H = Pasionea – Passion / Croix

  • H 02 – Oi Gurutzea

    Ô Croix sainte et bien aimée !
     
    Oi Gurutzea, Oi Gurutzea
    Gurutze saindu maitea ! (bis)
     
    1 – Zure besotan, oi Gurutzea
    Hil zaiku Jesus maitea :
    Haren gurutzefikatzailea
    Ni naiz ni bekatorea.
     
    2 – Jesu-Kristoren odolak zaitu
    Galbarioan gorritu,
    Deusek geroztik munduan ez du
    Zuk bezenbat dirdiratu.
     
    3 – Bertz’orduz hemen etsai gaixtoa
    Zutaz izan zen ehoa :
    Zure indarra da Jainkozkoa,
    Deusek ezin hautsizkoa.
     
    4 – Etsaiarekin beti guduan
    Hemen gabiltza munduan :
    Paratzen bazaizkigu buruan,
    Oi gu nork bentzu orduan.
     
    5 – Jesu Kristori zurekin baizen
    Ez da nihor jarraikitzen :
    Zure bidetik da beti zuzen
    Kristaua zerurat heltzen.
     
     
  • H 03 – Zertako nauzue ni jo ?

    Pourquoi me frappez-vous ainsi ?
     
    1 – Zertako nauzue ni jo
    kurutzean hiltzeraino ?
    Eskuak odoltsu
    dilindan banago,
    Piztu dadin munduan su
    eta goiko amodio.
     
    2 – Zertako duzu egin so
    eta gero berdin uko ?
    Zer nuen bertzerik
    pairatu beharko ?
    Dugun izan zuk eta nik
    bihotz bera sekulako ?
     
    3 – Zertako bertzetarat joan
    amultsuki nik deitzean ?
    Ametsen ondotik
    Oi, zenbat dabiltzan ! …
    Nitaz kanpo zorionik
    ez daiteke nihun izan.
  • H 04 – O Jesus gurutzera

    Souviens-toi, Signeur, tu as versé ton sang pour nous
     
    Ah ! orroit zaite odola
    enetzat eman duzula. (bis)
     
    1 – O Jesus gurutzera
    Ni-gatik igan zarena,
    Ene gaztigatzera
    Maiz behartzen zaituduna,
    Orai zure aldera
    Bihurtzen naiz, Jainko ona.
     
    2 – Zure amodioak
    Ez banau, Jauna, salbatzen,
    Ene bihotz gaixtoak
    Sutara nau kondenatzen.
    Zure jujamenduak
    Bortizki nau ikaratzen.
     
    3 – Behar nuen bizia
    Eman, Kreatzaileari :
    Eman diot guzia
    Gaixtoki kreaturari…
    Itsumendu handia,
    Ifernua dut merezi.
     
    4 – Deitu nauzu eztiki
    Zure grazia sainduaz :
    Egotu naiz lazoki,
    Enganatua munduaz.
    Orai dolu dut finki
    Bai ene zoramenduaz.
  • H 07 – Getzemani

    A Gethsémani…
     
    1 – Nik otoitz egin artean,
    Hor egon otoitzean.
    Hits dut arima gau huntan,
    Hits hiltzerainokoan.
     
    Nik zaitut nik, Jauna,
    Hil-zorian emana.
     
    2 – Orena urrunt zakion
    Dei-auhenetan zagon :
    Ni ganik urrunt kalitza,
    Ni ganik oren beltza.
     
    3 – Otoizka zagon ahuspez
    Aitari hau erranez :
    Ez egin nere nahia ;
    Zure nauzu guzia.
     
    4 – Bi aldiz xutik jarri zen :
    Lotan lo denak zauden.
    Fedea flaka ez dadin,
    Gaur denek otoitz egin.
     
    5 – Hor dabil saltzen nauena :
    Bai jeiki, hortik erna.
    Etorri da orena
    Zuentzat naiz emana.
     
  • H 08 – Gurutzearen bidea 1

    Le chemin de croix
     
    1 – Gurutzearen bidea
    Dugun egin, kristau maiteak.
    Salbamenduko bidea
    Ideki dauku Gurutzeak
     
    Gurutzea, beraz beti
    Dezagun lauda goraki,
    Gurutzea beraz beti
    Dezagun lauda goraki.
     
