Christ, rassemble-nous dans ton Église
Kristo denen biltzaile, gutan bizi zaite,
Artalde bat, artzain bat denak izan arte. (bis)
1 – Ni naiz dene artzaina, ni naiz artzain ona,
Ardientzat bizia emaiten duena. (bis)
2 – Ezagutzen ditut nik nereak zoin diren,
Eta heiek naute ni denek ezagutzen. (bis)
3 – Baditut nik munduan bertze ainitz ardi :
Nere deiak bitzate zuen bidez adi. (bis)
4 – Arditegi atea guziek ni naute,
Nerekilan gainez gain diten biziz bete. (bis)
5 – Denek nere mintzoa adituko dute,
Trabak oro gaindituz nik bat egin arte. (bis)
