo gauzak behingotz dire suntsitu.
     
    4 – Goiko tronuan jarririk zenak gorarik zuen hau erran :
    “Huna nun orai gauza guziak berri egiten ditudan.
    Ni naiz lehena, ni naiz azkena, egarrituen iturri.
    Harek ni Jainko, hura nik seme, irabazleak nau sari.”
     
  • S 15 – Adixkide hau

    Notre ami est passé à la vie !
     
    1 – Adixkide hau iragan zaiku
    Bizi berrirat hemendik :
    Azkengo hatsa eman du eta
    Ereman duzu gu ganik.
    Sinesten dugu,
    Segur gira gu
    Zurekin dela bizirik. (2)
     
    2 – Zuk errana da Bizia eta
    Denen Piztea zirela.
    Fededun oro, hil eta ere,
    Bizi-arazten duzula.
    Zurea zena
    Lagun hau, Jauna,
    Betikotz hil ez dadila. (2)
     
    3 – Hil eta piztu zirela, Jauna,
    Bakean gaude sinetsiz.
    Gaur mixterio bizigarri hau
    Goraipatzen dugu berriz.
    Lagun hau beti
    Argitu bedi
    Zure bazkoaren argiz. (2)
  • S 16 – Hartu eta utzi ninduen

    Accepte, Seigneur, cette offrande
     
    Hilen piztean zuri, Jauna,
    Salbatuen esker ona.
     
    Edo :
     
    Sinesten dut haragiaren piztean
    Beti iraunen duen bizitzean.
     
    1 – Harten eta utzi ninduen Jainkoaren indarrak
    Hil-hezurrez bete betea zagon zezlai lurrean.
    Han nindabilan eta Jaunak galbe hau egin zautan :
    “Ote dira berriz biziko hoin idortu hezuurak ?”
     
    2 – Hil-hezurrak, entzun zazue, Jainkoaren mintzoa :
    “Etorriko zaitzue berriz nere Izpiritoa,
    Berriz sortuko haragiak, bai zainak, bai larrua :
    Denek jakin dezazuen ni naizela Jainkoa.”
     
    3 – Eman nuen profeta hitza, Jaunak erran bezala,
    Hil-hezurrak bizi ditezen errautsetik  pizturik.
    “Izpiritua, etor zaite lau aizen aldetarik :
    Ufa zazu hezurretarat eta bizi ditela.”
     
    4 – Harrabotz bat aditu nuen, dardara bat izan zen :
    Hil-hezurrak elgarretarat hasi ziren hurbiltzen.
    Izpiritua beriz ere sartu zen hezurretan :
    Piztu ziren eta xutitu bi zangoen gainean.
     
  • S 18 – Errautsi duzu

    Tu as vaincu l’enfer
     
    Errautsi duzu ifernuetan den indarra :
    Haren menetik, zuk, otoi, Jauna, gu begira.
     
    Jautsi baitzare hil ondoan
    Hil arterat ilunbetan.
     
    Zure argia dute hilek han ikusia
    Bai eta zure begitartea miretsia.
     
    Guziak zuri goreska ziren oihuz ari :
    Huna zu, Jesus, Salbatzailea, agur Zuri.
     
    Zure argia dute hilek han ikusia
    Bai eta zure begitartea miretsia.
     
    Betiereko zoriona hil huni, otoi, eman, Jauna.
    Zeruko argi zabalean zure argiak argi dezan.
     
    Jautsi baitzare hil ondoan
    Hilen arterat ilunbetan.
     
    Zure argia dute hilek han ikusia
    Bai eta zure begitartea miretsia.
  • S 20 – Lau egun

    Conduis notre frère dans ta paix !
     
    1 – Lau egun hartan izana gatik ehortzia
    Lazaro duzu hobitik jeiki-arazia.
     
    Barkatuz onhar adixkide hau, Jesus Jauna :
    Bizi dadila goiko bakerat eremana.
     
    2 – Adixkide hau orai hor dugu lo bezala,
    Bainan segura, pizterat jinen zitzaiola.
     