    2 – Laudorio Gurutzeak
    Duela beti gure ganik,
    Guretzat Jainko Semeak
    Hartan azken hatsa emanik.
     
    3 – Aldare haren gainean
    Ofreitu da gure biktima
    Bai, Jesusen odolean
    Han garbitu gure arima.
     
    4 – Gurutze Salbagarria,
    Nere esperantza da zutan :
    Zutaz bainaiz erosia
    Izan zerukotz mundu huntan.
     
    5 – Oi Jesusen bihotz kartsu
    Guretzat dena idekia.
    Gurutzean guziz dugu
    Ikusten, oi, zure gaindia.
     
  • H 09 – Gurutzearen bidea 2

    Le chemin de croix
     
    1 – Pilatok manatu du ohoinen artean
    Itzez tinki lotzeko Jesus gurutzean.  (2)
     
    2 – Sorbaldetan harturik bere gurutzea,
    mendirat igaiten da Jesus Jaun maitea. (2)
     
    3 – Lurrerat erortzen da Jesus, nekaturik.
    Altxatzen laguntzeko ez da arimarik.                (2)
     
    4 – Agertzen zaio Ama nigarrez bidean :
    Oi, zer zin eta minak bien bihotzean !  (2)
     
    5 – Zimun Zirenekoa hartzen dute lagun :
    Gurutzearen hartzen guk ikas dezagun.  (2)
     
    6 – Bekatorea, nun da zure urrikia ?
    Jesusi garbi zazu minez arpegia.  (2)
     
    7 – Lurreko bekatuaren pisuaren haundiz,
    Gurutze-pean Jesus erortzen da berriz.  (2)
     
    8 – Jerusalengo haurra, ez egin nigarrik,
    Edo zure hobenez egizu bakarrik.  (2)
     
    9 – Hainbertze neke minez ahuldurik Jauna,
    Hirugarren aldikotz hemen da etzana. (2)
     
    10 – Guzien aintzinean jauntziak kendurik,
    Jesus Jauna han dago arras lotsaturik.  (2)
     
    11 – Orai itzatu dute, zainak urraturik,
    Hezurrak ateratuz beren ozketarik. (2)
     
    12 – Gurutzean lotua, minek deseginik,
    Hil da Jesus maitea gizonaren gatik. (2)
     
    13 – Semearen gorputza jautsi dutenean,
    Oi, zer ezpata daukan Amak bihotzean.  (2)
     
    14 – Hobira dutenean Jesusen gorputza
    Itsaso samina da Amaren bihotza.  (2)
     
    15 – Jesus ona, ni gatik xutik itzatua,
    Damu dut bihotzetik, barka bekatua. (2)
     
  • H 11 – Kristo baitzaiku gurutzeratu

    Par ses blessures, il nous a guéris
     
    Bere zauriez sendatu gaitu,
    Bere odolaz garbitu.
     
    1 – Kristo baitzaiku gurutzeratu, agertu dauku bidea :
    Orai gure da urratsez urrats Haren ondotik joatea.
     
    2 – Hitz gaixtoari hitzik ez zion, ez da lerratu gaizkira.
    Jo dutelarik, ixilik zagon, Jaunen Jaunaren begira.
     
    3 – Gorputzean du, gurutzean du gure gaizkia jasana ;
    Harekin hilik bekatuari, dugun har bide zuzena.
     
  • H 12 – Ortzirale sainduz

    Toi qui as versé ton sang pour nous, prends pitié
     
    A ! neri ere, Jesus, oren lazgarri hartan,
    Gurutze gainetik behatu zinautan.
    Orai ere bainago mende galgarri huntan,
    Oi beha zadazu zeru gorenetan.
     
    1 – Ortzirale sainduz, arratsalde erditan,
    Hiltzen ari zinen hiru orenetan.
    Behatzen zinuen menderen ta mendetan
    Gizon guzieri, guzieri betan.
     
