Heureux les coeurs purs car ils verront Dieu !
Errepika 1 : Dohatsu bai dohatsu !
Errepika 2 : Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa !
1 – Dohatsu bihotz barnez pobreak :
Heina baita zeruetako Erresuma.
2 – Dohatsu laño eta eztiak :
Jaunak hitzeman lurraz baitire jabetuko.
3 – Dohatsu nigarretan direnak
Kontsolamendu izanen dute Jauna ganik.
4 – Dohatsu zuzen gose direnak :
Heien goseak bere asea ukanen du.
5 – Dohatsu urrikalkor direnak,
Urrikalmendu ardiestea segur dute.
6 – Dohatsu garbi diren bihotzak,
Heiek baitute Jaun zerukoa ikusiko.
7 – Dohatsu baketiar direnak,
Beren izena ukanen dute : Jainko seme.
8 – Dohatsu Jauna gatik belztuak,
Heiena baita zeruetako Erresuma.
9 – Loria, bozkaria zaitezte,
Nasaia baita zuen saria zeruetan.
