E = Abendoa – Avent

  • E 01 – Zato, Jaun amultsua

    Viens, divin Messie
     
    Zato, Jaun amultsua, biziaren iturria,
    Mesias dibinoa, zato, zato, zato.
     
    1 – Ah! lehia etortzera.
    Zato laster gutartera,
    Ifernutik libratzera.
     
    2 – Iguzkia, noiz ilkiko
    Zare gure argitzeko,
    Ilunbetarik kentzeko ?.
     
    3 – Entzun zatzu auhen minak,
    Bai otoitzak, bai nigarrak,
    Hanbat denboraz eginak.
     
    4 – Zato beraz, Jainko ona,
    Zato gure ontasuna
    Eta gure zoriona.
     
  • E 02 – Kanta zagun guziek

    Proclamons le retour du Seigneur
     
    Kanta zagun guziek bihotza betean
    Gure Salbatzailea etorri artean.
     
    1 – Oihu bat gau-minean izan da aditu
    Egon erne atean, esposa da heldu.
     
    2 – Nausia jinen baita ohoina bezala
    Oro zerurat beha atxeman gaitzela.
     
    3 – Uste gabean jinen baitzauku orena
    Gau eta egun gorets Jaunaren izena.
     
    4 – Jainkoaren Semea etortzen denean
    Kausituren ote du federik lurrean.
  • E 03 – Zato Jauna

    Que ton règne vienne !
     
    1 – Zato,  Jauna ! Beha dago mundua,
    Zorigaitzez hain da ondatua.
    Zato, Jauna ! Zabal, otoi ! zerua :
    Etor bedi zure Erreinua (ber)
     
    2 – Zato, Jauna ! Nausi baita dirua :
    Jendea maiz dauka lehertua.
    Entzun, Jauna ! dohakaben oihua :
    Etor bedi zure Erreinua. (ber)
     
    3 – Zato, Jauna ! Bagabiltza gauez gau :
    Ezar gutan fedearen sua .
    Zato, Jauna ! Argi-zazu mundu hau :
    Etor bedi zure Erreinua. (ber).
     
    4 – Zato, Jauna ! Maitasun pitz orotan :
    Ezin dute jendek elgar jasan.
    Zato, Jauna ! Zuk bat egin mundua :
    Etor bedi zure Erreinua. (ber).
     
    5 – Zato, Jauna ! Lokarriak barnez hauts.
    Munduz-mundu bihotzetan mintza.
    Zato, Jauna ! Ager zaite : otoi ! jauts.
    Etor bedi zure Erreinua. (ber).
  • E 04 – Jesu Kristo, Zu zare

    Le Christ, notre Seigneur, reviendra en gloire
     
    1 – Jesu Kristo, zu zare, zu denen Jaun.
    Gaur zu nausi jauts eta, nork iraun?
     
    Fededunak, ez etsi, ez ilun jar:
    Kristo Jaunak du berriz jin behar.
    Denak xuti, gaur elgar eskutik har,
    Kristo beti, guk argi, guk indar.
     
    2 – Egun hartan hilen da iguzkia,
    Ilargian ere bai argia,
    Nahasiko betbetan goi-indarrak,
    Eroriko zerutik izarrak.
    Itsasoa marrumaz entzutean,
    Lurrekoak egonen ikaran,   Fededunak…
     
    3 – Hara nun den gain hartan ezarria
    Salbatuen ezagutgarria.
    Kristo Jauna lurrak hor izanen du
    Hedoietan guzien jaun heldu.
    Hurbil baita Jaunaren Erreinua,
    Goiti zuek orduan burua. Fededunak…
  • E 05 – Zato, gure Jauna

    Viens, Messie Sauveur !
     
    Zato gure Jauna,
    Mesias egina,
    Gure Argia
    Guzien bizia.
     
    1 – Zato laster gizonen salbatzerat,
    Ilunbeak hartuen kontsolatzerat,
    Zato Baketzaile,
    Denen Salbatzaile.
     
    2 – Zato zerutik hedoien artetik,
    Lurra dago hemen beti hozturik,
    Zato gutarterat,
    Gure libratzerat.
     
    3 – Zato munduko iduzki garbia,
    Eta gure bihotzen Nagusia,
    Zeru lurren jabe,
    Ororen egile.
     
    4 – Zato mundua lanjerretan dago,
    Oihu egin du zuri lehenago,
    Entzun gure deia,
    O Jesus maitea.
  • E 11 – Bakea zuzentasuna

    Paix et justice habiteront la terre…
     
    1 – Bakea, zuzentasuna igorri mundura, Jauna.
    Zure sortzeak gutarat ekar poza, zoriona.
     
    Zato Jauna, zato lurrerat !
    Zure herri hau salbatzerat !
     
    2 – Makurretarik zuzendu, gaitz bidetarik urrundu
    Gure kateak kraskatu, bide ilunak argitu.
     
    3 – Desterratuei herria, gose direneri ogia.
    Salba zaguzu mundua, ager zure salbamena.
     
  • E 14 – Alaitasuna lur guzian

    Joie sur terre, le Christ va venir !
     
    Alaitasuna lur guzian :
    Etorriko da Egun handia,
    Alaitasuna lur guzian :
    Gu salbatzerat datoz Jainkoa !
     
    1 – Jainko guziz ona, otoi gutaz urrikal !
    Guhaur ez gira salbatzen ahal :
    Zure haur dohakabeak etzatzula gal !
     
    2 – Argiaren Jainko, igor zure Semea ;
    Argi dezala gure bidea,
    Eta noizbait idek bedi goiko atea !
     
    3 – lkusiko dugu zure salbamendua :
    Urez bustiko da desertua
    Gogorrek entzunen dute zure mezua.
     
    4 – Argituko duzu mundu zabal guzia.
    Bihar mainguak oi, zer jauzia !
    Itsuak ikusiko du zure argia.