    2 – Urrikalmenduzko behatze bat emazu
    Eta zure haurra garbia dukezu.
    Nik merezi gabe barkatzen darotazu,
    Bainan zure soaz seguratzen nauzu.
     
    3 – Zure so horrekin, zure odol saindutik
    Xorta bat dadila eror gurutzetik !
    Odol horrek garbi nezala bekatutik,
    Nezala geriza ifernuko sutik !
     
  • H 13 – Jesus Kurutzeaz kargaturik

    Prière du pécheur au pied du Christ en croix
     
    1 – Jesus, kurutzeaz kargaturik zamatzaten egun huntan,
    Gogoz izan naiz zure ondotik Galbarioaren puntan ;
    Han ene buruari behatuz, hara zer ikusi dutan :
    Zu itzatzeko burdin zorrotzak naramatzala eskutan.
     
    2 – Aitortzen dut nor zaitudan bainan aitormen xoila bakarrik,
    Zure aski maitatzeko ez du ene bihotzak indarrik ;
    Bekatuari estekatua naukate hainbat lotgarrik,
    Deus egin gabe zu beiratzeko kurutze dorpe hortarik.
     
    3 – Sortzetikako jaidura txarra da ene hutsen iturri ;
    Jainko Semea zarenaz geroz baitakizu denen berri,
    Gizoner gorde izan dut bainan nola gordeko dut Zuri
    Ardurenik zer izaiten duen ene gogoak hazkurri ?
     
    4 – Zure Aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana :
    Bertutearen predikatzea gizonen artean barna ;
    Alegiazko kartsutasunez egiten dut ene lana,
    Bainan Zu eta ene burua ezin dezazket engana.
     
    5 – Bake hitza ene ezpainetan nork ez ote du entzuna?
    Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna.
    Nekeak utzi bertzerendako, enetzat errextasuna,
    Horra hor ene karitatea, horra ene maitasuna.
     
    6 – Norbait ikusten badut ni baino dohatsuago bi mailez,
    Gizarteari oihuz ari naiz zuzentasunaren galdez ;
    Aldiz ene bihotzak funtsezko urrikalmendurikan ez,
    nik jakinean pairamenetan bizi diren dohakabez.
     
    7 – Ixildu dut zure burregoez elgar zagutzen dugula,
    Horra naizen dohakabe hunen bertutearen ahula !
    Badakit Jondoni Petrik ere lan bera egin zautzula,
    Bainan nik haren urriki minik ez dut senditu sekula.
     
    8 – Hau da sinesmenaren argia ahulezian hurtzea !
    O, Jesus ona, ilunbe hunen iraupenaren luzea !
    Noiz onartu behar derautazu ene soinean hartzea
    Zur’eskuinean itzatu zuten ohoinaren kurutzea ?
     
    9 – Jauna, suntsi dezazun ni baitan, egiten dautzut galdea
    Hoinbertze bere gostuko sugai erretzen duen labea ;
    Bihotz berri bat eman zaidazu, o zeru lurren jabea,
    Ene jaidura gaixtoek egin karramiskarik gabea !
     
  • H 14 – Gora Zu Kurutzea

    Croix du Christ, tu es notre salut !
     
    Gora Zu Kurutzea
    Hor da Salbatzailea. (2)
     
    1 – Nun du munduak, nun du behar duen egia ?
    Zuk bai, Jesus, diozu piztu hortik argia.
     
    2 – Zu hil zinen guri hor maitasuna ixuriz,
    Gu pitz gaiten, mundu hau zure iduri jarriz.
     
    3 – Zur gain hortan dauzkatzu beso zabal zabalak :
    Oi bil zatzu, Kristo, bil berex dauden guziak.
     
    4 – Lur hau amets bat da, ta guk ez jakin noiz arte :
    Odol saindu sainduak xoilki salba gaitzazke.
     
    5 – Atzo hil zen hura, gaur zeru-lurren Errege.
    Hari esker-on, aintza, beti ta betiere.
     
    6 – Nigar, garrasi, su, min, hoin hits bada itxura,
    Goazen, haren bidez joan, Jauna lagun zerura.