    3 – Betiereko zoriona hil huni, otoi, eman, Jauna
    Betiko argi zabalean zure argiak argi dezan.
     
  • S 21 – Sinesten dut nik

    Je crois que mon Sauveur est vivant !
     
    Sinesten dut nik bizi dela
    Salbatzailea zinez bizi.
    Lurpetik azken egunean
    Harek behar nau pitz-arazi.
     
    Pitz egunean gorputz begiez hari beha,
    Ikusiko dut Jainko Jaun eta Eroslea.
     
    Ezautuko dut nihauk ongi,
    Nere begiez dena begi.
     
    Segurtamena badut nitan :
    Berriz pizteko gorputzean.
  • S 22 – Betiko argi

    Que ta lumière éternelle brille pour nos morts
     
    Betiko argi zabalean
    Dutela izan argi, Jauna,
    Zure Sainduen betiereko ospe hartan,
    Zuk hoin baituzu bihotz ona.
     
    1 – Betierekotz  dohatsuak
    Jaunaren baitan hil direnak !
    Heiekin dire onhartuak
    Bizi huntako heien lanak.
     
    2 – Jainkoa dute, den bezala,
    Argi betean ikusiko.
    Hara kopetan daukatela
    Haren izena sekulako.
     
    3 – Betiereko zoriona
    Heieri, otoi ! eman, Jauna.
    Betiko Argi zabalean
    Zure argiak argi ditzan.
  • S 23 – Zatozkiote

    Saints et Anges, conduisez-le vers le Seigneur
     
    Zatozkiote Jaunaren Saindu dohatsuak ;
    Zatozte laster hunen biderat, Aingeruak.
    Hunen arima, har, ereman :
    Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.
     
    Besoak zabal har zaitzala
    Deitu zaituen Kristo Jaunak ;
    Abrahamtarren loriarat,
    Joan zaitzatela Aingeruek.
     
    Betiereko zoriona,
    Hil huni, otoi ! eman Jauna ;
    Betiko argi zabalean,
    Zure argiak argi dezan.
     
     
  • S 24 – Ongi etorri

    Accueille-le près de toi
     
    Ongi etorri egin hil hunen arimari :
    Hunentzat duzu odola, Jauna, zuk ixuri.
     
    Hunentzat duzu odola, Jauna, zuk ixuri.
     
    Orroit zoin garen gizasemeak errauskeri,
    Belarra eta pentze lorea zoin iduri.
     
    Egin guziez doluz daldaran nauzu ari,
    Izan nezazu, otoi, Jauna, zuk urrikari.
     
  • S 26 – Jaun onaren eskuetan

    Entre les mains du Seigneur
     
    1 – Jaun onaren eskuetan, horra haur maiteak,
    Haren aita besoetan fidantziaz beteak.
    Goxatu ditu askotan bihotzen goibel, nekeak ;
    Esker onez dagozila zahar ala gazteak.
     
    2 – Batzu ziren biluziak, hotzak etorri orduko,
    Besteak berex utziak etsai xoila lekuko.
    Halere beti argiak iluna du garraituko,
    Jaunak eman dituenak, ez ditu ixilduko.
     
    3 – Zertan dabilan gizona bere aitaren lurrean,
    Doi batez hemen dagona, deia ukan artean ?
    Beharrik hor zaitut, Jauna, izanen betierean,
    Hartu behar gaitutzuna, aingeruen gortean.
     
    4 – Bizi hau da pasaia bat, ez gaitezke hemen etzan,
    Herri hontarik besterat, sail batek gerabiltzan.
    Bidez bide, petik gora, horra hor nola goatzan
    Eskuz esku elgarrekin, Jaunaren esperantzan.
     
    5 – Hil direnak hurbiltzean zuk zaindu ate hortala,
    Otoi idek, idek, Jauna, zuhauk zabal zabala.
    Ardiets-aguzu arren, hitzeman duzun bezala,
    Artzain onak bere ganat, guziak bil gaitzala !