L’Église est fondée sur la pierre d’angle qu’est le Christ
Harri gainean, badago xutik Eliza.
Harria Kristo !
1 – Harri gainean, badago xutik Eliza :
Harria Kristo !
Itsas-uhainak hari oldarka dabiltza,
Nundik nolaz jo, eta noiz ito.
2 – Xuri-xuria, ezkon-berria bezala :
Huna Eliza !
Huna zeruko gure Jainkoak duela
Hartan egoitza, hartan bihotza.
3 – Zerurat dauden otoitz-egilen kantua
Goiz-arrats doa :
Jaunari dio, eskainiz hari mundua
Elizak duen amodioa.
4 – Herriak eta bihotz guziak, Elizan,
Denak bat dire :
Zu, Kristo Jauna, bihotz guzien jaun izan :
Bat izan diten munduan ere.
