D 16 – Ogi Sainduaz

Rassemble-nous, Seigneur
 
Heldu gitzaizu Jainkoz egarri :
Zuk, Jauna, gu jos elgarri.
 
1 – Ogi sainduaz jos gaitzala gaur zure bihotzak elgarri :
Bilaka gaiten herritarrentzat goiko maitasun iturri.
 
2 – Anaien maitez, egin zare zu sinestearen hazkurri,
Eta munduan etsitzen duten bihotz histuen pizgarri.
 
3 – Kurutzeraino zu joan zaituen amodioaz gu bete :
Bai zuri eta lurrekoeri gauden emanak hil arte.
 
4 – Eukariztiaz etor gu baitan eta gurekin har zaite :
Ikus dezaten zenbat  ditutzun guk maitatuak Zuk maite.
 
5 – Fede urratsez bagabiltza gu goiko zorion erreiten,
Mundu huntako minen artetik denak zerurat hel gaiten.