Ayons au coeur les sentiments du Christ artisan
Kristo langilearen xedeak bihotzean,
Elgarrentzat ar gaiten gogotik lanean.
1 – Jainkoak egin mundua, edertuz joan dadin,
Gizonaren bi eskuek obratu lanekin.
2 – Beti geiago Jainkoak ospe izan dezan,
Gu Jainko-semek munduan egin guzietan.
3 – Toki pobrenetaraino izan dadin zer jan :
Zorion, herri orotan ; haur-irri etxetan.
4 – Bekatu ondorioen peko den mundua
Langilen lan, izerdiek dadin libratua.
5 – Guk ere bai Kurutzea dugun doi bat jasan,
Gero mendeko jendeak lanaz salbatzean.
6 – Nork ordain ala zerk paga gizonaren lana ?
Zu zare gure saria zeruetan, Jauna.
7 – Ongi egina den lana bihotz altxagarri.
Jaunaren zorionetik zerbeit dugu hori.
8 – Kristok baitauzka zeruan eskuak zaurtuak
Lorios ere ditezke langilen eskuak.
9 – Zeruko mundu berria dugun orai molda.
Nekez da hemen ereiten ; han uzta biltzen da.
