R 16 – Jainkoa gizon egin da

Dieu s’est fait homme, pour faire de nous ses fils
 
1 – Jainkoa gizon egin da
Egin gaiten hartan Jainko
Ilunbetarik jautsi da
Mundukoen argitzeko.
 
Dezagun egin betiko
Gaizkiari uko.
Kristori josten gitzaizko
Hura dugu Jainko.
 
2 – Onartu duten guziak
Jainkoaren seme dire.
Zerutik jautsi bizia
Dugun beraz orai gure.
 
3 – Jaunari barnez emanak,
dugu beti bizi gogo :
Bilaka dadin mundua
gero eta kristauago.
 
4 – Goresmen Jainko Aitari !
Aintza Jainko Semeari !
Denak bat gauden kantari
Izpiritu Sainduari.