P 92 – Argi semeak

Fils de la lumière, chantez le Seigneur
 
Argi semeak, alai kanta ilunbetan barna.
Gora bihotzak, heldu baita Jaunaren eguna.
 
1 – Gure lurreko Jainko semeak,
     Goazen bizian kartsuki ;
     Kristo Jaunaren begitarteak
     egiten dauku iguzki.
 
2 – Kristok bezala “ Aita ” diogu
     diren guzien Jaunari :
     Jainko-semetan pizten baitauku
     Gogo Sainduak hitz hori.
 
3 – Gau-intziretan, erdi-minetan
     daude izaite guziak :
     Bekatupetik atera ditzan
     Jainko-semeen biziak.
 
4 – Maitasunezko Jainko Gogoak
     guziak barnez gabiltza :
     Egin ditezen lur guzikoak
     Kristo Jaunaren gorputza.
 
5 – Noiz jautsiko da Kristo zerutik ?
     Noizko da mundu berria ?
     Noiz iganen da minen ondotik,
     Argirat gure Herria ?
 
6 – Gu egin gaitu Kristo iduri :
     Aintza Jaungoiko Aitari !
     Bere Gogoa dauku ixuri :
     Goazen denak bat kantari.