Donne-moi tes yeux, Seigneur Jésus…
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
1 – Begien biziak nola egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.
2 – Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.
3 – Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.
